Home

img-eaj-pnv-php

(Debajo en castellano)

Azkoina, sistemaren akatsa

Badaude gauza batzuk onartutzat hartzen ditugunak, bertan daudela eta bertan egon behar direla diruditenak. Zertarako aldatu? Zertarako galdetu zergatik edo nola? Politikoki, hau izango litzateke PNVren kasua, euskal gizarteak daukan mafia eta minbizi handiena, eta hala ere, EAEn hegemonia mantentzen duena, alde guztietara joz, bakar-jokoan tranpak egiten eta beraien atzean ia etsairik ez duena.

Alderdia bere izaera nazionalistagatik babestu izan ohi dute pertsona askok, gurearen ustezko defentsa horregatik. Hala ere, PNVek ez du arazorik izango estatu espainiarraren aurrekontuak babesteko eta PPren laguntzarekin EAEkoak aurrera ateratzeko. Honekin, euskal langileriaren subiranotasuna eta eskubideak murriztuko dituzte. PNV, gobernukide duen PSE eta PP, azken finean, alde bereko alderdiak dira.

Baina ondoren, Euskal Herrian, ikurriñarekin beraien gezurrak estali, lau argazki atera Gure Esku Dago herri galdeketaren aldeko plataformarekin, eta billeteak kontatzen jarraitu. PNVkoek ekimen honetan zergatik hartu duen hainbesteko protagonismoa eta benetako erreferendum batean nolako jarrera hartuko luketen galdetu behar diogu gure buruari.  Oso eroso bizi dira beraien eserlekuetan, gobernu zentralaren babespean, den-dena kontrolpean izanda. Prozesu katalana babesten dutela diote baina ez dira ausartzen (ez dute behar) euskal bidea hastera, aita Espainia haserretu ez dadin.

Badaude baita oraindik PNV alderdi neoliberal eskuindar batekin lotzen ez duten pertsonak. Jeltzaleek gutxi edo ezer ez egingo dute euskal langileriaren alde.  Jaungoikua eta Lagi zarra leloa ez da oso XXI. mendekoa. Ezker-eskuin ardatzean zentroan edo zentro-ezkerrean kokatzen duen jendea dago. Hamaika ikusteko jaioak gara!

PNV herrialdeko konduktu guztiak kontrolatzen dituen mafia da. Hala ere, langile eta herritar euskaldun askok alderdi gardena dela sinesten dute, ustelkeriaz beteta dagoenean. Alderdiaren kargu gorenek sortutako eta administrazio publikoa bezero ia bakarra duten enpresak honen eredu dira. Telekomunikazioak, eraikuntza, bankuak… ezin dute ihes egin jeltzaleen tentakulu luzeei.

Igor Meltxorrek Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbia eta Caso Bidegi. ¿A dónde ha ido a parar el dinero? liburuetan eta  Ahoztar Zelaietak Los jóvenes Burukides Bizkaínos(Clientelismo y fontanería en el PNV), La casta vasca edo Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá Connections oso ongi erakusten dute PNVren benetako aurpegia. Irakurtzea gomendatzen dizuegu ezagutza handiagoa izateko. Bidegi kasua, De Miguel kasua, Miñano kasua, Zambrana kasua, Noticias kasua, Panamako paperak… eta hainbat eta hainbat kasu gehiago non ordainketetan irregulartasunak, obra publikoak esleitzeko orduan manipulazioak, influentzia-trafikoa, prebarikazioa, eroskeria, espioitza, bidegabeko erabiltzeak, iruzurra… eguneroko doinuak dira gurean baita.

Hau ez da kasu guzti hauen ikerketa erreportai bat, baizik eta euskal gizarteak honen aurrean daukan jarreraren analisia. Zergatik legitimatzen eta bozkatzen jarraitzen da alderdi/mafia hau? Ustelkeriaz hitz egiten dugunean PPrena  eskandalu bat iruditzen zaigu baina ez daukagu zertan oso urrun joan beharrik horrelako jarrerak ikusteko.

Nazionalismo moderatu baten mozorropean, gestore on batzuen kontzeptu faltsuan, eta existitzen ez den ‘euskal oasi’ horren atzean burges eta jauntxoetatik haratago gizarte euskalduna maila handi batean kutsatu duen alderdia da PNV. Horregatik, beharrezkoa da mozorroa kentzea eta piztiaren benetako aurpegia ikustea, egoerari buelta eman eta boterearen hegemonia aldez aldatzea, herrira itzultzea. Subiranotasuna eta botere guztia herriarentzat!

 


 

PNV, La Mafia Está en Casa

Azkoina, sistemaren akatsa

Hay cosas que se asumen, que pocos pueden explicar, que están ahí y parece que así deba ser. ¿Para qué cambiar? ¿Para qué preguntarse cómo y por qué? Políticamente hablando, este es el caso del PNV, mafia y cáncer de la sociedad vasca, que sin embargo, mantiene la hegemonía en la CAV, jugando en todos los campos, haciendo trampas al solitario y sin que apenas nadie se atreva a toserle encima.

Muchas de las personas que apoyan a este partido lo hacen por su condición nacionalista, aquello de defender lo nuestro. Y sin embargo, el PNV no dudará en dar apoyo a los presupuestos del estado español del PP y aprobar los suyos con la ayuda del mismo partido mayoritario en España que recorta cada vez más la soberanía y los derechos de las trabajadoras de Euskal Herria. PNV su socio PSE y el PP son partidos cortados por el mismo patrón.

Luego vuelven a Euskal Herria y se visten con la ikurriña, cuatro fotos en la campaña ciudadana por el derecho a decidir Gure Esku Dago y a seguir contando billetes. Y es que,  habríamos de preguntar por qué el PNV ha cogido tanto protagonismo en esta iniciativa y si se diera la posibilidad de un referéndum vinculante qué posición tomarían. Viven muy cómodos en su poltrona, controlándolo todo y bajo el paraguas del gobierno central siempre y cuando se deban favores mutuos. Dicen apoyar el proceso catalán pero no se atreven a comenzar una vía vasca (no la necesitan), no vaya a ser que se enfade el padre español.

Otra mucha gente todavía no asocia al PNV con un partido neoliberal, de derechas, que poco o nada va a defender a las trabajadoras vascas. Su lema Jaungoikua eta Lagi zarra (Dios y ley vieja) no es precisamente muy del siglo XXI. En el eje izquierda-derecha muchas lo sitúan en el centro e incluso centro izquierda. Ver para creer.

El PNV es una mafia que controla todos los conductos  del país. Aún así trabajadoras y ciudadanas vascas creen que es un partido limpio, cuando en realidad, está tremendamente manchado de corrupción y clientelismo. Todas las empresas surgidas de altos cargos del partido que tienen como casi único cliente a la administración pública son muestra de ello. Telecomunicaciones, construcción, bancos…  nada escapa a los largos tentáculos de los jeltzales.

Tanto Igor Meltxor  en sus libros Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbiaCaso Bidegi. ¿A dónde ha ido a parar el dinero? como Ahoztar Zelaieta en Los jóvenes Burukides Bizkaínos(Clientelismo y fontanería en el PNV), La casta vasca o Evasores, morosos y millonarios vascos. Panamá Connections muestran la verdadera cara del PNV. Recomendamos su lectura para mayor conocimiento de todos los casos de corrupción que azotan a este partido. El caso Bidegi, el caso De Miguel, el caso Miñano, el caso Zambrana, el caso Noticias, los papeles de Panamá… y tantos y tantos en los que la irregularidad en pagos, la manipulación en la  adjudicación de obras públicas, tráfico de influencias, prevaricación, soborno, espionaje, malversación, fraude… y un largo etc. también son el pan nuestro de cada día.

Esto no es un reportaje de investigación de todos estos casos sino que queremos analizar por qué la ciudadanía vasca sigue votando y legitimando a este partido/mafia. Y es que cuando se habla de la corrupción del PP todo es un escándalo pero no hemos de ir tan lejos para ver estos comportamientos.

Bajo el disfraz nacionalista moderado, bajo la falsa concepción de buenos gestores, de ese ‘oasis vasco’ inexistente, se esconde un PNV que ha contaminado a gran parte de la sociedad vasca más allá de los burgueses y señoritos de toda la vida. Por ello, es necesario desenmascarar y ver la verdadera cara de la bestia, darle la vuelta a la situación y que esa hegemonía del poder cambie de bando y vuelva al pueblo.  ¡Toda la soberanía y todo el poder para el pueblo!

2 thoughts on “PNV, Mafia Etxean Daukagu | PNV, La Mafia Está en Casa

  1. Guztiz ados, baina ea egun ildo erreformista hartu duten eta PNVrekin bidea egin nahi duten horiek behingoz ohartzen diren PNV etsaia dela eta inora ez goazela beraiekin.

    Herri bat eraiki behar dugu, bai, baina herri hori Langile herria izanen da eta beraz, PNV klase antagonikoa izaki, euskalduna ala ez, gure etsaia da eta ez dauka gure proiektu politikoan inolako lekurik.

    Gure odolez beteriko ikurrin aranista kristau horretan ezkutatzen diren eskuindar horien maskara behin betikoz kentzeko garaia da.

  2. Hala da, abertzale sentitzen diren guztiei erakutsi behat diegu (eta pedagogia egin), PNVrekin ezin garela inora joan. “Abertzaleen batasuna” lelo ergela aldarrikatzen duten guztiei erakutsi behar diegu PNVren aberri bakarra dirua eta boterea direla, PNVk ez duela inoiz be borrokatuko Euskal Aberri aske baten alde,

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s