Home

horizontal-8295af8af6e3cdc46fd497f8ac0a98b0gazte-akelarrea-kartelajpg

Topatu.eus

Martxan dira Gazte Akelarreko prestaketa lanak. Dozenaka boluntario batu da Igorren auzolanera, ostegunerako guztia prest egon dadin: azpiegiturak, barren muntaketak, dekorazioa…


Gainean dugu jada aurtengo udaberriko ekimena, baina oraindik hiru eguneko bonoa edo eguneko sarrera eskuratzeko aukera dagoela azaldu dute antolatzaileek: Bilbon, Gasteizen, Baionan, Iruñean eta Donostian aurki daitezke, ohiko lekuetan. Igorren bertan ere erosi ahal izango dira, 40€ eta 18€ra, hurrenez hurren. Bestalde, Lemoatik Igorrera dohako autobus zerbitzu berezia izango da larunbat gauean, antolakuntzak jarrita. Hala ere, ez da autoan joateko arazorik izango: aparkalekuak egongo direla azaldu dute.

Konta dezagun #GureAkelarrea!

Topatuko kideok ere Gazte Akelarrean izango gara, urtero bezala udaberriko ekimenaren jarraipen berezia egiteko prest. Lagundu iezaguzu zuk ere #GureAkelarrea kontatzen, txio ala mezu bidez!

Kronikak, bideoak eta sare sozialetako jarraipena egingo ditugu, baina aurten berrikuntza batekin gatoz: zuen belarriak goxatzeko Xirristi-Mirristi irratia!

Ostiral eta larunbatean goizeko 8:00etatik 9:00etara jarriko dugu martxan Xirristi-Mirristi irratia, gazteok goizean goizetik sugarren dantzan jartzeko! ;)

Gazte Akelarrea ahots propioz kontatzeko, ordea, zure laguntza beharko dugu! Bidali zazu zure audio, argazki, mezu edo dena delakoa twitter bidez #GureAkelarrea traola erabilita, edo WhatsApp bidez telefono zenbaki honetara bidalita: 0034 644 752 382.

abd188e6791352177b23a8c0a88cd3a3xirristi-mirristi-irratia-kartela-gazte-akelarrea-2017-1jpg



Aitzina, Ernai

Laugarren urtez jarraian, ERNAI eta AITZINA gazte antolakundeko kideok udaberriko ekimena ospatuko dugu “Gazte Akelarrea”. Apirilaren 13, 14, 15 eta 16an izango da Zornotzatik Igorrera.

Aurtengo ekimena, berezitasun bezala, martxa eta topagunearen nahasketa bat izango da. Izan ere, apirilaren 13an mendi martxan abiatuko gara milaka gazte arratsaldez Zornotzatik eta gauez helduko garara Igorrera, bertan bi egunez izango gara Bidasoaren bi aldeetako gazteak. Apirilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri Egunera joango gara azken dantza egitera.

Aurten sekulako eskaintza kultural eta politikoa egongo da, hiru egunez aspertzeko denborarik ez izateko. Larunbatean manifestazio nazionala izango da eta beste hainbat sorpresa ere aurrerago aurkeztuko ditugunak.

Hitzaldiei dagokionez hamaika izango dira jorratuko diren gaiak. Besteak beste, herri boteretzea prozesu iraultzaileetan, herrien sostengarritasuna, MST-ko eskola nazionala, lan prekarioen aurkako borrokak, ekonomia feminista, errefuxiatuen afera, marxismoa, ezkerreko mugimenduetako erresistentziak, Sobietar Batasunaren urteurrena, preso politikoen borrokaldiak EPPK-n, gazte mugimenduak, gazteak eta independentzi…

Bestalde, tailer eta txapelketa andana izango da. Zuhurgintza, serigrafia, harrigintza, txalaparta eta pasta tailerrak, eta beste alde batetik, esku pilota eta eskalada txapelketak egongo dira. Aisialdirako tartea ere egongo da, noski; bakarlari desberdinak, elektrotxarangak, zumba, high line erakustaldiak, giza-futbolina, tirolina… Gurasorik gabe libre jolasean ibiltzeko umeentzako gunea ere egongo da.

Gaueko sorginentzat ez da akelarrerik faltako. Gatibu, Sociedad Alkoholika, Willis Drummond, Gatillazo, Anari, Huntza, Koban, Riot Propaganda, Mafalda, La Jodedera…eta beste hainbat taldek astinduko dute oholtza ostiral eta larunbat gauean.

Aurreko ekimenetan egin bezala, aurten ere hiru su izango dira piztuta ekimenean zehar; elikadura, eskaintza kulturala eta zaintza. Hiru horiek berebiziko garrantzia eta pisua izango omen dute. Izan ere, burujabetzaren aldeko bidean “praktika burujabeen aldeko apustua” egiten dute bi antolakundeek.

Igorreko Akelarrearen ostean, apirilaren 16an Gernikan ospatuko den Aberri egunean emango diogu bukaera aurtengo udaberriko ekimenari.

2 thoughts on “Gazte Akelarreko muntaketa lanei hasiera eman diete auzolanean

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s