Borroka Garaia da!

Bai Errekaleorri | No al derribo de Errekaleor!

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Bai Errekaleorri

Musika, unibertsitatea, zinema, antzerkia, kirola, literatura, bertsolaritza eta artegintzan dihardugun 141 lagunek, Gasteizkoak garenok edo Gasteizekin lotura berezia dugunok, azken bi asteetan izan diren gertakizun eta adierazpenenen aurrean Errekaleorreko proiektuaren aldeko manifestu bat plubliko egiten dugu.

Ante los acontecimientos y declaraciones de las últimas semanas, 141 personas que trabajamos en los ámbitos de la música, la literatura, el deporte, el bertsolarismo, la universidad, el cine, el teatro y el arte y a las que nos une ser de Vitoria-Gasteiz o tener una ligazón especial con la ciudad, hacemos público el manifiesto adjunto a favor del proyecto de Errekaleor.


Testu hau sinatzen dugunok gure babesa adierazi nahi diegu Errekaleor auzoan gaur egun bizi diren pertsonei.

Kezkaturik gaude: Gasteizko alkate Gorka Urtaranek “eraztun berdeari” segida emate aldera auzoa lehenbailehen eraisteko asmoa agertu berri du eta han bizi direnei “instituzioekin negoziatu nahi ez duten antisistemak” deitu die. PP alderdiak, berriz, “ebazpen antiokupa” bat aurkeztu berri du.

Gasteiz higiezinen burbuilak puzturiko hiria da, duela 20 urte baino 30.000 mila lagun gehiago bizi gara, baina ia 2 aldiz handiagoa egin zaigu eta 15.000 etxe huts daude. Espekulazio horren biktima izan zen Errekaleor zaharra.

Hango auzotar gehienek ez zuten Errekaleor utzi nahi baina instituzioek eta interes ekonomikoek luxuzko etxedun auzo berri bat eraikitzeko asmoa zuten bertan. Horregatik udalarekin handik atera eta beste etxe batzuetara joatea negoziatu behar izan zuten (ez denek). 2008ko krisiarekin, ordea, proiektu berri horrek huts egin zuen, baina ordurako auzoan oso familia gutxi geratzen ziren.

Errekaleorreko bizilagun berriak auzoa biziberritzeaz arduratu dira azken 4 urteetan. 2013an, iritsi zirenean, Errekaleorren oraindik geratzen ziren auzotar zaharrekin hitzartu zuten etxeen okupazioa. Errekaleor biziriki esker berriz jarri da martxan auzoko zinema zaharra, gizarte etxea, frontoia, baina gainera 2 hektareako baratza jorratzen dute, oiloak, okindegia, inprenta, gaztetxea, musika jotzeko lokalak… Arduratu dira, halaber, etxeetako teilatuak, leihoak, hormak, etxeak, etab. berritzen.

Auzotar zaharrekin bazkariak eta bilerak egin dituzte eta gehienak oso pozik daude beren haurtzaroko auzoa zutik eta bizirik ikusten dutenean, han ez dira bizi, baina Errekaleor maite dute. Guk ere bai.

Ez da ez errentagarria eta ez ekologikoa bizirik dagoen auzo bat eraistea eraztun berdeari segida eman edo baratze ekologikoak egiteko. (Bide batez Errekaleor auzoa eraztun berdearen parte bada gaur egun, auzo oso bat era ekologiko eta komunitarioan bizitzen, eraztun berdearen punturik ederrenetakoa).

Errekaleor Bizirik-ek behin eta berriz adierazi du hitz egiteko prest dagoela, segurtasun arazorik balego, behar dena konpontzeko prest ere badaude eta ez diete instituzioei horretarako sosik eskatzen ere.

Errekaleor ez eraitsi!


 

No al derribo de Errekaleor!

Las y los que firmamos este texto queremos mostrar nuestro respaldo a las personas que viven hoy en día en el barrio de Errekaleor.

Nos preocupa que el alcalde de Vitoria-Gasteiz, Gorka Urtaran, haya mostrado su intención de derribar cuanto antes el barrio para dar continuación al “anillo verde” de la ciudad, llamando a las personas que allí viven “antisistemas que no quieren negociar nada con las instituciones”. El PP por otro lado ha presentado una “moción antiokupa” en el Ayuntamiento.

Vitoria-Gasteiz es un ciudad inflada por la burbuja inmobiliaria, vivimos 30.000 personas más que hace 20 años, pero se nos ha hecho casi dos veces más grande y hay unas 15.000 viviendas vacías. El viejo barrio de Errekaleor fue víctima de esa especulación.

La mayoría de antiguas vecinas y vecinos no querían abandonar Errekaleor pero las instituciones y los intereses económicos tenían proyectado hacer allí un nuevo barrio con viviendas de lujo. Por eso tuvieron que negociar (no todos) con el Ayuntamiento su salida del barrio. La crisis del 2008, sin embargo, dio al traste con el nuevo proyecto, pero para entonces en Errekaleor quedaban ya muy pocas personas viviendo.

Los y las nuevas vecinas de Errekaleor se han encargado de revitalizar el barrio en los últimos 4 años. Cuando llegaron en el año 2013 acordaron con los vecinos antiguos que todavía quedaban en el barrio la ocupación de las primeras casas. Gracias a Errekaleor bizirik se ha puesto de nuevo en funcionamiento el cine del barrio, el centro social, el frontón, además están labrando una huerta de dos hectáreas, tienen gallinas, panadería, imprenta, gaztetxe, locales de ensayo para músicos y se han encargado además de arreglar tejados, fachadas, ventanas y de dar habitabilidad a las casas.

Han organizado comidas y reuniones con los y las vecinas antiguas y la mayoría de éstas están muy felicess de ver el barrio de su niñez en pié y vivo, ya no viven allí, pero precian Errekaleor. Nosotras y nosotros también.

No es ni económico ni ecológico derribar un barrio vivo para dar continuación al anillo verde o para construir huertas ecológicas. (Por cierto que el barrio de Errekaleor es ya parte del anillo verde, todo un barrio que vive de manera comunitaria y ecológica, uno de los puntos más atractivos de ese anillo verde).

Desde Errekaleor Bizirik se ha mostrado más de una vez disposición para hablar, si hubiera problemas de seguridad, están dispuestas a solucionarlo y no piden ningún dinero a las instituciones para ello.


Musika:

Bertsolaritza:

Literatura:

Zinema / Antzerkia / Dantza | Cine / Teatro / Danza:

Unibertsitatea:

Kirola | Deporte:

Artistak:

Bestelakoak | Otras: