Home

tumblr_static_tumblr_static_aspovd1s4qgwgo0w4wk80cok4_640

Davide Angelilli | Topatu

2016ko otsailaren 19an Italiako sare sozialak Umberto Eco intelektualaren aipu eta argazkiz bete ziren: 85 urte zituela hil zela jakinarazi zuen telebistak.

Itzulpena: Lide Arroyo Egizabal

«Kapitalismoaren aurka egon gabe faxismoaren kontra egotea, basakeriatik jaiotako basakeriari aurka egitea, txekorraren zati bat nahi izan eta haren sakrifizioaren aurka egotearen parekoa da.»

 Bertolt Brecht 

Umberto Ecok utzitako ikasgai garrantzitsuenetatik faxismoaren inguruan egindako interpretazioa ekarri zen gogora; haren hitzetan, faxismoa betiereko fenomenoa da, testuinguru historiko bakoitzean berreraiki eta birformatzeko gai dena. Betiereko faxismo hori hainbat ezaugarrik, ideiak, indarrek, osatzen dute, historian zehar etengabe ager litezkeenak, bai bakarka, bai batera, bai batzuk bakarrik… Nazionalismo xenofoboa, populismo selektiboa (hots, herri-imaginarioa zati bakar batera mugatzea), matxismoa eta aniztasun sexualarekiko gorrotoa, pentsamendu kritikoa arbuiatzea, elitismoa, eta ahulekiko gutxiespena; horiek dira betiereko faxismoa identifikatzeko gakoak.

Interpretazio horrekin, Umberto Ecok azaldu nahi zuen faxismoa edozer dela, historian atzean geratu den pasartea izan ezik. Aitzitik, gurean jarraitzen du, indar desberdinarekin, baina edukia mantendu egiten da oraindik jendartean, forma aldatuta. Faxismoa “inozente eta zibilen arropa soinean” azal daiteke.

Umberto Ecoren ikuspuntutik begiratuz gero, ohartuko gara gaur egun faxismoaren arazoa ezin dela Estatu Frantseseko Front National eta Italiako Lega alderdien gorakadara eta Trumpen «askatasunaren aberri»ra mugatu. Nahiago hala izango balitz. Adierazpen erabat faxistok adostasun soziala lortzen dute gure jendarteetan, horren presente dauden ideia eta irrika faxista horiez baliatzen direlako.

Pier Paolo Pasolini hil zenean ez zegoen oraindik sare sozialik. 1971ko azaroaren 2an, Erroman, jendea kalera atera zen Italiako historiako intelektual eta olerkari komunista garrantzitsuenetariko baten erailketa salatzera. 60ko hamarkadan, Pasolinik ikusi zuen kapitalismo garaikidearen benetako izaera faxista kontsumo-jendartearen bidez finkatuko zela mundu mailan. «Italian, kontsumismoak Alderdi Faxistak lortu ez zituen gauza asko egitea lortu zuen». Adibidez, estatu osoan konformismo antiherritarra sortzea.

«Kontsumismoa jotzen dut benetako faxismo berritzat. Orain konpara dezakedalarik, jendea asaldatuko duen zerbaitez ohartu naiz; ni ere asaldatuko ninduen orain dela hamar urte: pobrezia ez dela gaitzetan okerrena, ezta esplotazioa bera ere. Hau da, jendartearen gaitza ez da ez pobrezian ez esplotazioan oinarritzen, baizik eta giza singularitatearen galeran kontsumismoaren inperioaren baitan. Faxismoaren baitan kartzeleratuak izan gintezke. Gaur egun, ordea, hori bera ere esterila da. Faxismoak bere indarra elizan eta ejerzitoan oinarritzen zuen, baina horiek ez dira ez telebistarekin alderatuz.» 

Kontsumo-jendartearen ondorioz, burgesiak klase sozial izateari uzten dio eta gaixotasun bihurtzen da, historian zehar burgesiaren beraren kontra borrokan ibili diren horiei ere eragin diezaiekeen gaixotasun. Prozesu antropologiko horren emaitza (faxismoa bera baino totalizanteagoa) botere kontsumistarekiko alternatiboak diren eredu kultural guztiak suntsitzea da. Gazteria da genozidio kultural honen lehenengo biktima; landa- eta herri-kultura suntsitzen ditu. Herri kulturen eta euren komunikazio formak, hots, tokiko hizkuntza aldaerak desagertzea izan zen tristurarik handienetarikoa Pasoliniren bizitza poetikoan; izan ere, olerkari komunistarentzat aldaerok herria eta lurraren arteko benetako lotura intimoa ziren. Lotura hori eredu industrial kontsumista garatzearekin batera hausten da, eta horrek komunikazio formak, herri-aldaerak desagertzea eragiten du.

Kontsumismoak horren homologazio kultural indartsu eta zabala inposatu zuen, ezen elkartasun eta komunitate moldeekin loturiko kultura herrikoiak desagerrarazi zituen. Nazionalismo faxista ere saiatu zen, baina ez zuen arrakastarik izan. Italian, kontsumo-jendarteak ongizate eredu alienatzaile bat normalizatu zuen Italian, baina metaketa kapitalistarako erabat baliagarria zena. Honakoa zioen Pasolinik: «Faxismoaren forma ero eta irrigarriei aurre egiteko ez da indartsua izan behar, oso oso indartsua behar da izan faxismoari aurre egiteko, hori jendartearen arima berekoian normala, kodifikatzailea, ia alaia, mundutarra eta sozialki onartua denean.»

Alienazio kultural horrek lehortasun afektibo eta sentimentala sortzen du; «kontsumoaren estetikak lanaren etika aldebateratu egin du» eta «berekoikeria pribatuak elkartasun kolektiboa». Era berean, desberdintasun ekonomikoak handitu egin dira. Testuinguru latz horretan, geroz eta jende gutxiagok ditu baliabide ekonomikoak norbanakoa salgaia besterik ez den jendartean bizitzeko.

Duela hilabete baino gutxiago Pachok bere buruaz beste egin zuen Brescian, Italia iparraldean. 1951an Argentinan jaiotako gizon betaurrekoduna zen, bere herrialdean egondako diktadura militarrean gerrilari izandakoa. Horregatik, Italiara egin behar izan zuen ihes, eta bertan elkartasun internazionalistaren alde jarraitu zuen lanean. Pachok duintasunez bizitzeko baliabide ekonomikorik ez izanagatik egin du bere buruaz beste. Langabezian, gaixo, eta inposatu diguten egunerokotasun anker horretan harrapatuta, Pachok amore eman du sistema neoliberalaren maltzurkeriaren aurrean. Bere buruaz beste egin aurretik, Italiako kideei gutun luze bat bidali die, ezbeharra arrazoitu eta aitormen zintzo bat eginez.

«Aitortzen dut, ez ninduten militar argentinarrek menderatu, baina ezin dut gehiago. Etsaia (sistema) gutxietsi egin dut, ez nuen horren krudel eta anker irudikatzen, Galeanok esango lukeen bezala. Politikak eta gobernu sistemak erabakitzen dute nola hil behar dudan, gosez edo zorrez lepo; bizitza zaila baino polita delakoaren itxaropena kendu didate; ez dut haur baten irribarreari edo egunsenti/ilunabar bati esker bizirauten; sistema honek agindu dit ordaintzen eta ekoizten ez badut, ez dudala ezertarako balio, eta beraz, desagertu egin behar dudala.» 

Sistema «krudel eta anker» honek ez du soilik indarkeriaz, biolentziaz eta errepresioaz inposatzen, George Orwellek 1984 eleberrian uste zuen moduan, non ideologia totalitarioak kritikatzen zituen. Izan ere, sistemak ez gaitu soilik mehatsu eta beldurraren bidez kontrolatzen; plazerra eraginez ere kontrolatzen gaitu, Aldous Huxleyk Bai mundu berria obran ezinhobeto azaldu zigun gisan. Mendebaldeko liberalismoari eta estatubatuetako jendarte kontsumistari egindako kritikan oinarrituz, Huxleyk honela definitu zuen gure jendartea: itxuraz zoriontsua, baina egiatan aske eta bihotzbera izateko ezgauza, “bizitzeko arrazoia” hautemateko ezgauza, eta, ondorioz, ezta borrokan aritzekoa ere. Goian daudenek ez dute libururik eta informaziorik zentsuratzeko beharrik, egunero ematen baitigute arreta desbideratzeko informazioa. Inposatzen diguten pasibitateak beldur handia ematen du. Egia hutsaltasunaren itsasoan dago ezkutatuta.

Silvia Federicik azaltzen du «kontsumismoaren botere magikoa emozioen basamortuan hedatu daitekeela soilik, basamortu sozialean.»

Jendarte kontsumista honek kontrolatu egiten gaitu asmatutako beharrak asebetetzeak sortzen digun plazerraren bitartez. Guri, gazteoi dagokigu orain aurkako indarra sortzea. Herri-indarra sortzeko borrokan aritzea dagokigu, beste jendarte-harreman batzuetan oinarritutako herri-indarra, indar politiko, ekonomiko eta soziala. Boterea ez baita objetu bat, gauza bat, jendarte-harremanekin lotura duen zerbait baizik. Boterea ez da hauteskunde bidez eskuratzen, ez da eutsi eta edonola erabil daitekeen zerbait. Ez dago presidentearen jauregian, ezta udaletxean edo gobernuan ere. Hor boterearen oinarrizko zati bat besterik ez dago. Boterea ordea, toki guztietan dago, etxeetan, lanpostuetan, eskoletan, kaleetan, jendarte-harremanak egon ohi diren edozein leku eta espaziotan, horietan guztietan dago boterea. Horregatik da pertsonala dena politiko, eta politikoa pertsonal.

Horrela, eredu anker eta bihotzbera honen kontrako erresistentzia benetako harreman garbi eta sentiberak (ber)eraikiz soilik egin daiteke. Harreman sozial antikapitalista horiek eta gaurtik hasita eraiki nahi dugun mundua irudikatuko duten espazio alternatibo horiek sendotzearen alde gogor lan egiten ez badugu, oso zaila izango da gure garaiko faxismo indartsuari aurre egitea. Hori da Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxearen edo Santutxuko Karmela gune komunitario autogestionatuaren zentzua eta potentzial politikoa.

Espazio bat ezerezetik atera eta bizitza soziala emateko okupatzen denean, hondakinak besterik ez ditugu topatzen sarri. Errealitatearen metafora egokia izan daiteke: kapitalismoak ondare gisara etiko zein afektiboki gainbeheran dagoen jendartea utzi digu. Baina, Buenabentura Durrutik zioen moduan, «ez gara hondakinen beldur, mundu berri bat baitaramagu gure bihotzetan.»

Silvia Federici, feminista: “El poder mágico del consumismo sólo se puede desarrollar sobre un desierto emotivo, un desierto social”. http://www.revistapueblos.org/?p=19835

9 thoughts on “Faxismoa eta herri boterea XXI. mendean

  1. ¿Ideología crítica o crítica de la ideología?

    Una vez mas, se analiza el capitalismo desde sus consecuencias (crítica del consumo) y no desde su estructura orgánica. Ya que se cita a Pasolini (al que no quisiera despreciar, no es esa la intención de este comentario), me gustaría citar a un contemporáneo suyo, Italiano y militante del PCI por aquella época, padre del marco teórico que re-descubrió la autonomía obrera en los años 60 y 70. Así escribía Mario Tronti en su libro Obreros y Capital:

    -Crítica de la cultura: “No una cultura obrera, no una figura obrera del intelectual, sino ninguna cultura y ningún intelectual al margen de las necesidades del capital. Es la solución justamente opuesta a la del otro problema: no reproducción obrera de la revolución burguesa, sino ninguna revolución jamas al margen de la existencia de la clase obrera, de lo que ella misma es, de lo que, por lo tanto, está obligada a hacer. Crítica de la cultura quiere decir rechazo ha hacerse intelectuales” Tronti, Mario. Obreros y capital. 1966. Pag 256.

    -Crítica del concepto “pueblo”: “La generalización real de la condición obrera puede reproponer la apariencia de su extinción formal. En virtud de ello, el poder obrero específico es inmediatamente absorbido por el concepto genérico de soberanía popular: la mediación política sirve aquí para hacer funcionar pacíficamente el contenido explosivo de la fuerza productiva obrera dentro de las formas bellas de la moderna relación de producción capitalista. Por esta razón, a este nivel, cuando la clase obrera rechaza políticamente hacerse pueblo, no se cierra, se abre la vía más directa para la revolución socialista” Tronti, Mario. Obreros y capital. 1966. Pag 82.

    • lo jodido de Tronti es que te conduce al subjetivismo, es decir la clase obrera esta como esta, porque esta como esta, para decirlo mal y pronto. Y todos nos quedamos tan a gusto, por lo tanto del subjetivismo al voluntarismo, un paso nada mas, mañana a las diez insurreccion general anticapitalista, y no saldra el tema porque el colacao no era especialmente absorvente con las magdalenas en su ultima distribucion, ¡ah no que la cosa iba por otro lado, sera por los mecheros que no tenian gas!… De Tronti llegas a Negri (Tronti fue militante del partido estalinista europeo por excelencia, el partido de Togliatti, el PCI … creo que cuando publicaba Quaderni Rossi seguia siendolo; de Panzieri otro tanto) [estudia lo que hizo Potere Operaio en los setenta].

      ——————————————————-

  2. El libro de Tronti me parece interesante en muchos aspectos, pero sobre todo porque supo adecuar el análisis de la estructura económica a un capitalismo avanzado, y la re-estructuración política del poder de mando capitalista. Tronti interpreto comó necesaria la ruptura con el interclasismo del PCI imperante, aunque no acepto romper definitivamente con ellos. De Tronti llegas a Negri, y los interesantisimos debates de los setenta en el seno de Potere Operaio, que a mi parecer siguen siendo vigentes en el contexto actual. Plantearon una ruptura total con el legado de la consecución del socialismo, analizando como necesario el salto definitivo hacia el comunismo en acto. No he leído demasiado sobre ellos, aunque lo poco que he conseguido leer casi nada tiene que ver con el Negri actual, el reformista promotor de Podemos.

    Precisamente eran Negri y los Potere Operaio quienes no aceptaban posturas “Antifascistas” en el seno del movimiento autónomo, ya que las consideraban reduccionistas con respecto al programa de la clase obrera, pudiendo dejar espacio libre al reformismo y a la teorética del “mal menor” tan de moda estos días. Para combatirlo, destrucción del poder de mando capitalista mediante el poder obrero y afianzamiento de espacios liberados de la lógica de la valorización, conocidas popularmente como bases rojas.

    Petri, me gustaría saber como analizas el movimiento obrero Italiano de los sesenta y setenta, (si podrías recomendar algun texto o libro pues perfecto) y especialmente sobre los grupos extraparlamentarios Lotta Continua y PO.

    Arratsalde on,

    • Aupa Berre…. El libro de referencia para tener una comprension del periodo, con respecto a la corriente del operaismo (u obrerismo) italiano es el siguiente (un tochazo) (*):

      Nani Balestrini -Piero Moroni. La horda de oro (1968-1977).
      Edic. Traficantes de Sueños. 2006
      https://www.traficantes.net/sites/default/files/pdfs/La%20horda%20de%20oro-TdS.pdf

      El “movimiento autonomo” no es exactamente el operaismo, esta corriente en su propia evolucion en algun momento se incluira dentro de la autonomia, (“los autonomos italianos”, los NAP, el Negri de dominio y sabotaje etc.). El campo de la ultraizquierda viene de lejos, de una parte del bordiguismo, de otra de las corrientes consejistas (izquierda germano-holandesa); de la ultraizquierda francesa (Socialismo o Barbarie); de los situacionistas, y tambien de las corrientes anarquistas… Todas estas corrientes estan presentes, tambien en Italia en los años 60 y 70, se alimentan unas a otras…. no solamente el operaismo.

      ¿Que es lo que significa especificamente al operaismo?. En pocas palabras, su subjetivismo. Explican la historia del capital como la disputa entre el capital y el trabajo, un sujeto por una parte, enfrentado contra el otro sujeto , la periodizacion de la historia del capital sera el recuento de combates entre ambos. La centralidad queda reducida al sujeto , por lo tanto el principio de totalidad queda ausente, y la comprension de la relacion social capitalista, se subsume a una disputa entre partes, en que l a cuestion principal trata de averiguar como se encuentra uno de sus sujetos. De ahi, que se dedicaran a lo que se denomino las encuestas de trabajo, y a la categorizacion del concepto de ‘composicion de clase’ . Si sirve como como critica, decir que la derivacion consecuente serian el voluntarismo (cuanto mas emergente estuviera nuestro sujeto mejor, es decir la lucha de clases sera una cuestion de propaganda o radicalizacion, en todo caso… lotta continua); esquematizacion de la “lucha de clases” como una disputa entre partes, que no es otra comprension mas que la socialdemocrata (“la lucha por el reparto”) es decir se ciñen a las relaciones de distribucion; la comprension del concepto de clase como una sociologizacion por lo tanto se pretende analizar los componentes de clase o de organizacion de los procesos de trabajo (facciones de “clase” que evolucionara -entonces- de la sociologia industrial a que en el Negri postmoderno se convertiran tiempo despues en grupos laboral-profesionales, lo cual tiene muy poco que ver con la lucha de clases) en cuanto y cuando la clase emerge superadora de cualquiera de los elementos de que este constituida, compuesta u organizada por el capital en los procesos de trabajo..

      “El operaismo no se encuentra en el mismo nivel que las otras tres corrientes: entre otras razones, porque inicialmente no hizo ninguna crítica de los regímenes de capitalismo de Estado, a los que percibía como «socialistas» (tal fue la actitud de los Quaderni Rossi, 1961-66, uno de los padres fundadores de esa corriente). El operaismo subraya la centralidad del trabajo asalariado (dentro y fuera del lugar de trabajo), ve a la clase obrera como un factor importante (si no como el más importante) en la historia del capitalismo, divide esta historia en períodos según las sucesivas formas en que el capital ha organizado el trabajo y las sucesivas formas de rebelión del trabajo contra esa organización, y a partir de ahí sugiere un análisis prospectivo.”

      [Tropolin. El timon y los remos, Edit. Klinamen, p.50]

      ===========================
      notas:
      (*). No me he leido el libro que te referencio, por lo que no te puedo comentar nada. Pero si revisas el indice te daras cuenta que tienes una explicacion completa de todo el periodo ,,, faltaria la historia posterior, los ochenta, etc.

  3. Vaya casualidad, justo esta tarde he leído la entrevista de laboina… Para todo el período italiano La Horda de oro, como bien dice Petriko, es el libro de referencia. En cualquier caso, y aunque se centre más en los año 75-76-77, Un comunismo más fuerte que la metrópoli de Marcelo Tari también ha hecho una interesante aportación sobre la autonomía y sus diferentes corrientes.

  4. “Los libros de la autonomía obrera” de Negri también me parece muy recomendable, creo que es la sección mas interesante dentro de la autonomía de la década de los setenta. La Horda de Oro es un libro que tengo pendiente, tiene la pinta de ser la enciclopedia de la autonomía Italiana.

    Ongi segi,

    • Para una critica teorica general al obrerismo italiano de los 70 (Panzieri, Tronti) y posteriores (Negri, etc.), recomiendo la lectura del articulo siguiente:

      Jorge Veraza. Desarrollo del Sujeto Proletario Revolucionario y del Capitalismo (desde los Manuscritos de 1844 a El Capital y frente a los Obreristas y Autonomistas Italianos). Mexico, 2008

      https://es.scribd.com/document/3741917/desarrollo-del-sujeto-proletario-revolucionario-del-capitalismo-blogs

      “Los obreristas italianos consideraron a la clase obrera como fuerza de trabajo sometida al capital; pero una vez que lucha contra éste en tanto fuerza revolucionaria, captan a la clase obrera siguiendo a Marx en la idea de que es el único sujeto auténtico pero viéndolo, a la vez, como sujeto autónomo, factor de su autoliberación pero ya no ⎯como Marx lo hace⎯como factor de su autoalienación. Es decir, que en la economía el obrero es sometido pero en la acción política ⎯sólo por no ser económica⎯ lo consideran ya autónomo como si no hubiera política obrera alienada; sobre todo la de base. Los obreristas italianos cometieron el error fundamental de asumir al obrero como sujeto autónomo no obstante considerarlo dentro de la relación capitalismo. Supieron dialectizar al capital no viéndolo como cosa sustantiva sino producida por el obrero, al tiempo que como relación producida por este; pero a costa de cosificar al obrero al proponerlo como sujeto sustantivo y autónomo no obstante incluirlo de palabra en la relación capitalismo, confundieron sujeto auténtico (Marx dixit) con sujeto autónomo (Tronti dixit) [xii] ; pero es auténtico en tanto sometido o bien, no obstante encontrarse en una relación de sometimiento es posible descubrir su autenticidad. Sin embargo los obreristas parecen olvidar esta relación. Pero un sujeto así ⎯sin relación real con la objetividad que produce⎯ es una mera fantasía, un sujeto meramente ideal aunque los autonomistas italianos lo quieran material y colectivo como clase obrera autónoma.”

      ———–
      “nota [xii]: Lo cosifican porque es tal sujeto autónomo sólo por quedar desvinculado de la relación con el capital. Pues si se asume esta relación se reconoce su dependencia. El obrero ha quedado pues como un ente para el que la relación social no es algo que lo determina esencialmente. Esto es, como cosa.”

      `[Jorge Veraza. Desarrollo del sujeto proletario revolucionario y del capitalismo, Mexico, 2008, p. 12 y ss)

      Mas adelante continua escribiendo este autor:

      “Panzieri leyó el capítulo VIII de El capital “La jornada de trabajo” ⎯donde al final del mismo⎯Marx aborda así el tema y lo malversó en el sentido autonomista antedicho. Más adelante, y sobre la base de los anudamientos ya expuestos, Tronti llego a la conclusión de que el nivel político de la sociedad bajo el capitalismo gozaba de autonomía.”

      “Así que la autonomía de la clase obrera se complementó con la autonomía de lo político en doble remisión reciproca. La curiosa simetría no le hizo dudar a Tronti de lo dicho sino que creyó confirmarlo ahora con el casual nuevo descubrimiento: la política también era autónoma ¡vaya!. En realidad, el enredo de la clase obrera autónoma se había cocinado antes en la equivocidad de la lucha política que supera a la economía y porque la supera ya se la cree autónoma etcétera. ”

      [Jorge Veraza, op. cit., p. 24]

      —————————————
      Conclusion personal (Petriko): Los autonomistas italianos pretendieron lo que no pudieron explicar, reclamaron la autonomia de la clase obrera, pero de manera funcional, tan solo como una politizacion de esta, es decir pretender que toda accion politica da la clase obrera era autentica, por pretenderse autonoma, Mas sin embargo, abrian la puerta a una rehabilitacion socialdemocrata, al creer que lo politico es autonomo, per se, cuando no lo es de ninguna manera bajo el regimen del capital, en consecuencia no seran dificiles de comprender los bandazos del radicalismo al reformismo de algunos de los representantes de tal corriente politica, que se produciran tiempo despues.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s