Home

capitalismo

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Elkartzen

LABURPENA

(txosten osoa eskuragarri pdf formatoan artikuluaren bukaeran)

POBREZIA: EREDU EKONOMIKO KAPITALISTAREN EMAITZA

Kapitalismoa polarizazioa da, guztion artean sortutako aberastasuna gero eta esku gutxiagotan pilatzen duen prozesua eta bere infrentzua berriz, gero eta herritar sektore gehiagotara eta bizi eremu ezberdinetara iristen den pobreziaren hedapena. 2015 ondotik munduko biztanleen %1 aberatsenak gainerako %99ak baino aberastasun gehiago pilatzen du eta aurten jakin ahal izan dugu, 8 lagunek 3.600 milioi pertsonek adina aberastasun pilatzen dutela, alegia, munduko biztanleria osoaren erdiak adina, 2010 urtean kopuru hori bereganatzen zutenak 388 pertsona ziren bitartean. 1990eko hamarkadan, orduko erritmoan jarraituz gero, 2050-2075 tarterako munduko biztanleriaren erdia erabateko pobrezia egoeran egongo zela aurreikusten zen, baina aurreikuspen horien azkartzea meteorikoa izan da: 2010 urtetik jada munduko biztanleriaren erdiak planetako aberastasunaren %2arekin biziraun behar du.

Eta kapitalismoak klaseen arteko aberastasunaren banaketa polarizatzen badu, gauza bera esan genezake generoari dagokionean: munduko biztanleriaren erdiak adina aberastasun pilatzen duten 8 pertsona horiek gizonezkoak dira, munduko 62 pertsona aberatsenen artean 53 gizonak diren bezala edota 500 aberatsenen artean 445 gizonezkoak diren bezala.

Europako instituzio publikoek erabilitako metodo eta terminologiaren arabera, 2015 urtean Europar Batasunean 122,3 milioi ziren pobrezian eta bazterketa arriskuan zeuden pertsonak (AROPE adierazleen arabera) eta horietatik 13,33 milioi Espainiako estatuan (alegia, Espainiako estatuko biztanleria osoaren ia %29). Eta egoera larri hori ez da neutroa generoa ikuspegitik, orokorrean Europar Batasunean eta gizonekin alderatuta, 12 milioi gehiago dira pobrezian dauden emakumeak. Bitartean, europar kontinentea “342 mila-milioidunen etxea da”.

Espainiako estatuan pobrezian dauden pertsonen kopurua 2007-2014 tartean %30 hazi da, alegia, “krisiaren” ondorioz urte hauetan 3,1 milioi pertsona gehiago daude pobrezia egoeran. Aipatutako EUROSTAT-en metodo horren arabera, 2015 urtean pobrezia eta bazterketa arriskuaren tasa Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan %19,3koa zen eta Nafarroa Garaian aldiz %17,1ekoa. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan biztanleriaren %1,67ak aberastasun osoaren %44,78 bereganatzen du, biztanleriaren %8ak hilean 500 euro baino gutxiagorekin bizirauten duen bitartean eta %36,33ak Elkartzenek definitutako pobreziaren muga (BPG per capitaren %37,5) gainditzen ez duen bitartean.

Lan baldintzen prekarizazio orokorra eta pobreziaren hedapena

Europar Batasunean jada biztanleriaren %20 egoera horretan da eta Euskal Herrian %35a gainditzen du. Hori da errealitate gordina: pobrezia areagotzen ari den testuinguru honetan enplegua izateak ez gaitu pobreziatik babesten. Lan harremanen desregulazioak eta indibidualizazioak, negoziazio kolektiboaren erreformaren eskutik datorren enpresarien diskrezionalitateak, kaleratzeen merkatzeak eta azken lan-erreformen ondorioz 2012tik hona kaleratze horien gaineko babes juridikoaren ahultzeak, zeintzuen emaitza nagusia enplegu-egonkorra, babes gutxiago duen eta okerrago ordaindua dagoen enpleguaz ordezkatzea izan den.

Murrizketak eskubide zein prestazio sozialetan eta pobreziaren hedapena

Sistema hau, sistemaren politiko-kudeatzaileak eta hauen zerbitzura ari diren hedabideak laguntzak jasotzen dituzten milaka pertsona estigmatizatzen ari dira behi eta berriz iruzurgileak balira bezala aurkeztuz, honela, benetako iruzurgileen gaineko arreta desbideratuz, enpresa eta errenta handien iruzurra ezkutatuz (13.560 milioi euro urtean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan). Honekin guztiarekin benetako arduraduna zein den ahazten dugu, kapitalismoa, eta horrela laguntza sozialak jasotzen dituzten eta etxebizitzak elkar banatzen dituzten horiek behar gorrian daudelako egiten dutela ahazten dugu, ez hautu hori egin dutelako.

LAGUNTZA SOZIALAK EZ DIRA NAHIKOAK POBREZIARI AURRE EGITEKO

Errealitate honen ondorioz gero eta gehiago dira laguntzak eskatu beharrean aurkitzen diren pertsonak. 2008 urtean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (RGI delakoa) prestazioa jasotzen zutenak 29.585 lagun baziren, 2017ko martxoan jada 63.280 dira (alegia, kopurua bikoiztu egin da!). Egun laguntza hori jasotzen dutenen %56,6 emakumeak dira, %72,4ak espainiar NANa du (honek erabat gezurtatzen du migrarien aurkako diskurtso xenofobo eta arrazisten oinarria), eta %65ak soldatapeko lana dauka edo soldatapeko lanetik eratorritako prestazioak jasotzen dituzte [%19,6a “langile pobreak” deitutako klase sozial berri horren parte da (8.196 emakume eta 4.217 gizon), %25a pentsionista da (10.622 emakume eta 5.111 gizon) eta beste guztiek langabezia kobratzen dute]. Nafarroa Garaian iaz 31.889 lagun (%51,1 emakumeak) izan ziren Bermatutako Errenta jaso zutenak (RG deitutakoa eta lehen RIS zena), 2008 urtean 3.162 besterik izan ez zirenean (alegia, kopurua hamar bider handitu da!). Beste hiru herrialdeetan bezala, nagusiki espainiar NANa dutenak dira (%71,9) eta herena baino gehiago (%35,9) adin txikikoa. Datu hauek, argi eta garbi, bi gobernuetatik martxan jarritako politiken porrota islatzen dute. Era berean, azpimarratu beharrekoa da lagun askok ez dutela laguntza hauek eskuratzeko aukerarik nahiz eta “pobrezia eta bazterketa sozialerako arriskuan” egon.

2008 urtean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan laguntza jasotzen zuen pertsona batek urtean jasotako batez besteko kopurua 7.510,56 eurotakoa zen 2008ko prezio arruntetan (eta aurrekontua 222,2 milioi eurokoa zen). Kopuru hori 2017ko erosketa ahalmenarekin edota moneta balioarekin parekatu ahal izateko urte hauetan pilatutako inflazioa gehitu beharko genioke (%11,5) eta orduan 2008ko kopuru hura egun 8.374,27 eurokoa litzateke. Bada, egun, 2017 urtean pertsona bakoitzak urtean batez beste jasotzen duena 6.483,88 euro dira, ia 2.000 euro gutxiago. 2008ko babes maila bera mantendu ahal izateko 2017ko aurrekontuak 529,9 milioikoa izan beharko zukeen eta 410,3koa baino ez da. Beraz, RGI laguntzari dagokionean, inflazioa eta laguntza jasotzen dutenen kopuruaren bilakaera kontuan hartuz, 2008 urtetik 2017ra aurrekontua %23 murriztu da. Nafarroa Garaian, 2015arekin alderatuta igoera nabarmena eman den arren (%55a), 2008 urtean laguntza jasotzen zuen pertsona batek batez beste urtean 6.306,13 euro jasotzen zituen 2008ko prezio arruntetan (eta 19,94 milioi euroko aurrekontua zuen partida horrek). Kopuru horri (egungo moneta balioan jartzeko) urte hauetan metatutako inflazioa gehitzen badiogu (%9,2) egun pertsona bakoitzari urtean batez beste 6.886,3 euro ordainduko litzaizkioke laguntza 2008ko mailan kokatu nahiko balitz. Baina errealitatean, gaur eta hemen, urtean batez beste 2.758,37 euro baino ez zaizkie ematen, alegia, 2008an ematen zitzaienaren erdia baino gutxiago. 2008ko babes maila bera mantendu ahal izateko 2017ko aurrekontuak 219,5 milioikoa izan beharko zukeen eta 87,9koa baino ez da. Beraz, RG laguntzari dagokionean, inflazioa eta laguntza jasotzen dutenen kopuruaren bilakaera kontuan hartuz, 2008 urtetik 2017ra aurrekontua %60 murriztu da. Baina errealitatea are latzagoa da. Pertsonako batez besteko diru kopurua gutxitzeak ez du esan nahi prestazioa jasotzen dutenek zehaztutakoa baino gutxiago kobratuko dutenik, baizik eta pertsona askok ez dutela prestazioa jasotzeko aukerarik izango eskari osoa bete baino lehen aurrekontua bukatuko delako.

PREKARIZAZIOARI AURRE EGITEKO ANTOLATU ETA BORROKATZEA BESTE AUKERARIK EZ DUGU

Gure herrietan gero eta ageriagoa da pobrezia “bere forma anitzetan”, esaterako “pobrezia energetikoa” deitutakoa. Baina “elikadura pobreziaz” ere hitz egin genezake edota “zaintza pobreziaz” edo “pobrezia kulturalaz”… azken finean osotasun bat dena zatika irudikatu eta izenda liteke, baina azkenean pobrezia bat eta bakarra da: era anitzetan azaleratzen den pobrezia ekonomikoa. Emakumeen egoera okerragoa izateaz gain, gizonena baino azkarrago trakesten da, izan ere, prekarietate sozialaren ondorioz emakumeek pairatu duten bizi-baldintzen okertzea askoz ere ikusgarriagoa da. Emakumeena da pobrezia forma berriak pairatzeko arrisku gehien duen sektore soziala: gizon bakoitzeko 5 emakume daude egoera horretan.

Egoera honen aurrean, behingoan pobreziaren muga definitu eta erabakitzeko irizpide homogeneo bat ezarri behar dela defendatzen dugu. Gure proposamena soldata sozialak BPG per capitaren bilakaerari lotzean datza:

– LGSk ez luke inoiz BPG per capitaren %50a baino txikiagoa izan behar

– Laguntza bakar batek ere ez luke BPG per capitaren %37,5aren azpitik kokatu behar, kopuru horretan ezarriko bailitzateke pobreziaren muga

Aurreko azterketan oinarrituz, argi esan behar dugu: aurtengoak ere ez dira aurrekontu parte-hartzaileak. Lehenik eztabaida edota zuzenketak aurrekontuaren zati baten gainean soilik egin daitezkeelako, alegia, gastuen atalean. Eta ondoren, herritarrek zein eragile sozialek ezin dugulako aurrekontuen dokumentuaren lanketan edota eztabaidan  parte hartu. Hego Euskal Herrirako 2017 urteko aurrekontuek ez dute aberastasuna era orekatuagoan banatu behar, aurrekontu hauek ez dituzte kalitatezko zerbitzu publikoak garantizatu behar eta ez dituzte oinarrizko eskubide sozialak bermatu behar. Eta are gutxiago pertsona orok gutxieneko diru-sarrera duinak izateko duen eskubidea. Beste era batean esanda, 2017ko aurrekontu hauek, aurrekoek bezala, ez dituzte Elkartzenetik defendatzen dugun pobreziaren muga gaindituko duten diru-sarrerak bermatuko. Ondorioz, hauek aurrekontu antisozialak eta ez parte-hartzaileak dira.

BORROKATU ZURE ESKUBIDE SOZIALEN ALDE!

EGIN AURRE PREKARITATEARI!

JENDARTEA ERALDATU!

+  HEHko 2017ko aurrekontuak irakurketa kritikoa prestazio sozialak (pdf)

 


 

Un análisis crítico de los presupuestos 2017 de Hego Euskal Herria en el apartado de prestaciones sociales

Elkartzen

RESUMEN

(informe completo para descargar en pdf al final del artículo)

 

LA POBREZA: RESULTADO DEL MODELO ECONÓMICO CAPITALISTA

Capitalismo es polarización, es un proceso de acumulación de la riqueza generada entre todas en cada vez menos manos, y cuyo reverso es la extensión de la pobreza en cada vez más sectores populares y en cada vez más aspectos vitales. Desde el 2015 el 1% más rico de la población mundial acumula más riqueza que el 99% restante, y este año hemos sabido que ocho personas poseen la misma riqueza que 3.600 millones de personas (la mitad de la humanidad), cuando en 2010 eran 388 personas. En la década de los años 1990 se afirmaba que de seguir la tendencia actual, la mitad de la humanidad estaría en situación de pobreza absoluta entre 2050 y 2075. Pero el adelanto a estas previsiones ha sido meteórico, desde 2010 ya la mitad de la humanidad malvive con solo el 2% de la riqueza del planeta.

Y si el capitalismo polariza el reparto de la riqueza entre clases sociales, lo mismo podemos decir del patriarcado entre géneros: las ocho personas mencionadas son todos hombres, de las 62 personas más ricas del mundo 53 son hombres, y de las 500 más ricas 445 son hombres.

Según el método y la terminología utilizada por las instituciones públicas europeas en 2015 en la Unión Europea (UE), 122,3 millones de personas estaban en pobreza y riesgo de exclusión (indicadores AROPE), de las cuales 13,33 millones pertenecen al Estado español  (casi  un  29%  del  total  de  la  población). Y esta situación no es neutral en materia de género, en total, hay 12 millones de mujeres más que hombres que viven en la pobreza en la UE. Mientras el continente “es el hogar de 342 mil-millonarios”.

Señalar que entre 2007 y 2014 el número de personas pobres en el Estado ha aumentado en un 30%, lo que supone 3,1 millones de nuevas personas pobres como consecuencia de la “crisis”. Según el mencionado método de EUROSTAT en 2015 la tasa de riesgo de pobreza y exclusión social sería del 19,3% para Araba, Bizkaia y Gipuzkoa y del 17,1% para Nafarroa Garaia. En Araba, Bizkaia y Gipuzkoa, el 1,67% de la población controla el 44,78% de la riqueza, mientras que el 8% sobrevive con ingresos inferiores a 500€ al mes, y el 36,33% se situaba por debajo del umbral de la pobreza que Elkartzen defiende (el 37,5% del PIB per cápita).

Precarización general de las condiciones laborales y extensión de la pobreza

En la UE existe ya un 20% de personas trabajadoras pobres, y la cifra supera el 35% en Euskal Herria. Esta es la cruda realidad: en un contexto de empobrecimiento creciente, tener empleo ya no es una salvaguarda de protección ante las situaciones de pobreza: desregulación e individualización de las relaciones laborales, el incremento de la discrecionalidad empresarial a través de la  reforma de la negociación colectiva, el abaratamiento del despido y la menor tutela jurídica de éste que se derivan de las sucesivas reformas laborales aprobadas desde 2012 cuyo resultado ha sido el de destruir empleo estable y sustituirlo por otro más vulnerable y peor remunerado.

Recortes en derechos sociales y prestaciones y extensión de la pobreza

Este sistema, sus políticos gestores y sus medios de comunicación tratan de estigmatizar a las miles de personas perceptoras tratándolas como sospechosas de fraude para desviar la atención sobre el verdadero fraude, el que realizan las empresas y las grandes fortunas (13.560 millones de euros anuales en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa). Con todo ello nos olvidamos del verdadero responsable de la situación, el capitalismo, y con ello olvidamos que las personas que reciben prestaciones sociales y comparten vivienda, lo hacen por necesidad económica no por opción libre.

LA INSUFICIENCIA DE LAS PRESTACIONES SOCIALES PARA PALIAR LA POBREZA

Ante esta realidad cada vez son más las personas que necesitan acceder a las prestaciones sociales. Mientras que en 2008 el número de personas perceptoras de la Renta de Garantía de Ingresos (RGI) en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa era de 29.585, a marzo de 2017 el número ha ascendido a 63.280 personas (¡se ha duplicado!). De éstas el 56,6% son mujeres, el 72,4% tienen DNI español, desmintiendo esos discursos xenófobos y racistas que culpabilizan de la situación a las personas migrantes, y el 65% son personas con empleo o con prestaciones derivadas del empleo [el 19,6% son parte de esa nueva clase social llamada “trabajadores pobres” (8.196 mujeres y 4.217 hombres), el 25% son pensionistas (10.622 mujeres y 5.111 hombres) y el resto personas que cobran el paro]. En Nafarroa Garaia 31.889 personas (51,1% mujeres) percibieron el año pasado la Renta Garantizada (RG), antes Renta de Inclusión Social (RIS), cuando en 2008 eran 3.162 (¡se ha multiplicado por diez!). Al igual que en las otras tres provincias, en Nafarroa Garaia también es muy mayoritario el porcentaje de perceptores con DNI español, el 71,9%, y el 35,9% es menor de edad. Estos datos reflejan claramente el fracaso de las políticas implementadas desde ambos gobiernos. Cabe destacar que muchas personas ni siquiera tienen acceso a estas prestaciones aun estando “en riesgo de pobreza y exclusión social”.

En Araba, Bizkaia y Gipuzkoa en 2008 el importe medio por persona perceptora era de 7.510,56 euros anuales en precios corrientes de 2008 (222,2 millones de euros presupuestados), que para ser equiparables en poder de compra a valores monetarios de 2017, habría que aplicarles la inflación acumulada (11,5%), y esto nos daría 8.374,27 euros por persona perceptora. En 2017 el importe medio por persona perceptora ha descendido hasta los 6.483,88 euros anuales. Solo para mantener el mismo nivel de protección de 2008, el presupuesto de 2017 debería de ser de 529.923.805,6 euros (frente a los 410.300.000 euros presupuestados), con lo que el presupuesto de RGI de 2017 respecto al de 2008, teniendo en cuenta la inflación y el número de personas perceptoras, ha disminuido un 23%. En Nafarroa Garaia, aunque el aumento de esta partida respecto de 2015 es considerable (55%), en 2008 el importe medio por persona perceptora era de 6.306,13 euros anuales en precios corrientes de 2008 (19,94 millones de euros presupuestados), que para ser equiparables en poder de compra a valores monetarios de 2017, habría que aplicarles la inflación acumulada (9,2%), y esto nos daría 6.886,3 euros por persona perceptora. En 2017 el importe medio por persona perceptora ha descendido hasta los 2.758,37 euros anuales. Solo para mantener el mismo nivel de protección de 2008, el presupuesto de 2017 debería de ser de 219.597.220,7 euros (frente a los 87.961.852 euros presupuestados), con lo que el presupuesto de RG de 2017 respecto al de 2008, teniendo en cuenta la inflación y el número de personas perceptoras, ha disminuido un 60%. Pero la realidad es aún más demoledora. Que el importe medio por persona haya disminuido no significa que las personas que accedan a las prestaciones vayan a cobrar menos de lo estipulado, sino que muchas personas no podrán acceder a las prestaciones por haberse terminado el presupuesto antes de cubrir toda la demanda.

PARA HACER FRENTE A LA PRECARIZACIÓN SOLO NOS QUEDA LA ORGANIZACIÓN Y LA LUCHA

En nuestros pueblos se va haciendo visible la pobreza “en sus múltiples formas”, como la llamada “pobreza energética”. Pero podríamos hablar de “pobreza nutricional”, “pobreza de cuidados”, “pobreza cultural”… en definitiva mostrar de forma parcial o dividir en segmentos lo que es un todo: la pobreza económica manifestada en múltiples partes. La situación de las mujeres no solo es peor sino que se degrada mucho más  rápidamente que la de los hombres, ya que el empeoramiento de las condiciones de vida por culpa de la precariedad social es mucho más evidente. Las mujeres constituyen el sector social con mayor riesgo de padecer nuevas formas de pobreza (existen 5 mujeres por cada hombre en dicha situación).

Ante esta situación, defendemos que ha de establecerse un criterio homogéneo para definir y determinar el umbral de la pobreza. Nuestra propuesta pasa por indexar los salarios al PIB per cápita:

El SMI no debería nunca de ser inferior al 50% del PIB per cápita

Ninguna  prestación  debería  ser  inferior  al  37,5%  del  PIB  per  cápita,  que pasaría a ser considerado el umbral de la pobreza

En base al análisis anterior podemos afirmar que no se han realizado unos presupuestos participativos, primero porque el debate y las posibles enmiendas se hacen solamente en una parte del presupuesto: el presupuesto de gastos. Y luego porque tanto la población como los diferentes agentes sociales no podemos participar ni en la elaboración ni en la discusión del documento presupuestario. Los presupuestos de 2017 para Hego Euskal Herria no van a repartir la riqueza de una manera más equilibrada, no se van a garantizar unos servicios sociales públicos y de calidad y no se van a garantizar los derechos sociales básicos. Especialmente el derecho de toda persona a percibir unos ingresos mínimos dignos. Los presupuestos de 2017, al igual que los anteriores, no van a garantizar unos ingresos superiores al umbral de la pobreza que defendemos. Son pues unos presupuestos antisociales y no participativos.

¡LUCHA POR TUS DERECHOS SOCIALES!

¡HAZ FRENTE A LA PRECARIEDAD!

¡TRANSFORMA LA SOCIEDAD!

+  Análisis crítico prestaciones sociales 2017 HEH (pdf)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s