Home

18447522_1494943237244732_6571289354729035814_n

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Kaiet Prieto Lopez

III. Armiarma Operazioaren baitan, duela bi urte, sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta, Guardia Zibilak atxilotu ninduen.

Prozesuak aurrera darrai eta honako hauek dira fiskaltzaren eskaerak:

– 2 urteko espetxe zigorra.
– 10 urteko gaitasungabetze publikoa.
– 4.800€ko isuna.

Gainera, epaileak 7.000€ko fidantza eskatu du, jakinarazpena jaso eta hurrengo 5 egunetan ordaindu behar dudana hain zuzen ere. Horrela ez izatekotan, nire jabetza edota soldatak konfiskatzeari ekingo baitio.

Horregatik guztiagatik eta hainbat pertsona solidariok gastuei aurre egiten nola lagundu nazaketen galdetu ondoren, kontu korronte bat irekitzea erabaki dut. Haren bitartez epaiketaren gastuei eta sortuko ditudan dinamika desberdinei aurre egiten lagundu ahalko duzue.

KONTU KORRONTE ZENBAKIA: ES29 2095 3264 1091 1705 1266.

Ere elkartasuna lortzeko eta sufritzen dudan eta dugun adierazpen askatasun eza salatzeko, ekimen eta informazio desberdinak jakinarazteko kontu ezberdinak sortzea erabaki dut.

https://www.facebook.com/Adierazpen-Askata-zer-1494941857244870/

https://twitter.com/AskataZer

Zuen elkartasunik gabe ez litzatekeelako posible izango… Eskerrik asko!

TXIOLARIAK ASKE!

¡ABSOLUCIÓN ENCAUSADOS EN LA OPERACIÓN ARAÑA!

————————-

Adierazpen askatasuna (atxiloketaren eguna)

Kaiet Prieto Lopez  2015-eko maiatzaren 22an argitaratua

Egunero bezala, goizeko sei terdietan lanera nindoala, etxetik atera eta aurpegia estalirik zeukaten bi gizonezko presaka gerturatu zitzaizkidan. Orduan, besotik gogor heltzen ninduten bitartean, hirugarren batek plaka eskuan “Guardia Civil, Guardia Civil, está usted detenido” esan zidan. Jarraian, euren kotxean sartu, mugikorra kendu eta kotxe barruan nengoela eskuak lotu zizkidaten.

Kotxeko bidaian ni desorientatzen saiatu ziren, uneoro Guardia Zibil batek burua beherantz edukitzera derrigortzen ninduelarik. Minutu batzuk pasa ondoren, kotxea gelditu eta burua apur bat altxatzea lortu nuenez, Megapark-aren atzeko aparkalekuan nengoela konturatu nintzen. Orduan, Guardia Zibil batek hor zergatik nengoen ez banekien galdetu zidan, eta nik ezetz erantzun nion, ez nekiela. Isiltasun une baten ondoren, Sare Sozialetan Terrorismoa Goratzea leporatzen zidatelako atxilotu nindutela esan zidaten. Hau jakinda, lasaiago gelditu nintzen aurreko “Armiarma” operazioen berri nuelako. Gainera, nire eskubideak irakurri eta nire atxiloketa komunikatua izango zela azaldu zidaten. Gero, kotxea martxan jarri eta La Salveko kuartelera eraman ninduten. Kotxea aparkatu eta oraindik aurpegia estalita zuten hiru Guardia Zibilek ibili bitartean burua eta begirada ez altxatzeko errepikatu zidaten behin eta berriro.

Kuarteleko gela batera iritsi ginen eta han aurpegia bistan zuten bi Guardia Zibilekin utzi ninduten. Erregistratu eta nire gauza pertsonalak kendu zizkidaten (dirua, gerrikoa…) eta baita jertseko eta zapatiletako lokarriak labana batekin moztu ere. Gero, identifikatu ninduten eta nire polizia-fitxa bete zuten. Orduan, nire atxiloketaz berri eman ahal izateko telefono zenbaki bat emateko aukera eman eta baita nire abokatua nor izango zen erabakitzeko aukera ere eman zidaten.

Jarraian, ziegan sartu ninduten eta bertan hiru ordu egon nintzen nire abokatuarekin bildu aurretik. Ziegan nengoen bitartean, “Armiarma III” operazioaren baitan atxilotu zituzten beste pertsonen ahotsak entzun ahal izan nituen, eta haiekin hitz batzuk trukatzea lortu nuen.

Nire abokatuarekin egoteko aukera izan nuenean, deklaratzeari uko egin nion eta berak hartu zuen hitza. Orduan, atestaturik irakurri ez zuela eta leporatzen zizkidaten salaketa zehatzak zeintzuk ziren ez zekiela adierazi zuen.

Deklarazioa amaitu eta gero, nire abokatuarekin batera bakarrik eta pribatuan egoteko minutu batzuk nituela suposatzen zen, baina hori gelako atea zabalik uzten bagenuen bakarrik gertatuko zela esan ziguten Guardia Zibilek. Orduan, nire abokatuak eta biok horri uko egin genion eta abokatuak nirekin pribatuan elkarrizketa bat edukitzeko eskubidea zuela adierazi zuen. Guardia Zibilak elkarrizketa hori nire ziegan burutu genezakeela esan ziguten, eta honi ere uko egin genion, ziegetan kamerak baitaude. Hau ikusirik, nire abokatuak prozesu judizial bat zabalduko zuenarekin mehatxatu zituen, eta orduan Guardia Zibilek gela batean bakarrik utziko gintuztela esan ziguten.

Elkarrizketa amaituta, ziegara eraman ninduten berriro eta hogei minutu pasa eta gero, mugikorra izan ezik nire gauza pertsonalak bueltatu eta epaiketaren zain karguekin aske utzi ninduten. Horrela amaitutzat eman nuen zirko-mediatiko guzti hau.

Hau irakurrita eta edozein tokitan gertatuko litzatekeen bezala, zitazio judizial bat zergatik bidali ez ziguten galdetuko duzue. Erantzuna oso erraza da, hori ez litzatekeelako telebistetako titularretan agertuko. Aurreko “Armiarma” operazioetan gertatu bezala eta hauteskunde garaietan gaudelarik, argi dago gureak ere interes politikoen atzetik dauden atxiloketa politikoak direla. Izan ere, gure atxiloketak burutzeko agindua eman dutenak, duela lau hilabete Pariseko kaleetatik adierazpen askatasunaren alde egiten zuten berberak baitira. Berriro ere, gazte kritiko eta ezkertiarrak izanagatik soilik atxilotu gaituzte.

Baina jakin dezatela ez dutela euren helburua lortuko, ez gaituztela isilduko, borrokan jarraituko baitugu adierazpen askatasuna lortu arte!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s