Home

g20-entern

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: #NO G20, Sare Autonomo eta Antikapitalista

Hamburgo nazioarteko manifestazio antikapitalista: G20, ongi etorri infernura 2017 uztailaren 6an

Munduko 20 herrialde industrializatuenak eta beraien in-komunikabide ofizial guztiak goi bilera hartutako erabakiak ezagutarazten hasten direnean, gu jada kalean egongo gara. Hamburgon, kapitalismoaren eta autoritate berri zein zaharren kontrako errresistentzia irudi bihurtzeko asmoz, maila internazionalean antolaten ari gara. G20ak salbuespen egoera etengabea areagotzea du helburu.

Goi bileraren bezperako manifestazioan, estatu patrikarkatu eta kapitalistaren kontrako erresistentzia era ezberdinak, kritika erradikalak eta praktikoak burutuko dira.

Gure esku dago erresistentzia bide eta era berriak zabaltzea. Krisiak eta gudak sistema kapitalistaren parte dira, era berean horrelako goi bileretan egiten diren protestak eta iskanbilak ere. Gerra ez da liskar militarra soilik, kapitalismoaren suntsipen arrastoak geroz eta jende gehiagoren kontzientzietan ere ematen ari dira.

Eskumako populisten eta faxisten artean, mendebaldeko gizartean, diskurtsoa eskumarantz eramaten ari dira, idea arrazistak eta nazi-onalisten gorakada nabaria emanez, mafia eta talde faxista berriak sortuz.

Inkomunikabideak ezinbesteko laguntzaileak dira, antzezlan honetan. Albiste sentzasionalista bortzitekin egunero bonbardeatzen baigaituzte, gorrotoa eta isua ezarriz, menpeko gizarte homogeneoa ezartzeko asmoz.

Desberdinaren kontrako erasoak areagotu egin dira, txiroen, emakumeen, errefusiatuen, homosexualen, trans edo inter pertsonen kontra.

Goi bilera honetako gai nagusietako bat migrazioarena izango da baina ez guztion mugimendu askatasuna bermatzeko, eta mediterraneoan gertatzen ari diren heriotza masiboak gelditzeko ere, baizik eta dagozkien ondasunen segurtasuna bermatzeko.

Ustea dago, kapitalismoaren garrantziaren logika metropoliaren azken bazterreraino zabaltzen dela, eta inguruko baserri eta eremuetara ere. Nolanahi ere , mundu mailako kapitalismoren barneratzea erresistentziaren eremua elkarlotzen ari da. Kolonbian buruturiko mehatz proiektuen aurkako erresistentzia, kasurako, Moonburgeko, Hamburgoko portuan, Kolonbiako ikatza baliabide gisa darabilena, ikatz zentralaren herri borrokari atzikiturik dago. Mundu mailako batzearen eraginez, hondamendia eta migrazioa, bizirauteko borrokarekin zuzenki erlazionaturik daude. Ustiapen kapitalistaren loturen interesak frogatuak, kritikatuak eta politikoki alderatuak izan daitezke.

G20ko erresistentzia, aurretik aipatu ditugun mendekotasun harremanetan frokatzen dela uste da, eskualdeko mailan, mundu mailan eta baita elkarren arteko erlazioak garatu eta erresistentzia praktiketarako ere.

Goi bileraren garapen lasaia jakin ezinezko erresistentzia “masa” ezberdinek etengo dute.

Asko izango dira horrelako bileraren kontra egingo dutenak, politikoki zein praktikoki. Opozizio zibilak ez bezala, guk opresioari, esplotaziari eta exklusioari egingo diegu aurre, elkartasun eta kolektibitatez.

Horregatik, antolatu, zabaldu mezua eta izan bihurri. Uztailaren 6an antolatutako manifestazio antikapitalistara haserre eta boteretsu etortzeko! Izan dadila erresistentziaren eta sistemarekiko antagoniaren irudi! Matxinada sozialara arte! Uztailaren 6an arratsaldeko 4retan batzar nagusi batekin hasiko gara. Egunean zehar ekintza kultural, musikal eta politiko desberdinak egongo dira, 7retatik aurrera manifestazipa gune gorrira hurbilduko da. Azken batzarra, G-20ko goi bilera ospatuko den lekutik ezin hurbilago egongo da.

Ez utzi kapitalismoa zu zanpatzen: erresistentzia bizi-bizian!
Sare Autonomo eta Antikapitalista “G-20 Ongi etorri infernura”
2017ko Uztailak 6, osteguna, arratsaldeko 4retan
St. Pauli Fischmarkt, Hamburgo.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s