Home

querella-carcel-puerto_xoptimizadax--644x362

(Debajo en castellano)

Amnistia Garrasia

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi nahi du Puerto III-ko kartzelak lehenengo graduaren lehenengo fasea (Espetxe Araudiaren 91.3 art., “preso arriskutsuak”) aplikatu diola Iñaki Bilbao Goikoetxea, “Txikito”, Lezamako preso politikoari. Hau da, espetxean ezar daitezkeen bizi baldintzarik gogorrenak eta murriztaileenak aplikatu dizkiotela.

Gaur egun Iñaki da klasifikazio honetan dagoen euskal preso politiko bakarra, gainontzeko gehienak lehenengo graduaren bigarren fasean (E.A.ren 91.2 art., “moldatu gabekoak”) eta gutxienekoak bigarren graduan daudelarik.

Iñakik 10 urte daramatza Puerto III-ko kartzelan, beti isolamenduko galerietan. Hasiera batean preso politiko guztiak zeuden galeria horietan, baina lehenengo gradua mantendu bazieten ere, aspaldi eraman zituzten beste denak modulu arruntetara. Iñakiz gain, azken garaietan kartzela horretako isolamenduko galerietan mantendu duten preso politiko bakarra Arantza Zulueta izan da, aske utzi zuten arte.

Ezarri dioten artikuluaren babespean, kartzelak Iñaki 3 orduz baino ez du dimentsio txikiko patio batera ateratzen, eguneko gainontzeko 21 orduak ziegan itxita mantentzen duelarik. Horretaz aparte, beste preso batekin baino ez du kontakturik, gainontzeko guztiengandik isolatuta daukatelako. Patiora ateratzen den bakoitzean, miaketa egin ahal diote kartzelariek. Kartzelak ez dio beste inolako aktibitaterik onartzen ere (kirola, tailerra, kultura…).

Hau guztia gutxi balitz, azken hilabeteetan bere harreman nukleoa osatzen duten 3 pertsonarekin era guztietako komunikazioak galarazi dizkiote (bisitak, deiak, zein gutunak), pertsona hauek Iñakirentzat influentzia txarra direla argudiatuz. Saiatzen ari dira, beraz, preso politiko hau mundutik guztiz isolatuta uzten, horrek dakartzan ondorio guztiekin.

Azpimarratzekoa da ere Txikito dela kartzelan urte gehien daramatzan euskal preso politikoa, 18 urte eta erdiko lehenengo espetxealdiari, bigarren honetan daramatzan 15ak batzen zaizkiolarik. Guztira, 33 urte baino gehiago daramatza kartzelan.

Bestalde, gogorarazi behar dugu Puerto III-ko kartzela benetako sarraski espetxea izan dela ireki zuten une beretik, eta euskal preso politikoekin esperimentatzeko erabili egin dutela hasieratik. Ezarritako errejimena sobera ezaguna da bere gogortasunagatik, eta bertako kartzelariak bere jarrera militante faxistagatik. 2010eko maiatzean Arkaitz Bellon elorrioarra (gerora Puerto I-ean hilik agertu zena) jipoitu egin zuten.

Kartzela pertsona apurtzea eta preso politikoek bere militantziari uko egitea bilatzen duen instituzio bat dela ezin argiago erakusten duen adibidea da Puerto III-koa, delinkuente eta hiltzailerik handienak kartzelak sustengatzen dituzten horiek direla agerian utziz.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak Iñaki Bilbaoren egoera eta Puerto III-ko zuzendaritzaren jarrera salatu nahi du. Txikito urte luzez muturreko egoera batean mantentzen ari dira modu isilean erail nahian. Horrelako egoerekin bukatzeko guztion presioa eta inplikazioa da beharrezkoa, eta borroka izango da, orain arte izan den bezala, estatuen basakeriei aurre egiteko modurik eraginkorrena.


 

Aplican la primera fase al preso político Iñaki Bilbao

Amnistia Garrasia

El Movimiento Pro Amnistía y Contra la represión quiere informar de que la cárcel de Puerto III ha impuesto la primera fase del primer grado (Art. 91.3 del Reglamento Penitenciario, “presos peligrosos”) al preso político de Lezama Iñaki Bilbao Goikoetxea, “Txikito”. Es decir, que le han aplicado las condiciones de vida más duras y restrictivas que se pueden imponer en la cárcel.

Hoy en día Iñaki es el único preso político vasco que se encuentra en esta clasificación, estando la mayoría de los demás en la segunda fase del primer grado (Art. 91.2 R.P., “inadaptados”), quedando los menos en segundo grado.

Iñaki lleva 10 años en la cárcel de Puerto III, siempre en las galerías de aislamiento. En un principio todos los presos políticos vascos estaban en esas galerías pero, aunque les mantuvieron el primer grado, hace tiempo que trasladaron a todos los demás a los módulos comunes. Además de Iñaki, la única presa política que ha estado en las galerías de aislamiento de esa cárcel en los últimos tiempos ha sido Arantza Zulueta, hasta que fue liberada.

Bajo la cobertura que les da el artículo que le han aplicado, la cárcel sólo saca a Iñaki a un patio de pequeñas dimensiones durante 3 horas, manteniéndole las otras 21 horas encerrado en la celda. Además, sólo mantiene contacto con otro preso, porque le mantienen aislado de todos los demás. Cada vez que sale al patio, los carceleros le pueden cachear. La cárcel tampoco le acepta ninguna otra actividad (deporte, taller, cultura…).

Por si esto fuera poco, en los últimos meses le han prohibido todas las comunicaciones (visitas, llamadas y cartas) con tres personas que forman parte de su núcleo de relaciones, argumentando que estas personas son una mala influencia para él. Están intentando, por lo tanto, dejar aislado del mundo a este preso político, con todo lo que ello supone.

También hay que destacar que Txikito es el preso político vasco que más años de cárcel cumplidos acumula, sumando a los 18 y medio de su primera etapa preso, los 15 que lleva en esta segunda. En total lleva más de 33 años en la cárcel.

Por otro lado, debemos recordar que la de Puerto III ha sido una auténtica cárcel de exterminio desde el mismo momento de su apertura, y que desde el principio ha sido utilizada para experimentar con los presos políticos vascos. El régimen impuesto es de sobra conocido por su dureza, y los carceleros lo son por su actitud militante fascista. En mayo de 2010 le dieron una paliza al elorriarra Arkaitz Bellon, quien después aparecería muerto en Puerto I.

El de Puerto III es uno de los ejemplos más claros de que la cárcel es una institución que pretende romper a la persona y que los presos políticos renuncien a su militancia, dejando al descubierto que los mayores delincuentes y asesinos son aquellos que sustentan las cárceles.

El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere denunciar la situación de Iñaki Bilbao y la actitud de la dirección de Puerto III. Llevan largos años manteniendo a Txikito en una situación extrema con la intención de asesinarle silenciosamente. Para terminar con situaciones como ésta es necesaria la presión y la implicación de todos y todas, y será la lucha, como lo ha sido hasta ahora, la forma más efectiva para hacer frente a estas salvajadas de los estados.

One thought on “Lehenengo fasea aplikatu diote Iñaki Bilbao preso politikoari

  1. Artikulo honen irakurketa gutxi dagoela dirudi blog honetan. Erantzunik edo balorazio txikirik ezta ere, oraintxerarte behintzat. Kezkatzekoa delakoan nago.

    Gure anaiak dira. Ze demontre gertatzen ari da? ze demontre gertatzen ari zaigu?

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s