Home

expo

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Expo-errepresioak kalteturiko Euskal Herriko Batzarra / Asamblea de afectadas por la Expo-represión de Euskal Herria

Aurten, Sevillako EXPO ’92aren 25.garren urteurrena betetzen da. Exporen aurkako protesta baketsuen aurka Estatuak basakeria handiz erantzun zuen: 3 pertsona balaz zaurituak, dozenaka kolpatu eta 84 atxilotutako (horietatik 11k espetxean 3 aste igaro zituzten eta beste 42 herrialdetik kanporatuak izan ziren). Hau guztia ohartarazpen krudela izan zen inork 92ko muntaia sala ez zezan. 25 urte igaro ondoren, espoliazioak aurrera segitzen duela salatzeko, Sevillan zein Iruñean hainbat ekitaldi prestatzen ari gara. Iruñeko ekitaldiak honako hauek izanen dira:

-Apirilaren 19, asteazkena, 19:00etan. “Prohibido volar” bideo emanaldia. Zabaldi. -Apirilaren 26, asteazkena, 19:00etan. Mahaingurua: “EXPO’92+25: ESPOLIAZIOAK EZ DU ETENIK. ERRESISTENTZIAK EZTA ERE”. Partehartzaileak: Beatriz Villahizan (SOS Arrazakeria), Luis Iriarte ( AHT gelditu! Elkarlana ) eta Maialen Irazoki (Mugarik gabe) . Katakrak

Info gehiago: https://expo92nadaquecelebrar.wordpress.com/

92 + 25: Espoliazioak ez du etenik

Aurten, Sevillako EXPO ’92aren 25.garren urteurrena betetzen da. Garai hartan, Espainiako Estatuak, 1982tik PSOEk zuzendurikoak, ” Espainiako demokrazia gaztea”ren bikaintasuna munduari erakusteko alimaleko ahalegina egin zuen, ekitaldi sorta baten bidez glamourra eta modernitatearen irudia emanez: Nazioarteko Sevillako Expo, Bartzelonako Olinpiar Jokoak, Europako Kultur Hiriburutza Madrilen, eta horien guztien agertoki gisa, historian izandako genozidio handienaren V mendeurrenaren ospakizuna, alegia Abya Yala (gaizki deituriko America) ren konkista, arpilaketa eta kolonizazioa, eurek zinikoki “Kulturen topaketa” deitu zutena.

92ko arrandiakeriaren abiapuntua Sevillako Expo izan zen. Garapen teknologikoaren munduko erakusleihoa, zientzia eta teknologiaren apologia gordinena, populazioari konfidantza berria emateko sistema kapitalista izango dela geure etorkizuna bermatuko duena. Horretarako dirua, energia, ura, eta beste baliabideak itxuragabe xahutu zituzten azpiegitura berriak sortzeko (Estatuko lehen AHTa, autobideak, aireportuaren handitzea, …), nekazal erabilera zuen Cartuja-ko uhartea Expo-ren egoitza izan zedin hormigonatzeko, eta aldiberean, Sevillako erdigunea “garbitu” eta txabola guneak mugiarazi zituzten, higiezin- espekulazioa goratuz, eta bere ordena mantentzeko 12.000 polizia bertaratuz.

Exporen aurkako protesta baketsuetan Estatuko jendeaz gain , Europako beste herrialdetakoek eta Abya Yala-ko indigenek parte hartu zuten. Estatuak basakeria handiz erantzun zuen: 3 pertsona balaz zaurituak (bat erietxean klinikoki hilda sartu eta zorte handiz salbatu zen), dozenaka kolpatu eta 84 atxilotutako (horietatik 11k espetxean 3 aste igaro eta 42, Atzerritarren Legea ezarrita, herrialdetik kanporatuak izan ziren). Hau guztia ohartarazpen krudela izan zen inork 92ko muntaia sala ez zezan. Ondoren, Olinpiar Jokuen bezperatan, Kataluniako 45 independentisten atxiloketa eta torturak helduko ziren.

Gertakari horietatik 25 urte iragan ondoren zera ikusten dugu: ez ta polizia bakar bat ere ez da serioski zigortua izan (zerbitzuko hilabete bat edo besteren etetea izan ezik), xahuketa ekonomiko zein ustelkeria kasu nabarmenengatik inongo politikarik ezta enpresabururik ez dute eman behar izan inolako azalpenik, ezta gobernari batek ere ez du autokritikarik txikiena ere agertu. Makro-ekitaldia mota hauen galtzailerik handienak betikoak izan ziren: Sevillako auzo txiroenak, garaiko narko-poliziaren mafia pairatzeaz gain, espekulazioa, horniduren gabezia, lan eza eta marjinazioaren ondorioak jasaten segitzen dutenak.Andaluzian, garai hartako gaindimentsionatutako azpiegiturak urte luzez azpierabiliak izan ziren eta batzuek horrela segitzen dute. Egun, beste batzuk eraikitzen dihardute, herri askok beren ur hornidura oraindik konpondu ez duten bitartean; turismo basatiak kostaldea suntsitu du, golf zelaiak ugaldu dira eta langabezia maila estatuko altuenetako bat da, biztanleriaren sektore zabalak bizirautera edo emigraziora kondenatuz.

92ak Espainiako estatuan lehen eta ondorena markatu zituen: Lan erreforma, Greba, Herritarren Segurtasuna eta Atzerritarren legeak onartu ziren. Estatua Europako merkatu batuan eta Schengen eremuan sartu zen. Horrela, hegoaldeko muga gotortu zen neokolonialismoak eragindako miseriatik ihesi etorritako afrikar pobretuen sarrera galarazteko, horietako asko Abya Yala arpilatzeko duela 500 urte erabilitako esklabu haien ondorengoak. Horietako batzuek erdi-esklabotza sistema batean Almeriako negutegietan, Huelvako marrubi sailetan, etxeko enplegatu gisa, etabar..lan egiten dute eta ez zaie Espainiako nazionalitatea emango 10 urtez esplotatuak izan arte.

Bestalde, Espainiako estatuaren klase herrikoiek krisi sistemikoaren ondorioak pairatzen dituzte: murrizketak, zerbitzu publikoen pribatizazioak, etxe kaleratzeak, lan ezegonkortasuna, langabezia,… Bitartean, banketxeak erreskatatzen dira eta klase politiko ustelak poltsikoak betetzen ditu, eraikuntza enpresa handiei onura eginaz, estatua porlan eta hormigoiez betetzeko, neurri handi batean, egungo zorraren erantzule. Espainiako zein euskal enpresa handiek Abya Yala eta beste kontinenteetako espoliazioan aurrera segitzen dute, euren baliabide naturalak arpilatuz, monopolio ekonomikoak eta turismo guneak sortuz. Espainiako neokolonialismoa sasoiko dago.

Hau guztia, lurraren suntsiketa atzeraezina eta Ipar-Hegoaren arteko ezberdintasunak gaindiezinak diren nazioarteko testuinguruan kokaturik.

25 urte igaro ondoren, espoliazioak aurrera segitzen du.

92+25: EL EXPOLIO CONTINUA

Este año se cumple el 25 aniversario de la EXPO’92 de Sevilla. Ante las protestas pacíficas anti-Expo el estado responde con gran brutalidad: 3 personas heridas de bala, decenas de contusionadas y 84 detenidas (de las cuales 11 pasan en prisión 3 semanas y 42 son expulsadas del país). Fue un aviso a navegantes para que nadie denunciara el montaje del 92. Después de 25 años y para denunciar que el expolio se sigue produciendo se están preparando tanto en Iruñea como en Sevilla una serie de actos.
Los de Iruñea serán los siguientes: -19 de Abril, miércoles, 19:00: Proyección del video “ Prohibido volar”. Zabaldi -26 de abril, miércoles,19:00: Mesa redonda: “EXPO’92+25 :EL EXPOLIO CONTINUA. LAS RESISTENCIAS TAMBIEN”. Beatriz Villahizán (SOS Racismo), Luis Iriarte ( AHT gelditu! Elkarlana ) y Maialen Irazoki (Mugarik gabe) . Katakrak.

Mas informacion: https://expo92nadaquecelebrar.wordpress.com/

Este año se cumple el 25 aniversario de la EXPO 92 de Sevilla. En aquellas fechas, el estado español, gobernado por el PSOE desde 1982, tira la casa por la ventana en su afán de demostrar al mundo las excelencias de “la joven democracia española”, dando imagen de glamour y modernidad mediante una serie de eventos : además de la Expo Internacional de Sevilla, las Olimpiadas de Barcelona, la Capitalidad Cultural de Europa en Madrid, y como telón de fondo, la celebración del V centenario del mayor genocidio de la historia o lo que es lo mismo, la conquista, saqueo y colonización de Abya Yala
(mal llamada America), lo que cínicamente denominaron “Encuentro de culturas”.

La Expo de Sevilla constituye el pistoletazo de salida de los fastos del 92. Es el gran escaparate mundial del desarrollo tecnológico, la apología mas descarada de la ciencia y la tecnología para infundir nueva confianza a la población de que el sistema capitalista va a asegurar nuestro futuro. Para ello no dudan en dilapidar ingentes cantidades de dinero, energía, agua, y otros recursos en crear nuevas infraestructuras ( el primer TAV del estado, autovías, ampliación aeropuerto,…), hormigonar la Isla de la Cartuja de uso agrícola como sede de la Expo, a la vez que “limpian” el centro de Sevilla y desplazan asentamientos de chabolas, disparando la especulación inmobiliaria, y llevando 12.000 policías para mantener su orden.

Ante las protestas pacíficas en vísperas de la Expo, a las que además de gente del estado, acuden personas de otros países europeos e indígenas de Abya Yala, el estado responde con gran brutalidad: 3 personas heridas de bala (una entra clínicamente muerta al hospital siendo salvada “in extremis”), decenas de contusionadas y 84 detenidas (de las cuales 11 pasan en prisión 3 semanas y 42 son expulsadas del país en aplicación de la ley de extranjería). Fue un aviso a navegantes para que nadie denunciara el montaje del 92. Posteriormente llegarían las detenciones y torturas de 45 independentistas en Cataluña en vísperas de las Olimpiadas.

A 25 años de aquellos acontecimientos, nos encontramos con que ningún policía ha sido condenado seriamente por los hechos ( excepto algún mes de suspensión de servicios), ningún político ni empresario ha rendido cuentas por aquel desfalco económico ni por los flagrantes casos de corrupción, ni ningún ex gobernante ha hecho la más mínima autocrítica. Los mayores perdedores de la celebración de este tipo de macro-eventos son los de siempre: los barrios más humildes de Sevilla que padecieron la mafia narco-policial del momento y que siguen sufriendo los efectos de la especulación, la falta de dotaciones, el desempleo y la marginación. En Andalucía, infraestructuras sobredimensionadas de la época estuvieron infrautilizadas muchos años, otras continúan así. Hoy día siguen construyéndolas, mientras muchos pueblos no han solucionado aún sus problemas de abastecimiento de agua; el turismo salvaje ha devastado el litoral, los campos de golf se han multiplicado y el nivel de paro es uno de los más elevados del estado, obligando a amplios sectores de la población a malvivir o a la emigración.

El 92 constituye un antes y un después en el estado español: se aprueban la Reforma laboral, la ley de Huelga, la de Seguridad ciudadana y la de Extranjería. El estado ingresa en el mercado único europeo y en el espacio Schengen. De esta manera, se blinda la frontera sur para impedir la entrada a las africanas desposeídas que huyen de la miseria provocada por el neocolonialismo, muchas de ellas descendientes de aquellas esclavas utilizadas para expoliar Abya Yala hace 500 años. Algunas de ellas trabajan en un régimen de semi-esclavitud en los invernaderos de Almería, la fresa de Huelva, como empleadas de hogar, etc. y no se les dará la nacionalidad española hasta que no lleven 10 años explotadas.

Por otro lado, las clases populares del estado español sufren las consecuencias de la crisis sistémica en forma de recortes, privatización de servicios públicos, desahucios, precariedad laboral y paro, mientras se rescatan bancos y la clase política corrupta se llena los bolsillos beneficiando a las grandes constructoras para llenar el país de cemento y hormigón, culpables en gran medida del endeudamiento. Grandes empresas españolas (y vascas) prosiguen la rapiña de Abya Yala y de otros continentes, esquilmando sus recursos naturales, creando monopolios económicos y emporios turísticos. El neocolonialismo español sigue vigente.

Todo ello en un contexto internacional en el que la destrucción de la tierra avanza irreversiblemente y las diferencias Norte Sur son cada vez más insalvables.

Después de 25 años, el expolio continúa.

Asamblea de afectadas por la Expo-represión de Euskal Herria

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s