Home

ERREKALEOR ONA

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Ohar honen bitartez, Ikasle Abertzaleak antolakundetik, elkartasun eta babes oso zein erabatekoa helarazi nahi diegu Errekaleorreko bizilagunei zein ​Errekaleor bizirik! proiektuari. Honez gain, Ekainaren 3an “​Guk argi daukagu herria bizirik!!! Defendamos errekaleor ​ ” lemapean, Gasteizen burutuko den manifestazio internazionalean parte hartzera animatu nahi ditugu Euskal Herriko ikasleak.

Pasa den maiatzaren 18an, zipaioen laguntzarekin eta Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen babesarekin, Iberdrola enpresako langileak Errekaleor auzo askean sartu ziren, argindarra moztu eta kableak lapurtzera. Beste behin, modu oso argian gainera, EAJ eta zipaioak, burgesiaren txontxongiloak direla erakutsi zigun errealitateak. Zer da ba bestela, langileriaren kontura aberastasuna pilatzea beste helbururik ez duen enpresa pribatu baten mesedetan, dozenaka lagun jipoitu eta argindarrik gabe uztea, burgesiaren mesedetara aritzea ez bada? Ondorengo egunetan gainera, auzoa suntsitzeko asmoak azaldu ditu Urtaran alkateak.

Hauek, ordea, ez dira kontu berriak gure herrian. Historikoki EAJ-k eta zipaioek izan dituzten jarrera eta posizionamendu politikoei erreparatzea besterik ez daukagu, noren mesedetara diharduten konturatzeko. Ondotxo dakigu hau ikasleok ere, urrutira joan gabe aurtengo ikasturtean behin baino gehiagotan azaleratu izan dugun bezala. LOMCE-k inposatutako errebalidei planto egitean edo zapalduon mesedetara dagoen hezkuntza eraikitzeko pausoak ematean zipaioak bidaltzen dizkigutenean, esaterako.

Praktika politiko hauek ez zaizkio komeni boterean dagoen klase sozialari, eta horixe da Errekaleorren gertatzen ari dena. Gehiengoaren esplotazioan oinarritzen den bizi eredua zalantzan jartzetik haratago, beste harreman sozial batzuk eraikitzea posible bezain beharrezkoa dela erakusten ari dira, eta hau noski, esplotazio eta zapalkuntzaren bitartez aberasten direnen interesekin talka zuzenean dago. Horregatik dauka gure babes osoa Errekaleor bizirik! proiektuak, borroka beraren parte garelako. Hau da, modu eta forma ezberdinetan, hasiak garelako akumulazioaren logikatik at dagoen eta egungo botere forma ezberdinekin aurrez-aurre jartzen den hezkuntza zein bizi ereduak eraikitzen.

Beraz, aipatutako guztiagatik eta ikasleoi zein norbanako ezberdinei oinarrizko beharra den etxebizitza bat ahalbidetu, eta beste modu batera bizi daitekeela demostratzeagatik, ikasleok ere Ekainaren 3an Gasteizen izango gara! bizi eredu baten alde eta auzoaren defentsan, herria bizirik!!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s