Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: JFKZko ikasleak

Gure fakultateko ikaskidea den Petriren eta beste atxilotuen absoluzioa exijitzeko eta babesa emateko hautua egin dugu. Horregaitik aurreko ostegunean prentsaurrekoa eta kontzentrazioa burutu genuen gure fakultatean. Hemen uzten ditugu bertako irakurketa eta aurkezpen bideoa. Adi hurrengo asteetako mobilizazio eta dinamiketara.


2017ko martxoaren 11n Iruñean emandako atxiloketen harira JF eta H eko ikasleek adierazi nahi dugu:

Lehenik eta behin, elkartasun eta animo guztiak Petri, Endika eta Rubeni, ez zaudete bakarrik! Bide batez, besarkada eta animoak ere senide eta lagun guztiei, denen artean kalera aterako ditugu.

Hilabete honen 11kako “Errepresioari Autodefentsa” lelopean emandako manifestaldiaren harira, lau gazte atxilotuak izan ziren eta garrantzitsua ikusten dugu atxiloketak dagozkien izenaz izendatzea. Erabateko muntai poliziala izan zen, atxilotutako lau kideak mobilizaziotik irteteten ari zirelarik polizia nazionalak gainera bota zitzaizkien eta manifestazioaren parte hartu izanagatik soilik eraman zituzten gatibu. Gerora, deialdian izan ziren istilu guztien errudun egiten zituztenaren salaketa jaso zuten, eta Nafarroako instrukzioko 4.epaitegian, fiskaltzak terrorismo delitutzat jo zituen gertakariak. Hori dela eta kasua Audientzia Nazionalera eramango dute, bertako epaile den Carmen Lamelak (Altsasuko kasua daraman berberak) terrorismo bezala ikusten duelarik kasua onartu baitu. Bitartean atxilotutako lau gaztetatik hiru (haietako bat adin txikikoa baita) fiantza gabeko kartzela prebentiboan utzi dituzte.

Honen aurrean, ezinbestekoa ikusten dugu beste errepresio kasu honi ere aurre egitea, eta atxilotu hauen askatasuna eta absoluzioa eskatuz batasun bat lortzea gure helburuak lortzeko bidean.Estatu espainiarrak, burgesiaren tresna den heinean, langile klasearen kide kontziente eta aktiboekiko, edo bestela esanda, herri mugimenduarekiko betetzen duen errepresioa garbia da, azken urteotan errepresio hau ere areagotzen ari delarik. Larunbat hartakoa ere ezin dugu kasu isolatu gisa ulertu, gazteon indarra ixiltzeko sistema errepresibo honek martxan jarritako enegarren erasoa baita.

Azkenik, IVEF eko ikasleok dei egiten diogu Gasteizko Campuseko Ikasle Mugimenduari hurrengo asteetan martxan jarriko diren dinamiketan parte hartzera, gertatutakoa lau haizeetara zabaldu eta haien askatasuna aldarrikatzera.

Oreretako 4 ak askatu!

Utzi euskal gazteria pakean!

Ez zaudete bakarrik!

Eutsi gogor eta Jo Ta Ke denak etxean izan arte!

One thought on “Martxoaren 11ko atxiloketen harira

  1. Bihotza esperantzaz betetzen zait horrelako gazteria ikusirik.

    BIBA ZUEK!!!!

    Animo zuen lan eta borroketan! Atxik eta jo aitzina!

    AURRERA!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s