Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena

30 urte brigadak antolatzen, 30 urte borrokak uztartzen!

Pasa den urtarrilaren amaieran aurkeztu genituen Askapenaren 2017ko brigadak, “30 urte borrokak uztartzen” lemapean. Berrikuntzez josirik etorri da aurtengo kanpaina, bai brigadetan joango garen lekuen aldetik zein aurkezpen fase honetan buruturiko hitzaldi kopuruari dagokionez ere.

Norakoei dagokionez Kuba, Italia edota Bretainiara joateko hautua egin dugu aurtengo kanpaina honetan. Bretainiara brigada antolatzeko erabakia Frantziar estatuak geurea bezala zapaldu eta ukatzen dituen nazioen errealitatea hobekiago ezagutzeko da, espainiar estatuak zanpantzen dituen nazioekin hurbiltasun handiagoa sentitzen baitugu Euskal Herriaren Hegoaldean batez ere. Honetaz gain Nantes ondoan dagoen ZADeko eremu askearen errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera emango digu Bretainiarako brigadak. Italiako brigada berriz, Europako herrialdeetan garatzen ari diren borrokak ezagutzeko da, hain zuzen ere, Europa baita geure gudu zelaia. Kubaren kasuan historikoki bertako Iraultzak izan duen erreferentziagatik, berriki joan zaigun Fidelen garrantzi historikoagatik eta aurrera begira sozialismoaren bidean ematen ari diren urratsengatik aukeratu dugu oraingoan. Hauei beste brigada guztiak gehitu beharko genizkieke Argentina-Uruguay, Bolibia, Brasil, Mexiko, Venezuela, Herrialde Katalanak eta Palestina.

Hitzaldi eta aurkezpenei dagokionez, 70etik gora izan dira Euskal Herri osoko Gaztetxe, areto, taberna, lokal eta abarretan burutu ditugunak. Hau dena hilabete eta erdian. Ikaragarria benetan! Lerro hauen bitartez eskerrak emateaz gain zoriondu ere egin nahiko genituzke hitzaldi sorta hauek antolatzen lagundu gaituzuen kolektibo, elkarte, antolakunde eta norbanakooi, baita pasa den urteetako brigadistei ere, hitzaldiak prestatu eta emateko izan duzuen prestutasunagatik.

Behin aurkezpenak burututa eta izen emate epea itxita, formakuntza saio batzuk egingo ditugu datorren ekainaren 3 eta 4ean Gernikako Astran, urtero bezala “Herri jantzia, garaipenaren hazia” lemapean. Formakuntza hauek guztoi irekiak dira eta jorratuko ditugun gaien artean, Ekialde Hurbila eta Latinoamerikako txostenen azterketak izango dira, alde batetik, eta bestetik internazionalismoaren bilakaera historikoa, Europar Batasunaren inguruko mahai ingurua, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikori gainbegirada eta baita feminismo internazionalista ere. Gernikako Astran bertan jan edota lotan geratzeko aukera izango da eta horregatik formakuntza saio huetara etortzeko asmotan den orori helbide honetara idaztea eskatzen diogu: herrijantzia@askapena.org

Apirilaren amaieran egin genuen prentsaurrekoan iragarri genuen datorren urriaren 7an Berriozaren egun handi bat egingo dugula, aurten betetzen baitira Askapena sortu zenaren 30 urteak. Herrion burujabetza aldarrikatzera gatoz, ez baita proeiktu askatzailerik burujabetzaren aldarrikapenik gabe. Burujabetza, ordea, ez soilik zentzu politikoan, hau da, lurralde jakin bateko erabakiak hartzeko gaitasun gisara ulertua. Burujabetza ekonomiaren, gorputzaren, elikaduraren, ekologiaren, hizkuntzaren, hezkuntzaren… gaineko boterea eskuratzea ere bada. Burujabetza herri langileek beren interesak defendatzeko duten tresna garrantzitsuenetakoa da.

Beraz, formakuntza saio hauetara etortzera gonbidatzen ditugu Euskal Herriko internazionalista guztiak, elkar ikasiz etorkizuna irabazteko haziak erein ditzagun.

kartela-web

Herri jantzia, garaipenaren hazia!

30 urte, borrokak uztartzen herriok burujabe!

#U7Berriozar

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s