Home

oiergómez

La Haine – EH

El preso político gasteiztarra Oier Gómez, que sufre un sarcoma de Ewing con metástasis en la pelvis y la cabeza, ha recibido el diagnóstico médico que le da unos 6 meses de vida. Oier permanece a día de hoy en la prisión francesa de Meaux. Desde la Plataforma Oiertxo SOS, Sare, Bagoaz y Etxerat han llamado a movilizarse para exijir la inmediata suspensión de la condena ante esta enfermedad en fase terminal.

El miércoles que viene se celebrará la vista para decidir sobre el futuro de su permanencia en prisión. Desde la plataforma Oiertxo SOS han convocado para el próximo día 22 en Gasteiz un Elkartasun eguna (día solidario) en apoyo al preso político, en el que habrá una mesa redonda, comida popular y una movilización. Por su parte Sare ha convocado una manifestación por la libertad de l@s pres@s enferm@s el día 6 en Gasteiz

———————-

Etxerat

Gure babesa, elkartasuna eta maitasun osoa Oier Gomez, bere senide eta gertukoei; ez dezagun utzi Oier presondegian hiltzen

 Hain une latzetan, presoen senide eta lagunak garen heinean, gure babesa, elkartasuna eta gure maitasun osoa zuzendu nahi diegu bai Oier Gomez euskal preso politikoa zein bere senide eta gertukoei. Gogorra da irudikatzen Oier sufritzen ari den oinazea, are gehiago ziega barruan dagoela, bere gertukoen berotasuna eta maitasuna jaso ezin. Gogorra da irudikatzen bere senide eta gertukoengan Oierren egoerak eragiten duen mina eta hemendik aurrera zer gertatuko zaion ez jakiteak sortzen duen ezintasuna.

Euskal preso politiko, iheslari eta haien senide eta gertukoen eskubideen alde lanean jarraitzeko gure borondate irmoa erakutsi nahi dugu beste behin ere. Oier Gomez eta bere ingurukoek pairatzen ari direna ezin da berriro errepikatu eta gaixorik dauden presoen askatasuna zein gainontzeko presoak lehenbailehen Euskal Herriratzeko lanean jarraituko dugu.

Bagoaz eta Sare-k gaur eskainitako agerraldiaren edukia:

Oier Gomez Mielgoren egoera juridikoa:

Oroitarazteko, Oier Gomez Mielgo 2017ko urtarrilaren 10etik ospitalizatua da eta garatua den bizkarrezurreko minbizia, Ewing motako sarkoma bat diagnostikatua izan zaio (pelbisean metastasi oseo ugariak eta buru metastasia). 2017ko otsailaren 2an arrazoi medikaletan oinarrituriko kondenaren suspentsio eskaera egin zen Pariseko Penen Aplikaziorako Auzitegiaren aitzinean. Epaileak, perito bat, mediku onkologo bat, izendatu zuen, Oierren osasun egoeraren inguruan eta segitu behar duen tratamendua espetxearekin bateragarria den edo ez denaren inguruan azterketa bat egin dezan.

Oierretaz arduratzen diren medikuek Oierri ezarritako tratamendu medikal eta bere osasun egoera ez direla bateragarriak espetxearekin kontsideratzen dute.

2017ko martxoaren 31ean egina izan den expertisa medikala ber zentzuan doa baita ere urrunago. Expertisak ondorioztatzen duenez «Metastasi fasean diren Ewing sarkomen” pronostikoa biziki iluna da eta gaixoaren bizitza pronostikoa arriskuan da. Litekeena da gaixo honen biziraupena 6 hilabete baino gehiagokoa ez izatea. Laguntza ingurune ospitalario bat beharrezkoa da. Kondenaren suspentsio neurria egokia da».

Egoera biziki larria da.

Kondenaren suspentsio eskaera heldu den apirilaren 19an aztertuko du Pariseko Kondenen Aplikaziorako Auzitegiak. Ikusiz eta audientzia ze fite finkatua izan den, erabakia ahalik eta azkarren ematea espero dugu.

Horretaz gain, Oier Gomez Mielgok 3 euroagindu onartuak ditu, Estatu frantseseko kondena bete eta gero entrega burutzekoa da. Estatu frantsesean ezarritako kondena betetzeaz gain, extradizioenpeko espetxeratze aginduak ditu. Suspentsioaren onartzeak bakarrik kondenarentzat balio du, extradizioenpeko espetxeratze agindu hoien suspenditzea faltako litzateke. Hau horrela, hurrengo egunetan, onartuak dituen 3 Euroaginduen prozeduretan, Pariseko Appeleko Gorteko Instrukzio Ganbararen aitzinean askatasun eskaerak aurkeztuko ditugu, haiek aztertuak izan daitezen kondenen aplikaziorako auzitegiaren erabakia eman bezain laster.

Kondenaren suspentsioa onartuko balitz, prokuradoreak helegitea aurkezteko aukera duela ez da ahantzi behar. Helegite hori erabakia ematen denetik 24orduko epean egingo balu erabakiaren suspentsioa ekarriko luke, hau da Oierrek preso segituko luke eta Pariseko Appeleko Gorteko Penen Aplikazio Gelaren aitzinera eramango gintuzke, audientzia berriaren data gutxienez bi hilabetetara finkatuko litzatekeelarik. Kontutan izanik, apirilean garela eta uztaila eta abuztuan ez dela audientziarik egoten, horren ondorioz, okerrenean, audientzia irailean izatea suposatuko luke. Oierrentzat katastrofikoa litzakena.



Gasteizko Amnistiaren Aldeko Mugimendua Oierren egoeraren aurrean

Gasteizko Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako mugimenduak, gaur ezagutzera eman duten Oier Gomez preso Gasteiztarraren egoera kritikoaren aurrean bere babes eta maitasun osoa helarazi nahi die, bai Oierri, bai bere familia eta lagunei ere.

Herria altxatzeko balio behar du egoera honek. Presoen aldeko borrokan buru belarri jartzen ez garen arte ez ditugu aske ikusiko.

Amnistia lortzen ez badugu, preso politikoen bizitzak beti egongo dira etsaiaren menpe, beraien bizi baldintzak nola, noiz eta zergatik aldatu ditzaketen erabakiz era krudel batean eta xantaia medio.

Gudari bezala preso hartutako kideak, gudari bezala atera behar ditugu. Herri honengatik dena emateko prest egon direnak libre nahi ditugu, burua gora eta inongo xantaiarik onartu beharrik gabe.

Oierren kasua oso adierazgarria da. Bizitza osoa eman du borrokan. Gazte gaztetatik gauzak argi izan ditu eta Euskal Herri libre eta sozialista baten aldeko borrokari heldu zion eta gaur, oraindik, hor dabil inoiz ez makurtu gabe.

Basauriko kartzelan preso gaixoen alde egin zen kontzentrazioan Oierren mezua irakurri genuen eta bertan eskerrak ematen zizkigun egiten ari ginen guztiagatik.

Ba guk, hemendik,  berriro gure konpromisoa adierazten diogu, Amnistia lortu arte ez garela geldituko, jakin dezala, harrotasunez esan dezakeela burua makurtzen ez duen herri baten alde ematen ari dela bizitza eta etsai ditugun estatu faxista horiei ez diegula utziko gure presoak menpean hartzen.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s