Home

DA_cu_GXYAAL6Ld

Hala Bedi

Etxebizitza duin bat bermatuta ez duen orori okupatzeko deia luzatu diote, kazetari eta hedabide ezberdinen jarrera salatuz.

Gazte Emantzipaziorako Sarea aurkeztu dute Gasteizen. Duela aste batzuk, Pinto 20, Kutxi 92 eta Txikita 14 kaleetako blokeetan bizi diren gazteetako batzuk dira hauek. Hala ere, badaude beste eragile batzuk, tartean, Errekaleor Bizirik! edo Arkillos. Gainera, alde zaharreko zenbait norbanakoen babesa ere izan dute agerraldian.

Azken mugimenduen aurrean, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen jarrera salatu dute, Errekaleor auzoan argia mozteagatik: “150 pertsona argirik gabe milioika € irabazten dituen enpresaren onurarako”. Gainera, ekainaren 3an auzo hau defendatzeko deia egin dute gazteek, manifestaziorako deia eginez.

“Kasualitatez sei urtez blokeaturik egon den proiektua, hiru bloke hauen okupazioa eman eta egun gutxitara jarri nahi izan dute martxan”

Alde zaharreko blokeei dagokionez, “Ensanche 21ek azken urteetan espekulaziorako erabili dituen alde zaharreko eraikinak” direla gogoratu dute. “Kasualitatez sei urtez blokeaturik egon den proiektua, hiru bloke hauen okupazioa eman eta egun gutxitara jarri nahi izan dute martxan”, salatu dute, “etxebizitza duin bat izateko eskubidea kriminalizatuz”. Gainera, udal taldeen “utzikeria” eta “gazteenganako arduragabekeria” salatu dute. Modu honetan, gazteei geratzen zaien aukera bakarra “gazteoi bideratuta zeuden etxebizitzak gure kabuz haienak egitea dela” aldarrikatu dute. “Nola liteke alokairu sozialerako etxe batzuk sei urtez hutsik egotea?”, gehitu dute.

Uztailak 3, epaiketa

Alde zaharreko blokeak okupatu zituzten gazteak epaituko dituzte uztailaren 3an. Orain dela aste batzuk okupatu zituzten etxebizitza horiek “etxebizitza sozialak” direla esan dute -hori zen ahsiera batean etxebizitza horien funtzioa, Ensanche 21en arabera-. Bitartean, herritarrei proiektua babesteko deia egin diete; gazteei, aldiz, proiektuan parte hartzeko gonbidapena luzatu diete. Hala ere, kritikak ere izan dituzte: kazetari eta hedabide ezberdinen jarrera salatu dute, “eskubide bat dena kriminalizatzeagatik”.

Amaitzeko, “etxebizitza negozio izan beharrean, behingoz eskubidea den elhenengo hiria izatea” nahi du GESek. Ekubide hori okupazioaren bitartez eskuratuko dutela azpimarratu dute eta desalojatzen saiatzen badira, beste etxebizitza bat okupatuko dutela konfirmatu dute.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s