Home

timthumb.php

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak

Iritsi dira selektibitatea (ekainak 5,6 eta 7) eta baxoa (ekainak 15etik 26ra), iritsi dira Euskal Herriko ikasleon etorkizuna jokoan jartzen duten eta hainbeste gorrotatzen ditugun azterketa egunak. 4. DBH-ko ikasleak errebalidei planto eredugarri bat egiten ari ziren bitartean, selektibitatea eta baxoa egitea dagokigun ikasleok buruko min batean murgildurik egon gara kurtso osoko materia ikasten. Ipar Euskal Herrian, aspaldi ezagunak ditugu hezkuntza sistemaren aldaketok, 30 urte baina gehiago baitira derrigorrezko hezkuntzan zehar errebalidak inposatzen dizkigutela, frantses hizkuntzan betiere. Egun hauen harira, urtero-urtero margotu ditugu ikastetxeetako paretak ebaluaketa arrotz horien zentzugabekeria salatu eta zapalduon interesei erantzungo dien hezkuntza sistema baten beharra, hots, Euskal Eskola Nazionalaren beharra aldarrikatzeko. LOMCEk ere aldaketak eragin ditu selektibitatean, besteak beste izenean, erreforma honen ondorioz hemendik aurrera USE izango da eta honek curriculum aldaketak dakartza zehazki. Baina, eduki aldaketa horietatik haratago, funtsezkoa da bai proba hauen zein hezkuntza sistemaren aurkako errotiko borroka bat burutzea.

Bai, ​ebaluaketa sistema arrotza dela diogu, benetan honek ez dituelako gure interesak asetzen, boteredun zapaltzaieenak baizik, hau da, burgesiarenak. Burgesiak, ebaluaketa hauen bitartez besteak beste, ikasleon artean bi sektore bereizteko interesa du, “gai” direnak eta “ez gai” direnak, ondoren lehenak, lan kualifikatuak (gaiatasun intelektualak behar diren lanak) egitera begira espezializatzera eta besteak lan fisikora edo esku lan soiletara bideratzeko. Izan ere, burgesiak etorkizunean euren lan-indarra saltzera beharturik dauden ikasleak, soldatapeko lanera bideratzeko bitartekari bezela ikusten du hezkuntza, selektibitate eta baxoaren bidez egiten den banaketak argi erakusten duen bezala.

Ideia nagusi hau ongi ulerturik, zehaztu beharra dago proba horietan ebaluatuak izango diren ​edukiek noren interesak asetzen dituzten eta norenak ez. Hau da, jakitun gara ikastetxeetan gaur egungo ideologia burgesa (mundua ulertzeko modua eta bertan bizirauteko arautegiak finkatzen duen bizi eredua) erreproduzitzen dela, bertan lantzen diren gaitegi eta edukiak kapitalismoaren eta patriarkatuaren biziraupena bermatzen dutelarik. Hau da, gehiengoaren esplotazio eta sufrimenduaren bitartez gutxiengo bat aberasten jarraitzea, egunero-egunero emakumeon aurkako eraso eta erailketekin jarraitzea, euskaldunon historia, kultura eta hizkuntzaren etengabeko mespretxu eta gutxiespenari bide ematea, edo zapalkuntzak har ditzakeen beste forma oro zilegi bilakatu eta indartzea. Gainera, Ipar Euskal Herriko ikasleok, eduki arrotz hauek guztiak hizkuntza arrotz batean landu behar ditugu, bi gai izan ezik, beste guztiak frantses hutsean aurkeztu behar baititugu. Bestalde, frantses estatuaren barrenean Euskal Herriak izaera administratiboa aurten lortu duen arren, programa eskolarrak Parisen eginak dira, eta gure herriak ez du lekurik. Horren ondorioz, ez ditugu gure herriaren historia eta geografia formalki lantzen. Horregatik, azterketa hauek arrotzak bezain zapaltzaileak direla diogu, ikasleok kritikoki formatu eta gure gaitasunak garatzeko helburutik oso urrun, egungo sistema hau zilegiztatu eta erreproduzituko duten txotxongiloak eratzea helburu duelako, zapalduon mesedetara egongo den hezkuntza eta bizi eredu baten planteamenduak garatzea eragozten duelarik.

Inposaketa eta eraso hauen aurrean, urteetan zehar selektibitatearen aurka ikasleok egin ditugun eta oraindik ere aurrera eramaten ari garen borrokak ezinbestekoak dira. Azken urteetan gainera, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko ikasleek baxoa euskalduntzeko burutzen ari diren dinamika ekarri nahi dugu gogora, Frantziar Estatuko baldintzak ikusirik borroka osoaren lehenengo jo-muga bezala ezarri dutelarik baxoa euskaratzearen aldeko aldarria.

Guzti honekin, aurten ere, Ikaslea Abertzaleak eta Baxoa Euskaraz-eko kideok selektibitatea eta baxoa bezalako azterketa arrotz eta basatiei, ezezko borobilena eman nahi diegu. Bestalde, Euskal ikasleriari zuzentzen gatzaizkio , selektibitateari aurkakotasuna adierazi, baxoa euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu eta inposaketa hauen aurrean antolatzen eta borrokatzen jarraitzeko, soilik ikasleria antolatu eta borrokalariak eman baitezake errotiko aldaketa hezkuntza sisteman.

SELEKTIBITATEARI EZ ETA BAXOA EUSKARAZ! GORA IKASLEON BORROKA! GORA ZAPALDUON BORROKA!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s