Home

(Debajo en castellano)

Azkoina

50.hamarkadaren amaieran Cahiers du Cinema aldizkariaren kritiko talde bat Frantzian egiten den zinema tradizionalaren aurka altxatzen da. Gizarte frantsesaren errealitatea ez duela erakusten eta zinema burgesa dela salatzen dute. Jean Luc Godard, Claude Chabrol, Eric Rohmer, Jaques Rivette, Alain Resnais,  bezalako autoreak, besteak beste, dira Nouvelle Vague bezala ezagutzen den korronte honen bultzatzaileak.

Les 400 coups François Truffautk 1959an zuzendutako mugimendu honen lehen pelikula da. Bertan, errealismoa eta arazo sozialak plazarazten ditu. Pelikulak erreala eta irudizkoaren arteko gatazka erakusten du ume baten ikuspegitik. Antoine Doinel askatasuna bilatzen duen umea da. Familia arazoak, eskolan zigortua, gezurrak esatera eta lapurretan ibiltzera behartuta… Guztiari zentsu bat bilatu nahi dio. Korrikan ihes egin, leku bat edo René bezalako piper egiteko lagun bat bilatu… Poema bisuala hasieratik amaierara arte. Guztiok izan gara noizbait Antoine Doinel bezalakoak.

Zinema maite dugunontzako ezinbestekoa zaigu amaierako travelling-a. Travelling luzea, irudiaren naturaltasuna irudikatzen duena, askatasunera iristea zeinen zaila den, infinituan zure saria lortzeko, limiterik gabe, naturaren arauekin soilik.

https://gloria.tv/language/TzthGPdtfUHy1diqTG9SeEWbU/video/xo6uJmNVJMqF1fUUgEo6a1qJD

Los 400 Golpes

A finales de los años cincuenta un grupo de críticos del  “Cahiers du Cinema” se plantan en contra del cine tradicional de Francia ya que lo que plantea que no refleja la realidad de la sociedad francesa y es un cine burgués. Autores como  Jean Luc Godard, Claude Chabrol, Eric Rohmer, Jaques Rivette, Alain Resnais entre otros comienzan así una corriente conocida como la Nouvelle Vague.

Los 400 golpes es la primera película que dirige François Truffaut en  1959 y refleja en ella el realismo y la problemática social. La película plantea el eterno conflicto entre lo real y las ilusiones, desde la óptica de un niño. Antoine Doinel es un niño que huye, que busca la libertad. Vive junto a su familia desestructurada, en el colegio es castigado… se ve obligado a mentir, a robar. Necesita buscar un sentido a todo. Salir corriendo, buscar un lugar o un amigo como René con el que hace pellas…Un poema visual de principio a fin. Todos hemos sido alguna vez como Antoine Doinel.

Imprescindible el travelling final de la película para los amantes del cine. Un largo travelling que manifiesta la naturaleza de la imagen, lo difícil que es llegar a la libertad, para encontrar finalmente la recompensa de ese lugar infinito, sin límites en donde no hay otras reglas que las de la naturaleza.

https://gloria.tv/language/TzthGPdtfUHy1diqTG9SeEWbU/video/xo6uJmNVJMqF1fUUgEo6a1qJD


 

Zinema eta langileria

Robert de Nirok interpretatutako autobus gidari batek Sony deituriko mafioso baten tabernatik bere semea arrastaka ateratzen du. Mutilak irabazitako dirua itzuli du eta honek aitari langileak ergel batzuk direla esaten dio. Bere semeak Sony “tipo gogorra”-ri dion miresmena ikusita De Nirok benetako “tipo gogorra” langilea dela erantzuten dio, egunero goiz jaikitzen dena bere lanaz bizitzeko, bera dela tipo gogorra.

Zinemaren historian zehar langileria hainbat alditan ikusi dugu pelikuletan islatuta. Nahiz eta hasiera batean zinema entretenimendu huts bezala jaio eta langileria eguneroko egin-beharrekoetaz ahazteko, honek injustizien aurrean bozgorailu bezala jokatzeko aukera eman du. Honela, mezu anitz zabaltzeko abagunea eskaini du eta gizartearen barruan iruditegi kolektiboak sortzeko XX.mendeko elementu komunikatibo eraginkorrena izatera heldu da (telebistarekin batera). Hurrengo lerroetan pelikula esanguratsuenak, zuzendari konprometituak eta arlo sozialari lotuta zinemaren historian zehar  erabili diren gaiak errepasatuko ditugu.

Zinemaren historia fabrikatik irteten diren langile batzuekin hasten da. Lumiere anaiak 1895an filmatuta, ezagutzen den lehen grabazioa da. Horrela langileria eta zinemaren arteko erlazioa hasiera hasieratik sortzen dela esan genezake, zinema langileriari begira jaiotzen da. Hala ere, langileria zinema kontsumitzailea bezala hartuko da, amets fabrika honek haiek entretenitzea besterik ez zuen bilatzen, nahiz eta, publikoaren gehiengoa izanik, askotan historien protagonistak bilakatuko dira.

Komunikazio tresna hau munduko potentzia nagusiek historiaren kontakizun propioa sortzeko balio izan du. Eta diskurtso ofizial zalantzan jartzen zuten ausart batzuk salbu, horrela kontatu izan digute historia.

EEBB: “Modern Times” etik sorgin-ehizara

EEBBetan zinemaren historiako lehen urtetan slapstick comedy-tik D.W. Griffith-en Intolerance-ra (1916), non, greba baten ondoren hilketa bategatik salatua den langile baten istorioa kontatzen den, zinema oso gutxitan hurbildu zen langileriara.

Charles Chaplin maisua izan zen munduko miseria guztiei begira jarri zen lehenetarikoa. Jatorri umileko britainiar honek EEBBetara eraman zuen Charlot izeneko arlotea, gerora zineko pertsonai ezagunenetarikoa bilakatuko zena. Pertsonai honek era esplizitu batean erakutsi zuen ahulak defenditzen zituen ideologia progresista bat. Bere pelikulen artean erreferentziarik handiena Modern Times (1921) dugu. Bertan, arlotearen pertsonaiak garai fordistaren muntaketa-kate batean lan egiten du, erakutsiz pobrezia, poliziak nola langileen protestak isilarazten dituen eta nola literalki lanak harrapatu eta irensten zaituen. Ahaztezina Charlot makina barruan harrapatuta geratzen den eszena.

 

John Steinbeck-en The Grapes of wrath nobela maisu-lana bazen, zinemara John Fordek egindako adaptazioa ere (1940) bikaina da. Baserritar familia batek 1929ko krisi handiaren ostean egin beharreko odisea azaltzen du. Beraien lurrak uztera behartuta, herrialde osotik lan eta zer jan bila aritzen dira. Galeseko meatzariei ere omenaldi bat egiten die Fordek How green was my valley! (1941) filman, non meatzari familia batean, soldata murrizketen aurrean aitak jarrera kontserbadore bat hartzen duen bitartean bere semeek sindikatu batera batzen dira bere eskubideengatik borrokatzeko.

1947 eta 1956 urte bitartean sorgin-ehiza eman zen ustez komunismoari hurbiltzen zitzaion edozein artisten artean. Wisconsineko senataria zen Joseph McCarthyk amerikarren kontrako aktibitateen komitea sortu zuen eta zuzendari, aktore edo gidoigileak jazarri zituen. Azkenik, askok atzerrira joatea erabaki zuten, beste batzuek gaitzizen batekin lan egitea aukeratu zuten, Trumbo gidoilari bikainak kasu.

Hollywoodeko Hamarren artean (alderdi komunistarekin erlazionatutako zuzendari zein gidoigile zerrenda) Hebert Biberman aurkitzen zen. 1954an Salth of the earth filma egin zuen. Lurraren gatza langileria zela defendatu eta horrela deskribatzen zuen.

Sorgin-ehizaren ostean dena aldatu zen Hollywooden eta zinema proletarioa murrizten joan zen. Langileria marjinatuta geratzen zen eta Espartaco (1960) pelikula komunista bat zela salatzen zutela edo gangster pelikuletan langile auzoak, borroka sindikalak eta sistemaren erruz jasandako arazoen aurrean bizirauteko instintua agertzen diren salbuespen apurrekin, langileria nahiko baztertua geratu zen. Francis Ford Coppola, Dennis Hopper edo Martin Scorsese bezalako zuzendariek langileak eta hauen egoera erakusten zituzten. Taxi Driver (1976), Goodfellas (1990) edo  A Bronx Tale (1993) bezalako pelikulak aipatu ditzakegu.

Sobietar zinema

Errusiar iraultzaren ondoren espresio artistiko ezberdinak zabaltzen hasi ziren, eta arte abangoardia berriari zinema ere gehitu zitzaion. Jaiotzen hasia zen gizarte berria jaso beharrak SESBari buruzko dokumentalak egitea ekarri zuen Dziga Vertov-en begi-zinemaren bitartez, baina testuinguru politikoa zuten fikziozko luzemetraiak ere egiten hasi ziren. Alexander Dovzhenkoren Zemlya (Lurra) (1930) filmean egin zuen Ukrainiako nekazal txiroen erretratua edo iraultza eta pertsonala nahasten zuten pelikulak Vsevolod Pudodvkin–en Mat (Ama) (1926) kasu. Ez ditugu Lev Kuleshov bezalako zinemagileak ahaztu behar. Muntai arloan Kuleshov efektuaren sortzailea izan zen muntaia irudien konposizio semantikoa ulertzeko muntaiaren beharrezkotasuna erakutsi zuena.

Baina dudarik gabe sobietar zinema garai honetako autorerik aipagarrienetako bat Serguei Eisentein izan zen. Langileen batasuna bezalako gai kolektiboak etengabe erabili zituen bere pelikuletan: Stachka (Greba) (1924), Bronenosets Potyomkin (Potemkin Korazatua) (1925) edo Oktyabr (Urria) (1928) besteak beste.

Pelikula guztiek 1905 eta 1917ko ekintza iraultzaileez hitz egiten zuten, espektakularitate eta arintasunez gatazkan sartzen gaituzte gertatzen denaren aurrean beste alde batera begiratu ezinik.

Sobietar film guztietan heroia heroi kolektiboa da, gizartea aldatzeko borrokan diharduen herri antolatua. 30.hamarkadatik aurrera estalinismoaren presio kulturalak abangoardiako artista askok herrialdea uztea ekarri zuen, eta nahiz eta beste askok lanean jarraitu zuten, ez ziren gai izan iraganean bezalako lan bikainak egiteko.

Konpromiso eta amorrua Italian

Bigarren Mundu Gerraren ostean Italian ezkerreko artista eta pentsalari asko agertu ziren eta korronte artistiko nabarmenak sortu ziren. Zinemaren arloan konpromiso politiko eta soziala agerian agertzen zen pelikula bakoitzean.

Neorrealismo italiarra errealitatea gardenki azaltzen zuen mugimendua izan zen eta herrialdeko maila baxuko pertsona umilak zituen ardatz. Egunerokotasuna, itxurazko normaltasuna antifaxismo ukituekin zen zinema estilo honetan aurki genezakeena. Roberto Rosellini izan zen autore neorrealista esanguratsuena Roma, città aperta (1945), Paisà (1946) eta Germania, anno zero (1948) bezalako pelikula apartekin. Roma, città aperta-n narrazioaren ardatza langileriaren mugimenduak alemaniarrak inbaditutako Erroman da. Italiako langileria klase altuko alemaniar nazien aurka. Rosellinik bere konpromiso soziala zinemaren bitartez erakutsi nahi izan zuen.

Neorralismo italiarraren beste zinemagile ospetsua Vittorio Sica izan zen. Korronte artistiko honen eredu garbia berak eginiko Ladri di biciclettte(1948) izan zen. Film honetan kaleko pertsona arruntek interpretatzen zituzten pertsonai guztiak. Aita bat eta bere semeak gizarte deshumanizatzaile batera egokitu ezin direnei buruzko pelikula pesimista. Bere garaiaren ikuspegi pesimista zuen Sicak eta krudeltasunez erakutsi zuen hau.

Aipagarrienen artean, auzo txiroei hurbiltzen zen Pasoliniren estiloa daukagu. Denborarekin erradikalizatzen joan zen Salò o le 120 giornate di Sodoma (1975) bezalakoekin. Jenio italiarra egoera ezezagunetan erail zuten.

Beste batzuen artean nabarmendu behar ditugu gutxiengo zapalduaren erretratua egin zituzten Giussepe de Santisen Riso amaro (1949), Luchino Viscontiren La terra trema (1948), Federico Fellini edo Gilo Pontecorvoren filmak, edo Elio Petrik fabriketako langileen kondizioak salatu zituen La classe operaia va in paradiso (1971).

Baina dudarik gabe langileriari buruzko autore eta pelikula italiar bat aipatu behar badugu, Bernardo Bertolucci eta bere Novecento (1976) ahaztezina da. Faxismoaren kontra borrokatu zuen komunismo italiarraren omenezko filma.

Novecentok langileri kontzientzia era garbian erakusten digu: organizazioa eta burgesia faxistaren aurrean eginiko borroka aurretik garaituak eta zapalduak izan zirenen artean. Kultura eta marko sozial proletarioaren testuinguruan bost ordu baino gehiago irauten duen maisu-lan honek Robert de Niro, Gerard Depardieu edo Donald Sutherland bezalako aktore bikainak ditu.

Espaina “quinqui”a, Frantzia nazionala

Eduki politikoak izan dituen Espainiako zinema gehienbat gerra zibilari lotuta egon da, testuinguru honetan hainbat pelikula eginik, nahiz eta, ez den kontakizun garbi bat egin “zauriak ez zabaltzeko”. Eta badakigu, normalean, garaileek kontatzen digute historia.

Buñuel edo Berlanga bezalako zuzendariak aldi batez zuzentasun politikotik irtetea lortu zuten arren, azken honek eginiko La vaquilla (1985) filmak ez zuen gerra zibilaren topikoak eta desideologizazioak baizik erakutsi.

Espainiako langileriaren sektore marjinalaren erretratua hobekien egin zuen zuzendaria dugu Eloy de la Iglesia. “Quinqui” zinema bezala ezagutua, marjinaltasuna, langabezia, pobrezia eta esklusio sozialak markaturiko belaunaldi bat erakusten digu 70.hamarkada amaiera eta 80.hamarkadaren hasierako Espainian. Miedo a salir de casa (1979) edo El pico (1983) bezalako tituluak Los placeres ocultos (1977), El diputado (1978) edo La estanquera de Vallecas (1986)-i gehitzen zaizkie.

Hortik aurrera Pídele cuentas al rey (1999) non Antonio Resinesen pertsonaiak Asturiaseko meatzarien herri batetik Madrilera bidaiatzen du meategiaren itxieragatik erregeari kontuak eskatzeko edo Los lunes al sol (2002), non ontzioletako langileak hauek itxi ondoren langabezian nola bizi diren erakusten diguten pelikulak aipatu beharrezkoak dira. Azken urteotan ere krisiaren ondoren eduki sozialagoko pelikulak egiten hasi dira, Techo y comida (2015) adibidez.

Frantzian aldiz, 30.hamarkadan Renoir aipatu behar dugu eta honek kooperatibismoa Le crime de Monsieur Lange (1935) filmean nola azaltzen duen. Baita neorrealismo italiarrean eragin handia izango zituen La marseillaise (1938) edo garaiko burgesia erakusten zuen La règle du jeu (1938) pelikulak.

Urte batzuk geroago, 50.hamarkadaren amaiera eta 60.hamarkadaren hasieran Frantzian korronte zinematografiko berria sortu zen Nouvelle Vague deiturikoa. Konpromiso politikoa zuten hainbat zuzendari zeuden bertan Jean Luc Godard, Francois Truffaut edo Claude Chabrol bezala. Hala ere, nahiz eta Godard-en À bout de souffle (1960) edo Truffaut-ren Les 400c oups (1959) pelikulek ez izan langileriaren profil klasikoa duten pertsonaiak, hauek pertsona isolatuak edo marjinalak dira eta burgesiaren instituzionaltasuna kritika bat dela esan genezake.

Frantziar zineman langileriari buruzko pelikularik aipagarriena dudarik gabe Germinal (1993) da. Zolaren nobelan oinarrituta, XIX.mende amaieran Frantzia iparraldeko meatzari batzuen bizitza kaskarra kontatzen digu. Organizazioa eta langile mugimenduaren erradikaltasuna bi aldetan zatituta (anarkistak eta sozialistak), patroiaren aurrean nola jokatu behar duten etengabeko eztabaida erakusten da.

Britania Handia Tatcherren aurrean

Militantziazko zinema onena Britainia Handian azken hamarkadetan etorri da, neoliberalismoaren ezarpenaren ostean, langileriak jasotako porrotaren ondorioz. Margaret Tatcher-en administrazioaren 80.hamarkadako garaiari lotutako pelikulak egin izan dira. Billy Elliot (2000), Brassed off (1997) edo Pride (2014) izenburu esanguratsuenak izango lirateke.

Irlandari dagokionez, Ken Loach dugu garrantzitsuenetarikoa. Bere filmografia osoa langileriari buruzko istorioz osatuta dago. Gomendagarria The Wind that Shakes the Barley (2006), non IRAren ikuspegitik Irlandaren independentzia prozesua erakusten den Lehen Mundu Gerra ostean eta borrokarako bide ezberdinak kontatzen ditu.

Zinemagile irlandar honen beste izenburu garrantzitsuak: Raining stones (1993) Sweet sixteen (2002), It´s a free wold (2007) edo Spirit of ’45 (2013) dokumentala.

Hau laburpen txiki bat besterik ez da izan zinema munduan langile kontzientzia edo testuinguru soziala duten pelikulena, herrialde ezberdinetakoak eta zuzendari aipagarrienekin. Seguraski faltan botako dituzu hainbat titulu zein zuzendari edo, halaber, herrialderen bat ere. Ezinezkoa da pelikula guztiak biltzea baina espero dugu ibilbide hau gida moduan erabilgarri izatea.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s