Home

(Debajo en castellano)

CETA hitzarmenaren aurkako bilkura arriaga plazan

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA EZ! kanpainak kontzentrazioa deitu dute maiatzaren 18rako, osteguna, Bilboko Arriaga plazan. Izan ere, ostegunean Espainiako Kongresuan gai honen inguruko eztabaida egongo da, eta bozketa ere aurki izango da.

Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkatu librea sustatzeko Nazioarteko Hitzarmen Ekonomikoa da CETA. TTIParen antzera, merkatu berriak liberalizatzea eta horretarako, legedia bateratzea du helburu, gure bizitzak prekarizatuz; besteak beste, gure lan eskubideak murriztu eta elikadura segurtasuna arriskuan jarriko du, azkenean, planeta salgai jarriz.

Akordio hau dagoeneko Kanadak eta Europar Batasunak sinatu dute eta hurrengo pausua, Europako estatuek berrestea da. Espainiar estatuko Gobernuak onarpen prozesua azkartu nahi du, hain garrantzitsua den lege bat tramite hutsa bezala irudi- katuz eta jendartearen eta estatuko nazio ezberdinen iritziarekin kontatu gabe.

Autonomia Erkidegoek ez dute eskumenik CETA onartzeko, baina bertan dauden alderdietako batzuk izan dira bai Europar Batasunean, bai Espainiar Parlamentuan bere negoziazioa eta onarpena bultzatu dutenak. Beraz, orain eskumen ezaren aitzakia-pean eskuak garbitu nahi badituzte ere, erantzukizun zuzena daukate.

Ez iezaiezu utzi eskuak garbitzen! Herritar zaren heinean, behartu zure eskubideak ba- besten! Idatzi CETA babesten duten alderdietako parlamentari guztiei, euren postura aldatzera behartzeko!

Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak, eta interpelatu saltzen dituztenak!

Cartel-convocatoria-18-mayo

 

La Carta de Derechos Sociales de Euskal Herria y la campaña TTIP/CETA EZ! Han organizado una concentración para el jueves 18 de mayo en la Plaza Arriaga de Bilbao. El jueves se debatirá este tema en el Congreso de España, y la votación será las próximas semanas.

El CETA es un tratado de libre comercio entre la UE y Canadá. Al igual que el TTIP, pretende liberalizar nuevos mercados y armonizar la legislación a la baja precarizando aún más nuestras vidas; tiene como objetivo rebajar aún más nuestros derechos laborales o poner en riesgo la seguridad alimentaria, en definitiva, poner en venta el planeta.

Este acuerdo ya fue firmado entre los dos bloques y ahora debe ser ratificado por los estados europeos. El Gobierno español pretende pasarla a aprobación de este acuerdo tan decisivo como un mero trámite de manera inminente en su parlamento sin consultar a la ciudadanía y a las diferentes naciones del estado.

Las Comunidades Autónomas no tienen competencias para aprobar o rechazar el CETA, pero algunos de los partidos con representación en ellas sí han sido los mismos que han impulsado su negociación y aprobación tanto en el Parlamento Europeo como en el Parlamento Español. Por lo tanto, los mismos que ahora querrán limpiarse las manos bajo la excusa de la falta de competencias son responsables directos.

¡No les dejemos lavarse las manos! ¡Haz valer tus derechos como ciudadana, obliga- les a defenderlos! ¡Escribe a las parlamentarias que defienden el CETA, para presionarles para que cambien de posición!

Porque las personas están por encima de los beneficios, ¡defendamos nuestros derechos, e interpelemos a quienes los ponen en venta!


 

ZER DA CETA ITUNA?

ZER DA CETA?

Kanada eta Europar Batasunaren arteko merkatu librea sustatzeko Nazioarteko Hitzarmen Ekonomikoa da CETA, eta bere bitartez, gure eguneroko bizitzan ondorioak izango dituzten lege aldaketak onartuko dira, izan ere, babestu duten alderdiek etengabe herritarrontzako, ekonomia suspertzeko eta enpresa ertain-txikientzako onuragarria dela errepikatzen badigute ere, korporazio handien neurrira egindako legediak bultzatzea da helburua, hauek bertako merkatuan zituzten azken mugak ezabatzea, hain zuzen ere.

NOLA NEGOZIATU DA?

CETA-ren negoazioak sekretupean eman dira Europar Batasuneko eta Kanadako ordezkarien artean. Korporazio handiek kontsultarako aukerak eduki dituzten artean, herritarrok sinatu arte ez dugu edukiaren berri izan. Ezta herritarrok sufragio unibertsalaren bidez hautatutako eurodiputatuek ere.

NON ONARTUKO DA?

PP-ren gobernuak, Hitzarmenaren berrespena negoziazioak bezain sekretupean eta azkar batean egin nahi izan du, Parlamentuan beharrean, Ministroen Kontseiluan onartuz, baina ez du lortu. Beraz, behin Parlamentuan aurkeztuta, 60 eguneko epean onartu beharko litzateke Espainiar Parlamentuan, nahiz eta alderdi desberdinak atzeratzen saiatzen ari diren. Adi egon behar dugu, beraz!

Ituna emendakinik gabe eztabaidatzen da, bere osotasunean ukatu edo onartuz, eta eskumena Espainiako Parlamentuak bakarrik dauka, Autonomia Erkidegoek zeresanik ez dutelarik. Hori ez da hala Europar Batasuneko estatu guztietan.

NORK BABESTEN DU?

Euskal Herriko alderdi politikoei dagokienez, Europar Batasunean zein Espainiar Parlamentuan, EAJ, PSE, PP eta UPN-ren babesa izan du CETA-k. Askoren kasuan, ez dira euren bozkarekin babestera mugatu, medioen aurrean denetariko gezurren bidez zuritzen ere saiatu dira.

Erantzukizuna euren gain ez erortzeko EAE-n zein Nafarroan eskumenik ez dagoela esango baldin badute ere, Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako herritarron ordezkari direla dioten horiek, korporazio handiak eta multinazionalak babestuko dituzte Madrilen hurrengo asteotan. Kapitalaren ordezkariak dira, ez herritarronak!

ZE ONDORIO EDUKIKO DITU?

CETA bezalako Nazioarteko Itun Ekonomikoek, neoliberalismoan sakontzen dute, estatuen eta herrien subirautza gutxitu eta mugatuz, eta korporazio handien eskubideak handituz eta egikaritaz erraztuz. Enpresek Estatuek, eta zeresanik ez herritarrok eta guk hautatutako instituzioek, baino botere eta eskubide gehiago dituzten eszenatoki bat eraikitzen lagunduko du CETA-k, beste nazioarteko hitzarmen batzuekin batera, TTIP-a esaterako.

Besteak beste, hauek dira CETA-k edukiko dituen ondorioak:

  • – Nazioarteko Arbitraia Auzitegien bidez (ISDS), multinazionalei kalte egiten dieten lege eta neurriengatik estatuak auzipetzeko bidea zabalduko du. Horrela, multinazionalen neurrira egindako legediak bultzatuz, euren negozioei bidea erraztuz, enpresa handiak estatuen subirautzaren gainetik jarriz.

  • – Gure elikaduraren kalitatea amilduko du, orain arte debekatutako tratamenduei ateak zabalduz, kloratutako haragia eta produktu transgenikoak, adibidez.

  • – Multinazionalek ekoizpen kostuen azpitik inportatuko dituzten produktuekin ezin lehiaturik, komertzio txikia eta tokiko nekazariak porrotera eramango ditu.

  • – Orain arte euren praktikak ingurugiroarentzat eta osasunarentzat kaltegarriegiak zirelako sartu ezin izan diren enpresei, europar merkatuen ateak parez pare zabalduko dizkie. Kanadako meatzaritza sektoreko enpresei, adibidez.

  • – “Arreta-printzipioa” bezalako kontrol neurriak galduaraziko dizkigu, gure hozkailu eta sendagaiak balizko pozoiez betez.

  • – Enpresen etekinak handitzeko asmoz, eskubide sozial eta laboralak are gehiago murrizteko erabiliko da.

  • – Zeharka Estatu Batuekin lortutako akordioa izango da, merkatuen bien loturaren ondorioz, TTIP-arentzako zubi.

———————————-

¿QUÉ ES EL CETA?

Es un Tratado de Libre Comercio entre Canadá y la Unión Europea, mediante el cual se aprobarán leyes que tendrán consecuencias negativas en nuestro día a día. Porque aunque los partidos que lo han defendido nos repiten con insistencia que será beneficioso para la ciudadanía, para impulsar la economía y para las PYME, su verdadero objetivo es conseguir legislaciones a la medida de las grandes corporaciones, es decir, eliminar los pocos límites que les quedan.

¿CÓMO SE HA NEGOCIADO?

Las negociaciones sobre el CETA se han realizado bajo el más absoluto secreto ente la Comisión de la Unión Europea y los representantes de Canadá. Mientras que las grandes corporaciones han tenido oportunidades de consulta, la cuidadanía no hemos sabido de su contenido hasta que se ha alcanzado el acuerdo. Ni siquiera las eurodiputadas elegidas mediantes sufragio universal elegidas por nosotras.

¿Dónde se va a ratificar?

El Gobierno del PP ha querido hacer la ratificación del CETA tan rápido y en secreto como su negociación, refrendándola en el Consejo de Ministros, pero lo ha logrado. Por lo tanto, una vez presentada en el Parlamento, debería ratificarse en el plazo de 60 días, aunque diferentes partidos estén intentando retrasar la votación. ¡Debemos estar atentas!

El Acuerdo se debate sin enmiendas, aceptándola o rechazándola en su totalidad, y solamente el Parlamento Español tiene competencia para ello, de manera que las Comunidades Autónomas no tienen nada que decir. Esto no es así en todos los estados de la Unión Europea.

¿QUIÉN LA DEFIENDE?

En lo referente a los partidos de Euskal Herria, tanto en el Parlamento Europeo como en el Parlamento español, el CETA ha obtenido el apoyo del PNV, PSE, PP y UPN. En el caso de muchos de sus representantes, no se han limitado a impulsarlo con sus votos, sino que han intentado maquillarlo ante la ciudadanía.

Aunque para limpiarse las manos vayan a decir que tanto en la CAV como en Navarra no tienen competencia, esos mismos que dicen ser representantes de las ciudadanas de Bizkaia, Gipuzkoa, Araba y Nafarroa van a defender a las grandes corporaciones y multinacionales en Madrid las próximas semanas. ¡Son los representantes del capital, no de la ciudadanía!


¿QUÉ CONSECUENCIAS TENDRÁ?

Los acuerdos internacionales de libre comercio como el CETA, ahondan en el neoliberalismo, limitando la soberanía de los estados y pueblos, otogando más derechos a las grandes corporaciones y allanándoles su uso. El CETA, junto con otros acueros, como el TTIP, ayuda a crear un escenario donde las empresas tienes más poder y derechos que los Estados, ni que decir tiene que la ciudadanía y las instituciones elegidas democráticamente por ella.

Estos son, entre otras, las consecuencias que tendrá el CETA:

  • – Acuerdo que rebaja la calidad de nuestra alimentación, permitiendo la entrada de tratamientos prohibidos hasta ahora, como la carne clorada o los productos transgénicos.
  • – Arruinará al pequeño comercio y a los agricultores locales, que no podrán competir con los precios por debajo del coste importados por multinacionales.
  • – Abrirá de par en par las puertas del mercado europeo a empresas que hasta ahora no han podido entrar por sus prácticas nocivas para el medioambiente y la salud, como el sector minero canadiense.
  • – Nos hará perder mecanismos de control como “el principio de precaución”, llenando nuestras neveras y medicamentos de venenos potenciales.
  • – Se va a utilizar para degradar aún más los derechos laborales y sociales, con el objetivo de aumentar los beneficios empresariales.
  • – Será a su vez indirectamente un acuerdo con Estados Unidos, al estar los dos mercados (el estaunidense y el canadiense) tan unidos. Será un puente para el TTIP.

One thought on “CETA Ez | No al CETA

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s