Home

Argia

“Eusko Jaurlaritza inposatzen ari den murrizketengatik” grebara deitu dute sindikatu ugarik EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan eta haur-eskoletan. Lanuztea arrakastatsua izan da, deitzaileen arabera. Sindikatuen esanetan, langileen %80k bat egin du grebarekin.

Greba ez dagoela “inolaz ere” justifikatua, ez dela unea eta sindikatuen eskariak ez direla zentzuzkoak, hori Eusko Jaurlaritzaren erantzuna, Josu Erkoreka eledunaren ahotik: “Eskatzen dutena ez dago Eusko Jaurlaritzaren esku”. Eta gaineratu du “negoziatzeko interes falta” erakutsi dutenak sindikatuak eurak izan direla. Jaurlaritzaren arabera, grebarekin bat egin duten langileak ez dira iritsi %50era.

Irakasleez gain, hezkuntza bereziko hezitzaileekin, sukaldariekin eta garbitzaileekin batera 31.000 langile deitu dituzte maiatzaren 16an grebara ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CCOO sindikatuek. Lehen hirurek deituta, eta ESK eta CNTk babestuta, goizean goizetik hainbat elkarretaratze egin dituzte ikastetxeetan, eta eguerdiko 12:00etan manifestazioak egin dituzte hiriburuetan; Bilbokoa Jesusen Bihotzetik atera da, Donostiako Boulevardetik eta Gasteizekoa Bilbo Plazatik.

CCOOk erabaki du greba bere kabuz egitea, eta elkarretaratzeak deitu ditu Hezkuntza Ordezkaritzen aurrean Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban goizeko 10:00etatik 10:30era.

Steilasek eta ELAk Twitter bidez adierazi dute goizean goizetik arrakasta handia izaten ari dela greba. LABek goizeko 10:45ean zabaldutako oharraren arabera, %80koa izan da grebaren jarraipena.

Enpleguaren suntsiketa, ikasle-ratioaren hazkundea, kontratu tenporal ugariak eta murrizketen politikak salatu nahi dituztela esan du Xabier Irastorza ELAko hezkuntza arduradunak. Azpimarratu du lan baldintzetatik haratago, hezkuntza sistema dagoela jokoan.

Salatutako egoera hobetzeko ondorengo eskaerak egin dituzte: hezkuntza inbertsioa handitzea; pertsonala handitzea, gutxienez 2.000 langile gehiago; batez besteko ia %40ko behin-behinekotasuna %6ra murriztea; ikasle-ratioak %10 murriztea eta LOMCE eta Heziberri bertan behera uztea, besteren artean.

Gabeziei aurre egiteko bilera egin zuten maiatzaren 4an sindikatuek Hezkuntza Sailarekin, baina bilera ez zen emankorra izan eta greba mantentzea erabaki zuten. Datorren asteartean ere, hilak 23, greba egingo dute.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s