Home

DBLb9mxXUAAIzEy

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Sobietar Batasunaren, sozialismo errealaren adierazpenik erreferentearena, desegiterekin batera neoliberalistek lau haizetara aireratu zuten “historia amaitua zela”. Alegia, kapitalaren nagusitasunari alternatiba errealik gauzatzerik ez zegoela.

Ondo sartu nahi izan digute ziria. Warren Buffett aberaskumeak ondo adierazi zuen bezala ordea, klase gatazkak jarraitzen du eta haiek irabazten doaz. Langile borroka eta mugimendu sozialak banatu eta neutralizatu asmoz hamaika ahalegin eta bi egin ditu kapitalak, disidentzia oro kriminalizatuz eta alternatiba oro bitarteko guztiekin borrokatuz.

Oraingo honetan, lepoaldean dugun soka estutu nahi digute. CETA bezalako nazioarteko akordio neoliberalaren bidez, duela gutxi Espainiako gorteetan berretsi zena kasu. OTAN eta potentzia inperialisten gerra estrategiaren bidez, Venezuelako, Donbasseko zein Ekialdi Hurbileko oldarrialdian ikusi dezakegun bezala. Bruselan egin duten bilkurak bide hau berrestera dator. Kapitalaren Europak arnasgune elektorala lortu du Frantzia eta Alemanian. Sizilian ospatutako G7ak, datorren uztailaren hasieran Hamburgon G20ak gailur ekonomikoak onartuko dituen mundu mailako politika ekonomikoak bideratzera dator. Euskal Herrian ere zer esanik ez. Bardeetako maniobrak, Zubietako Erraustegia eta Errekaleorren aurkako erasoak adibide argiak dira.

Bestetik, ikusi besterik ez dago aste honetako gertakari lazgarriak. Bi langile erailak izan dira “lan-istripuetan”. Argi dago, istripu izatetik haratago prekarietatearen ondorio direla. Hau da kapitalismoa.

Zerrenda luzatu genezake, aldaketa juridiko-legal eta erreforma laboralekin, politika ekonomiko eta indar armatu errepresiboen jardunarekin, mundu mailatik gure herri xume eta zatikatu honetan hartzen diren erabakietaraino. Zerrenda luze honek ordea, bi elementu partekatzen ditu: herri zapaldu gisan gure oraina eta etorkizuna ukatzen digu, erabakimena erabat antidemokratikoak diren botere guneetan kokatuz batetik. Bestetik, klase egitasmo zapaltzaile bat ezartzera datoz, herri langileon gaineko esplotazioa gogortzeko asmoz.

Gazteok gogorki borrokatu dugu azken urteetan lepotik tiraka dugun soka hausteko. Euskal Herriak biziraun baino zapalkuntzarik gabeko jendarte justu eta aske bat eraikitzeko jakin badakigu ezinbestekoa dugula kapitalaren erasoaldi ororen aurrean irmoki borrokatu behar dugula.

Horregatik, dei egiten diogu euskal gazteriari, Venezuelako iraultzaren aldeko manifestazio nazionalarera gerturatzera eta esku hartze inperialista salatzera, CETAren kontra mobilizatzera eta nazioarteko gailur ekonomikoen aurkako protestaldietara gerturatzera. Nola ez, Errekaleorren kontrako erasoaldia salatzeko mobilizazioan parte hartzera ere.

Baina, jakin badakigu erasoaldiei aurre egitearekin ez dela nahikoa, gazte borrokatik ezein borroka iraultzaileri egin ahal diogun ekarpenik eraginkorrena gure herria askatzetik hasten dela. Horregatik, herri gisan erabakitzeko gaitasuna aldarrikatu eta gauzatu nahi dugu, pertsonon arteko zapalkuntzan oinarritzen ez den jendarte eredu bat eraiki nahi dugu, nola eta prozesu independentista eraldatzaile baten bidez.

Espainiako indar politikoek, PNV-k zein UPN-k ez diote Euskal Herriari herri gisan erabakitzeko aitortzarik onartzen, erabaki oro batetik, Espainian kokatuz, eta bestetik, gehienetan egitura antidemokratikoen eskuetan utziz. Baina, egia da ere Euskal Herriak bestelako jendarte eredu bat eraikitzen hasteko indar korrelazio nahikoa adierazten duela. Galdetu edo ez, ezetz esan diogu Espainiako konstituzioari, NATO-ri, lan erreformei eta erasoaldi sozioekonomiko orori, hautestontzietan zein kaleetan.

Oraingoan ere, kalean egongo gara. Aurrera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s