Home

L5UM4R8V

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Zientziherria

Ez dezala inork pentsa Herri Unibertsitatea denik lau egun, hiru gau eta desalojo bat eta ez besterik. Herri Unibertsitatearen eta eskola kolektiboen filosofiaren harian bide esanguratsua zabaltzen ari da ikasle mugimenduan, eta zientzietako ikasleok bide hori eraikitzen lagundu nahi dugu. Erantzunak soberan ez, eta, hala ere, galderak datozkigu burura: zer da zientzia eta zer eragin du zientziaren erabilerak gaur egungo gizartean?

Irtenbideak, ordea, ez gaitu asebetetzen. Zientziaren bilakaerari errepaso ttiki bat eginez gero, azkar ikusten dugu zientziak  erabateko eragina duela gizartearen esparru guztietan eta gizartearen beraren garapenean. Historiak ederki asko erakutsi digu, adibidez, zientziek gizarte ereduen aldaketan izan duten eragin zuzena: nekazaritzaren garapenarekin, esaterako,  nomada izatetik sedentario izatera pasatu zen gizateria; eliza kristauaren dogmak kolokan jarri zituen; industria iraultzak kapitalismoaren finkatzea ekarri zuen, eta automatizazioak, berriz,kapitalismoa sendo garatzeko bidea jarri zuen… Baina bagara hainbat eta hainbat helburu daukagunok gaur egungo eredu kapitalista garaitzea, eta zinez uste dugu zientziak bere alea jar dezakeela iraultza integral baten mesedetan.

Helburu horrek ezinbestean garamatza  alternatiba bila; zerbaiten aurka baino, zerbaiten alde egin nahi dugu borroka. Horrenbestez, zientziaren molde eta erabilera berri baten peskizan, zientzietako ikasleok alternatibak sortu nahia ipar, antolatu egin gara: ZIENTZIHERRIA jaio da.

Eratze prozesuan, oraina aldatuz etorkizun hobe bat sortu nahi badugu ere, beharrezko izan dugu gaur artekoaren analisi sakona egin, eta egungo egoerara ekarri gaituzten iragan garaiak kritikoki aztertzea. Gizarteak aldatuz doaz, baina rolak, ordea, ez. Rolak betikoak dira ia esparru gehienetan, eta gure arloari begira, herriarentzat beharko lukeen zientzia beti egon da gutxi batzuen esku. Egoera, gainera, okerrera doa, zilegitasun etikoaren mugak gainditzea egunetik egunera errazago egiten baitzaio botereari, finean, zientziaren bilakaera antolatzen duenari.

UPVk, kapitalismoaren tresna garbiak, halaber, bere egiten ditu, erabat, botereak aitortzen dizkion eskumen guztiak, beste edozein instituzio burgesek bezala, eta jardunbide ohiko du oztopoak jartzea egitura kapitalista zalantzan jartzen duen antolaketa orori. Zientziherria, eskola kolektibo izateko sortu den heinean, pedagogia berri baten aldarrian eta, batez ere, jakintza herri langilearen mesedetara jarri nahian ibiliko da. Zientziak, eta oro har, jakintza orok, ez dio onurarik egiten herriari baldin eta pribatizatzen bada. Guk, jarraitutasuna eman nahi diegu Herri Unibertsitatean jasotako balio eta metodologiari: horizontala eta parekidea, herri kontzientziaduna.

Horrenbestez, zenbat eta jende gehiagoren ekarpenak jaso, orduan eta aberatsagoa izango da euskal zientzilarion (edo izango garenon) subjektu berri hau. Ez dezala inork pentsa Newtonen edo termodinamikaren legeak zalantzan jartzea denik gure eginbeharra, hori baino sakonagoa baita arazoa. Euskal Herriak, denona izango bada, denon izatetik behar du edan, denon indarretik behar du, denon jakintzatik. Jaio besterik ez gara egin, eta inguratu nahi duena ongietorria izango da.

Milaka era daude gaur egun ezartzen dizkiguten arau, lege eta egoerak iraultzeko. Gure proposamena honakoa da: zientzia eredu berri bat sortzera goaz!

One thought on “Zientziherria

  1. Bazen garaia! Atsegin handiz jaso dut berria, ea balio duen alternatiba gehiago sortzeko!

    Langile klasearen Herri Unibertsitatea eraikitze bidean, horrelako egitasmoek ekarpen oso interesgarriak egin ditzakete, bakoitzak bere arlotik denona eraikitzeko!

    Gora Herri Unibertsitatea!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s