Home

DBF_lrQWsAIAkYu

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Izaro Gorostidi (Plentzia) Ion Andoni del Amo (Durango) * sinadura gehiago

Irizpideak eta ezaugarriak

  • EHBildu euskal herritar gehiengo bat osatu eta herri eredu ezberdina eraikitzeko osaturiko mugimendu politikoa da. Horretarako, elite politiko-ekonomikoei eta euren politikei aurrez aurre jartzea eta jendeari, hots Euskal Herriko biztanleriari, arlo guztien gaineko erabaki eskumena itzultzea izango du asmo.

  • EHBildu mugimendu demokratikoa, horizontala eta popularra da. Beraz, erakunde honetan ildo politikoa zein barne postuak eta hautes-zerrendak modu demokratikoan aukeratzen dira, “pertsona bat, bozka bat” irizpidea aintzat hartuta eta aukeraketa irekiak eginda.

  • EH Bildu oinarri munizipalista eta horizontaleko erakundea da, tokian tokiko biltzar eta erabaki guneen autonomiatik saretua. Ildo horretan, zuzendaritzei ematen dien funtzioa agintzean baino tokian tokiko zein eskualdeko organoak koordinatzean, Ehbilduko partaideak elkarlotzean eta komunikazio eta eztabaidaren kudeaketan datza.

  • Ez EHBildu -ezta bere hautes-emaitzak ere- ez dira bere horretan azken helburuak. Ordea, helburua hauteskundeetan zein gizartean gehiengo eraldatzaile eta soberanistak gauzatzea da. Dela EHBIlduren inguruan ardaztua, dela bloke popular zabalagoen bidez.

  • Demokratizazio prozesuan sakontzea berebiziko irizpidea da. Bloke popularrak honako aldarrikapenak izan behar ditu ardatz: demokrazia politikoa (herritarren erabakitze eskubide urraketaren ordez, burujabetza), demokrazia ekonomikoa (merkatu eta gizartearen aurkako erasoen ordez, jendeari lehentasuna emanda), demokrazia soziala (oligarkiak erakundeak kontrolatzearen aurka, herritarren parte hartzea), demokrazia ekologikoa (interes pribatuak sustaturiko natura xahutzearen aurka, jasangarritasun ekologikoa), justizia soziala, berdintasuna eta kultur eskubideak.

Erakundetze bidea

  • Biltzarra izango da erakundearen lan esparru nagusia maila guztietan.

  • Esku hartze telematikoak komunikazioa eta parte hartzea bermatuko die herritarrei EHBilduren baitan eta bere erabakietan.

  • Ildo politikoa eta ildo hori kudeatuko duten pertsonak zehazteko ardura oinarriena izango da, behetik gorako prozedura horizontalei jarraiki.

  • Liberazio eta kontratazioek aukera berdintasuna izango dute oinarri, eta irizpideak gardentasuna, iragarria izana, eta objetibotasuna izango dira, gaitasunen araberako lehiaketa EHBildurekin bat datozenei irekian.

  • Inor ezinen da 8 urte baino luzeagoz liberaturik izan, ez EHBildun ez aurreko erakundeetan, beste erakundeekiko joan-etorriko ate birakariak ekiditeko.

  • Inolako organo ardurarik ezin da 8 urtetik gorakoa izan.

  • Lanpostu guztien informazioa, euren ardura eta lansariekin batera, eskuragarria izango da, webgunean eskegita besteak beste, eta hasiera data eta aurreikusiriko amaiera data argi utziko dira.

  • Informazio ekonomikoa, diru sarrerak eta gastuak, publikoak izango dira, webgunean eskegita, gardentasuna eta kontu ematea ziurtatzeko.

  • Militantziaren esku-hartzea eta jarduna sustatuko dira, ahalduntzea, erabakien ardura elkarbanatua eta karguen txandakatzea indartze aldera.

  • Barne zein erakunde publikoko kargu oro aukeraketa irekian hautatuko da, denentzako baldintza berberekin. Ondorioz, ez da izanen hautagaitza “ofizialik”, eta organo eta karguak jarrera neutralari lotu beharko zaizkio.

  • Ildo politiko eta estrategikoa parte hartze prozeduren bitartez erabakiko da, aldez aurretik arauei jarraiki, eta aurkezturiko ponentzia ezberdinak zein zuzenketak bozkatu ahalko dira.

  • Halaber, erakundearen estatutuek ere eztabaida, zuzenketa eta bozketarako aukera emango dute, modu ireki demokratiko eta parte hartzailean.

Norabide taktiko-estrategikoa

  • EHBilduk Hego Euskal Herriko sektore popularrei konfidantza eta elkarlanerako gogoa piztu behar die, eta bloke popularra osatu. Bloke horrek ilusioa sortu beharko du eta elite ekonomikoei zein euren agindutara diren elite politikoei boterea lehiatuko die, erakundeetan ez ezik baita beste esparruetan ere.

  • Helburua herri eredu alternatiboa abiatzea da, sektore popularren ahalduntzea lortuko duena; hots, langile, gazte prekario, langabe, sasi-autonomo, multinazionalek hankaperaturiko merkatari txikiak, emakumeak, pentsionistak eta abar moduko herritarrei esparru guztietan erabakitzeko eskumena ematea.

  • Herri eredu alternatiboak eztabaida zabal eta konplexuaren ondorioko osagai intelektuala behar du izan; horretarako, denbora, jakituria, eskarmentua, baliabideak eta jendea behar dira. Eztabaidak horrek hainbat ardatz ditu: historikoa, soziologikoa, psikologikoa , ekonomikoa, teknologikoa, ekologikoa…Ardatzoi esker eztabaidaren emaitzak ideologiatik egunerokotasunerako bidea egin ahalko du. Herri ereduan asamatzeko, eredu horren eztabaidan ere asmatzea beharrezkoa da. Eztabaidak sakona, ezagutarazia eta jakinarazia, elkarbanatua eta itxikeriatik eta eliteetatik gordea izan behar du, eta lan molde komunak erabili beharko ditu, etikaren zentzu irmoz eta egungo garai historikora ondo egokiturik.

  • Errealitatea iraultzeko nahitaezkoa da subjektuak eta erakundeak bere iraultza propioa izatea. Lortzeko, atzerakarga eta inertzia ugari alde batera utzi eta modu eta jarrera berriei ekin beharko zaie. Bide horretarako pertsonak eta taldeak erronka berrietara egokitzeko elkarlana zein norberakoen ekimenaren premia dago.

  • Kontuan hartzekoa da, era berean, herri eredu alternatiboak baduela nahikoa garrantzia ahalik eta pertsona gehienen artean egitea merezi izateko. Aliantzak nahitaezkoak dira. Daudenak indartu eta berriak sortu beharko dira, ezarriko diren espazioak eta euren bitartez lortu nahi diren helburu eraldatzaileak ondo neurtuta .Aliantza sendoak izateko denbora ere ondo neurtzea garrantzitsua da.

  • EH Bilduk, gainera, bere burua erakunde feministatzat aitortzen du, herriaren euskalduntzearen aldekoa da eta Euskal Herriaren etorkizun iraunkorra lortze bidean dauden eraldaketa ekosoziala sustatuko du. EHBilduk lehentasun harreman egonkorrak izango ditu EH Bai-rekin Ipar Euskal Herrian.

Erdibideko zuzenketa

  • Proposaturiko neurri eta aldaketa batzuk dagoeneko indarrean jartzea dago, beste batzuk transizio denbora beharko dute. Baina helburu garbia da EHBilduk pauso irmoak eman ditzala erakunde demokratiko, garden, parte hartzearen zale eta tokian tokikoa izan dadin; bloke popular antagonista hegemonikoa garatzen joateko. Geldi geratzea eta aldaketa sozialek aurrea har diezaguten ezin dugu onartu.

*

beste sinatzaileak:

Irune Soto (Galdakao)

Dani Maeztu (Durango)

Lola Gómez (Bilbo)

Alex Marañón (Bilbo)

Unai Apaolaza (Donostia)

Egoitz Askasibar (Bilbo)

Julia Itoiz (Iruña)

Aritz Bravo (Durango)

Iker Urkiza (Durango)

Pablo Fernández (Bilbo)

Ibon Ostolaza (Donostia)

Santi Merino (Donostia)

Rosa Mintegi (Durango)

Koldo Lekuona Ruiz de Luzuriaga (Asparrena)

Jon Azkune (Santurtzi)

Jon Bingen Landabidea (Durango)

Jon Ander Etxeberria (Bilbo)

Eider Uribe (Durango)

Xabier Sarasua (Aretxabaleta)

Eloi Landia (Durango)

Patxi Azparren (Pasaia)

Leire Ugarte Santamarina (Bilbo)

Juanra Cano (Pasaia)

2 thoughts on “Behar dugun EH Bildu

  1. Betiko hitz politak, baina gero etxe barrura aldez aurretik erabakitako eztabaidak eta goitik behera inposatutako erabakiak. Onartutako marko teorikotik kanpora ateratzen diren gaiak ezta ukitu ere, kontraesanak agerian geratuko dira eta. Eta polemikarik egotekotan, denak geldi Arnaldok zer edo zer esan arte. Begiak tapatuta amildegirantz, urte luzeetako lana pikutara bidaliz

  2. EHBildu aspaldi burgesia txikiaren interesak defendatu ditu. Euskal Potemos-en antzekoa bihurtu dira. Lotsagarria.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s