Home

teatro

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Martzel Navarro Ugarteburu

EAJk PPren aurrekontuak babestu ditu. Euskal herritar guztion etxea den “Euskal Ekonomia”rentzako saskiratze bat bezala saldu du horrela. Dena normal. Dena gaizki, beraz.

Ezker abertzalea harritu egin da. Aztoratu. Inork eskatu ez dituen azalpenak ematen ditu, gertaera honen aurrean. Bere burua agerian utzi omen du EAJk aurrekontu hauek onartzerakoan. Herria saldu duen alderdia omen da.

Ezker abertzalearen “barne-disidentzia” (hala deitu daitekeen ezer bada) kezkaturik sumatzen da EHBilduren harriduraren aurrean. “Zer espero dugu ba haiengandik? Euskal burgesiarekin ezin dugu kontatu askapen prozesurako.”

Eta, askatu behar den hori, “herria”, langileria, behekoak… non daude? Non dago herria? Ez du astirik halakoak baloratzen hasteko; eguneroko bizitzaren zirkulu amaiezinetik pauso bat atzera egin eta ezeren inguruan ezer esateko. Hasperen bat izango da ahotik irteten zaion lehen gauza. Aurreko hiru sektore “politikoek” eragindako hasperena. Bigarren hitza “beti berdin” edo gisako zerbait izango da, aurreko hiru aktoreei bideratua.

Lehenengo hiru aktoreetako bakoitzak papel oso desberdina jokatzen du (edo hala dirudi), eszenatoki berdinean. Bere burua askatu nahi duen eta horretarako prest dagoen publikoa dute aurrean, ustez. Eta bakoitzak, bere helburu estrategiko desberdinak bete nahi ditu, bakoitzak marraztutako irudimenezko munduan. Mundu hori, mapa hori, haietako bakoitzak publikoaren aurrean ezartzen duena da, bertan marrazten den labirintotik irtetzeko bidea azaltzen dietelarik. Eta konbentzimendu osoz dihardute hirurek, elkarren objekzioei gogor erantzun eta publikoa engaiatu nahirik. Horrela, haien papela sinetsi dute benetan. Egia sakratuena horixe da orain. Aktoreak, haiek marraztutako munduetan kateaturik geratu dira horrela. Eta bertan geratu dira, kakari bueltak ematen, eroen pare.

Antzerkia duela asko bukatu da. Lehen mukuru zegoen aretoan aktoreak baizik ez dira geratzen, haien mapekin, izerditan blai, aktore roletik irten ezinik. Publikoa aspaldi joan da etxera.

Hala ere, herritar batzuk geratu dira, aretoaren pareko kalean, izkiña egiten duen taberna zaharrean, antzezlanaren gaineko inpresioak partekatu eta munduaren benetako mapa osatzeko ilusioan eta ketan murgiltzeko. Zerbeza bukatu eta etxera joan dira baina, bihar goiz altxa behar baitute lanera joateko, egunero lez. Ez dira ohartu haiek ere aktore direla, aspaldi idatzi zen gidoi batean. Haien papela bihurtu da mapa bakarra orain. Eta bertan marraztu zen labirintoak ez du irtenbiderik.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s