Home

kartela4

Palestinan Lurraren eguna ospatzen ari diren honetan zenbait kulturgilek gure konpromisoa berretsi nahi diogu Palestinar herriari eta baita BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorrak) kanpainari.

Aurtengoan, ordea, Herrialde Katalanetako 9 internazionalistari gure babesa helarazteko baliatu nahi dugu. Aktibista hauek epaitegietara deitu dituzte salaketa ekintza batean parte hartzeagatik. 166 orrialdeko kereila bat non hainbat pertsona, sare sozial, etab. aipatzen diren, finean, 9 internazionalistari, besteak beste, ideologia sionistarekiko gorrotoa sustatzea leporatuz.

Salaketa 2015eko Benicassimgo Rototom Sunsplash reggae festibalean gertatu zen Matisyahu abeslariaren kontzertuagatik. Epaiketa BDZ kanpaina kriminalizatzeko beste saio bat da, boikot ebazpenak onartu dituzten instituzioen kontra abiarazi dituzten kereilak bezala (Kanpezun adibidez). Gure ustez, ordea, boikota tresna legitimoa da eta berau berretsi eta aldarrikatu nahi dugu.

Estatu sionistaren aurkako BDZ mugimendua 2005. urtean sortu zen, palestinar gizarte zibilak -hainbat jiteko 173 taldek (sindikatu, errefuxiatuen eskubideen aldeko erakunde, kultur elkarte, etab.ek)- aldarrikaturik.

BDZ mugimenduak sudafrikar apartheid erregimenaren aurka garaturiko nazioarteko boikot esperientzia solidarioa biltzen du, zeinak erregimen segregazionista haren eraispenean sudafrikar beltzen askapen borrokari lagundu baitzion.

BDZ mugimenduak presio ekimen hau garatzeko asmoa du, harik eta estatu sionistak:

  • arabiar lurren okupazioa eta kolonizazioa bertan behera utzi eta harresia eraitsi,

  • Israelen bizi diren hiritar arabiar palestinarren oinarrizko eskubideak aitortu eta

  • Nazio Batuen Erakundearen 194. ebazpenak adierazi bezala, palestinar errefuxiatuek beren etxe eta jabetzetara itzultzeko eskubidea aitortu, babestu eta bultzatzen duen arte.

Laburki, Israelgo Estatuak nazioarteko legedia bete eta palestinar herriari dagozkion eskubideak aitortzen dituen arte.

Munduko edozein txokotan egiten den BDZren aurkako errepresio-ekintza oro gure jardunaren aurkako eraso bat ere bada. Nazioarteko kanpaina izanik, garaipen oro apartheidaren amaieraranzko urratsa da; eta, era berean, BDZ kanpainaren aurkako eraso oro herri palestinarraren eta gure elkartasun-jardunaren aurkako erasoa da.

Horregatik guztiagatik, artikulu hau sinatzen dugun kulturgileok, giza eskubideen defentsagatik inputatu dituzten 9 aktibistei elkartasuna helarazi nahi diegu, eta dei egiten diegu Euskal Herrian BDZ kanpaina babesten duten erakunde eta pertsona guztiei Herrialde Katalanetako kideei babesa adieraztera eta norberaren esparrutik BDZ kanpainari ekarpenak egiten jarraitzera, apartheidaren aurka eta palestinar askapen borrokaren alde.

Sinatzaileak: Manex Agirre, Oihana Bartra, Oihane Perea, Miren Artetxe, Uxue Alberdi, Txema Arinas, Andoni Tolosa “Morau”, Jon Basaguren, Maldan behera, Itziar Ituño, Martxeko Díaz, Berezi Elorrieta, Iñaki Etaio, JM Rivadeneyra

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s