Home

Tosu betirako

(Debajo en castellano)

Desalojo notifikazioaren harira

Kaixo lagunok:

Batzuek jakingo duzuenez, astelehenean, Eusko jaurlaritzaren desalojo agindua helarazi ziguten Tosura, gaurtik hasita 8 egun erabilgarriren epea emanez landa hustutzeko. Erantsita doakizuen desalojo agindu honen inguruan pare bat komentario egin gura ditugu.

Lehenik eta behin, orain arte egindako borrokak obrak atzeratu dituela onartzen duela azpimarratu gura dugu, honek orain arte isiotutako alarmak zentzudunak izan direla frogatzen baitu. 2014ko akanpadan gelditu ziren desjabetzeak eta aurtengo akanpada (“asentamiento” testuan) aipatzen dira, besteak-beste.

Bigarrenik, Tosu zenbait pertsonaren bizilekua dela, eta horietariko batek errolda txartela daukala, jakinarazi gura dugu. Beraz, epaile-agindu barik, landa daukagun egurrezko etxera sartu, edota hau eraitsiko balute, ilegalitate larrian eroriko lirateke. Gainera Eusko jaurlaritzari hauxe bera jakinarazi diogu eskutitz bidez.

Bestalde, parking faraoniko honen, eta ostean datorren Andra Mariren urbanizazioaren kontra egoten jarraitzen dugula adierazteko, ekainak 16an 20:30etan San Nikolas/Txiki Otaegi plazan, kontzentrazio batera dei egiten dugu.

Tosun egin gura dutena Parking bat baino gehiago da. Getxon eta Euskal Herrian EAJk inposatu gura digun ereduaren beste pieza bat da, Getxo Antzokia eta Romoko kultur etxea lez Getxon, edo Errekaleor, Errauztegia eta Baztaneko Aroztegia Euskal Herri mailan.

Porlan ustela ala ortu biziak? Guk argi daukagu

Bizitza da handiena!

https://www.boe.es/boe_n/dias/2017/06/05/not.php?id=BOE-N-2017-333113

—————————————

Al hilo de la notificación del desalojo

Hola amigas:

Como sabréis, el lunes, nos llegó una orden de desalojo dictada por el Gobierno vasco, ordenando el vaciado de la campa en 8 días hábiles contando desde hoy.

Queremos hacer un par de comentarios a raíz de esta orden adjuntada abajo.

Primeramente querríamos remarcar que el documento admite que nuestra lucha ha conseguido retrasar las obras. Esto prueba que las alarmas encendidas hasta ahora eran razonables. De hecho se mencionan indirectamente las dos acampadas de resistencia realizadas hasta ahora. Sobre la del 2014 se hace mención de la paralización de las expropiaciones, mientras que la de este año (denominada “asentamiento” en el texto) se aduce como justificación para la orden.

También queremos hacer saber que Tosu es el domicilio de varias personas, una de las cuales está empadronada. Por lo tanto sin orden judicial, la entrada, o demolición de la casa de madera construida en la campa sería un delito grave, algo de lo que ya hemos advertido al Gobierno Vasco por carta.

Por otro lado, para reafirmar que estamos en contra del Parking y de la urbanización de Andra Mari que traerá, hacemos un llamamiento a una concentración el día 16 de Junio a las 20:30 en la plaza San Nicolas/ Txiki Otaegi en Algorta.

Lo que quieren construir en Tosu es más que un parking, es otra pieza en el modelo que el PNV tiene para getxo y Euskal herria, como el Getxo Antzoki y la casa de cultura de Romo en Getxo, y la incinedadora de Zubieta, el desalojo de Errekaleor y el aroztegi de Baztán.

Cemento corrupto o huertos vivos? Nosotras lo tenemos claro

La vida es lo más grande

https://www.boe.es/boe_n/dias/2017/06/05/not.php?id=BOE-N-2017-333113


4 arrazoi ibargengoako parkingaren kontra

Antiekologikoa

Bertako nekazaritza sustatzen duen Tosuko ortu komunitarioa bertan behera geratuko litzatekelako. Balio handiko lur azpiko akuiferoen suntsiketa suposatzen duelako. Parkinga eta berarekin datozen errepideek kotxeen erabilera bultzatuko duelako. Andra Mari auzoa urbanizatzeko aitzakia delako.

Faraonikoa

Beharrezkoa ez den proiektuan dirutza publikoa (6milioi euro + gainkostuak) gastatuko litzatekelako. Betikoak baino ez direlako aberastuko proeiktu honekin: eraikuntza enpresak, banketxeak, promotora inmobiliariak, Alderdia… Krisira eraman gaituen eredu espekulatiboan oinarrituta dagoelako.

Ilegala

Derrigorrezkoa den Ingurumen Eragin Txostena (EIT) egin ez dutelako. Parkingnaren helburua azaldu ez dutelako. Trenbide azpiegitura bezala mozorrotu dutelako kotxeek erabiliko duten azpiegitura bat.

Parte hartze gabekoa

Herritarrek eta batez ere Andramariko bizilagunek ez dutelako inolako parte hartzerik izan. Herritarrek proposatutako alegazio guztiak baztertu dituztelako. Imanol Landa Bizkaiko Garrio Patzuergoaren (BGP) Kontseilu Nagusiko kide den arren, proiektua trenbide azpiegitura gisa aurkezteak Getxoko Udalari eskumen guztiak kendu dizkiolako. A ze azpijokoa!

4 buenas razones contra el Parking de Ibarbengoa

Anti-ecológico

Porque acabaría con el proyecto de huertas comunitarias de Tosu que fomenta la agricultura local. Porque supone la destrucción de acuíferos subterraneos de gran valor. Porque el parking y las carreteras que requiere supondrán un aumento del tráfico. Porque es la punta de lanza para urbanizar el barrio de Andra Mari.

Faraónico

Porque gastarán un dineral (6 millones de euros + sobrecostes) en un proyecto innecesario. Porque con este proyecto sólo sacarán tajada los de siempre: constructoras, bancos, promotoras immobiliarias, el Partido… Porque se basa en el modelo especulativo que nos ha llevado a la crisis.

Ilegal

Porque no han realizado el Estudio de Impacto Ambiental (EIA) obligatorio. Porque no han explicado la razón del proyecto. Porque han camuflado como infraestructura ferroviaria un proyecto que está destinado para el uso del coche.

Sin participación popular

Porque no han preguntado al pueblo, ni siquiera a l@s vecin@s de Andra Mari. Porque no han hecho caso a ninguna de las alegaciones propuestas por diferentes vecin@s. Porque pese a que Imanol Landa es miembro del Consejo General del Consorcio de Transportes de Bizkaia (CTB), el hecho de presentar el parking como una infrastructura ferroviaria, ha dejado al ayuntamiento sin competencias al respecto. ¡Vaya jugarreta! ¡Cómo se las gastan!

———————-

Tosu Betirako Asanblada

Zementuaren aurrean, aitzurrak

Argia

2011n amaitu zuten Getxo eta Berango arteko Ibarbengoako metro geltokia eraikitzen, baina ez da sekula erabili. Oraingoz gauzatu ez den plan handiago baten parte zen geltokia: 8.000 etxebizitza landa izaerari eutsi dion eremuan, eta aparkaleku handia. Etxebizitzen proiektua alboratuta dago behin-behinean, ez ordea aparkalekukoa. Herritar talde batek sei urte darama hura egin nahi duten zelaian, egitasmoa geldiaraziz eta aldi berean bizimodu alternatiboa eraikiz. Ongi etorri Tosura.

Getxoko Udalean guztira zazpi geltoki dauden arren, metroa horietako seitan besterik ez da gelditzen. Zazpigarrena, ofizialki Getxo-Ibarbengoa izena duena, 2011tik dago eraikita, baina sekula ez da han trenik gelditu, sekula ez dute bidaiarien joan-etorria ezagutu haren nasek. Geltoki “mamua” esaten diote. Ezohiko lekuan dago, lauzpabost etxe baizik ez duen zelaiz betetako inguruan.

Agintarien asmoa betetzera, 300 autorentzako lurpeko aparkalekua egongo da, edo egon beharko litzateke jada, Ibarbengoako geltokiaren ondoan, Tosu izeneko parajean. Horren ordez, egun baratze batzuek, tarteka pankartaren batek eta etxola batek osatzen dute metroan doazenei Tosuk eskaintzen dien paisaia. Inoiz kanpin-dendak ere izan dira. 2011tik, geltokia amaitu zenetik, beti egon da norbait zelaia okupatzen, aparkaleku proiektua geldiarazteko borrokan.

Getxoztar talde bat eguna belar janean ematen zuten behiekin espazioa partekatzen hasi zen garai hartatik asko aldatu da Tosuko landaren itxura. Orain ez dago behirik, eta belardiaren zati bat baratzeek hartu dute, baita zuhaitz batzuek ere, dena okupei zor. Etxola handi batek etxebizitza-biltoki funtzioa egiten du, txikiago bat dago komunerako. Etxola handian hartu gaituzte Tosu Betirako Asanbladako Nagorek eta Gorkak.

Beste 20.000 biztanlerentzako tokia egiteko plana

“2007an Bilbo metropolitanoaren Lurralde Zatikako Plana aurkeztu zen, Uribe Kosta ere hartzen zuena”, azaldu du Gorkak; “zehazki, 30.000 etxebizitza egitea aurreikusita zegoen eskualdean, horietatik 8.000 Getxon”. Gehienak Andra Mari auzoan egitea aurreikusi zuten –ingurukoek Getxo esaten diote, besterik gabe–, udalaren sorburu eta haren espazio berde apurretatik gehientsuenak gorde dituen inguruan, Berangoko mugan.

“Betidanik nekazari ingurua izan da Andra Mari”, dio Gorkak. “Gutxika urbanizatuz joan da, eta denboraz, baserriekin batera txaletak eta bestelako etxebizitzak eraiki dituzte, baina landa eremu batzuk gorde dira”. Testuinguru hartan iragarri zen 8.000 etxebizitza egiteko plana. “Ia beste Areeta bat egitearen parekoa da, 20.000 biztanlerentzako tokia, eta horrek dakartzan azpiegitura guztiak”. Erantzuna berehala sortu zela gogoratzen dute Tosu Betirakoko kideek. Ordurako auzo elkarte indartsua zeukan Andra Marik. 3.000 lagun bildu zituzten urbanizazio asmoen aurkako manifestazio batean, 2007an bertan.

Kaleko indar erakustaldiaz gain, udaletxe barruko oreka haustea lortu zuen Andra Mariko auzo elkarteak. Ezker abertzalea legez kanpo zegoela, berdeentzako botoa eskatu zuten, baita askotxo eskuratu ere auzoan. Beti bezala EAJk irabazi zituen hauteskundeak, baina ohi baino tarte estuagoarekin, eta udalean indar nahikorik ez zuela ikusita 8.000 etxebizitza egiteko proiektua baztertu egin zuen, garai hobeen zain. Handik laburrera agertu zen bete-betean krisia, higiezinen burbuilaren eztanda eta guzti. Hurrengo urteetan proiektua itzuli egin zen, baina apalago.

Zelaiak zementuz betetzeko asmoa momentuz bertan behera lagata ere, Ibarbengoako geltokia eraikitzen hasi ziren 2008an. “Auzotarren aspaldiko eskaria zen trenbidea lurpetik joatea Anda Marin”, gogoan du Tosu Betirako Asanbladako Nagorek; “lortu egin zuten, baina Getxoko geltoki zaharra ere eraitsi zieten eta beste bat eraiki Bidezabalen, Algortatik hurbilago eta beraz auzokide askoren etxeetatik urrunago. Ibarbengoakoa eraikitzen hasteko aitzakia izan zen geltoki zaharraren ordezkoa egitea, baina aitzakia hutsa besterik ez zela bistan da, oraindik ireki gabe dago eta”. Ibarbengoako aparkalekuaren aurka daudenen esanetan, bai geltokia bai parkinga bera inguruaren urbanizazioari atea irekitzeko lehen urratsak besterik ez dira.

Trafikoa arintzeko edo guztiz kontrakorako?

Tosuko aparkalekua Bizkaiko Garraio Partzuergoak sustatutako egitasmoa da. Getxoko alkatea, Imanol Landa jeltzalea, erakunde horretako Kontseilu Nagusiko bokala ere bada, eta Udaleko gobernu taldeak proiektua babesten du erabat. Haren iritzia zehazki ezagutzeko Hirigintza zinegotzi Joseba Arregirekin harremanean jartzen ahalegindu gara, baina udal iturriek orain dela hilabete batzuetako prentsa ohar bat igorri digute, esateko duten guztia hor dagoela adieraziz.

Oharrean, Getxoko gobernu taldeak “babes osoa” adierazten dio “Ibarbengoako Metroko aldirietako aparkalekua eta geltoki berria irekitzeko proiektuari, agerikoa baita mesedegarri izango dela Getxo eta Uribe Kostarentzat, mugikortasunaren eta ingurumenaren alorrean”.

Getxon metroak maiztasun handiagoa du eskualdeko beste herri batzuetan baino. Udalaren esanetan, autoa uzteko tokia eskaintzeak aukera emango dio herritar askori maiztasun horretaz gozatzeko oso prezio merkean –egunean 70 zentimo ibilgailua bertan uzteagatik–, horri esker gidari asko ez dira Getxo hirigunera sartuko eta oro har errepideetatik auto asko kenduko dira. “Garraio publikoa eta autoa konbinatzen dituen aukera hori gero eta gehiago eskatzen dute herritarrek”, Bizkaiko Garraio Partzuergoaren arabera.

osu Betirako Asanbladako kideak ez datoz bat: “Uste dugu aparkaleku bat eraikitzea inoiz ez dela autoak errepideetatik kentzeko; kotxea erabiltzeko beste azpiegitura bat besterik ez da”, diosku Nagorek. “Hemen ondoan autobidea egin zuten ataskoak konpontzeko eta ez zituzten konpondu; orain aparkalekua… Beti aitzakia berarekin dabiltza”. Bide batez, argi utz nahi dute ez daudela Ibarbengoako geltokia irekitzearen aurka, “azken batean eginda dago eta”. Baina administrazioarentzat ezinbesteko baldintza da aparkalekua eraikitzea geltokia zabaldu aurretik.

Parte hartzea bai, baina nolakoa?

Getxon indarrean dagoen Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) 2001ekoa da, eta udal osoa urbanizagarritzat jotzen du, legez ukiezina den kostaldeko marra eta Andra Marin bertan dagoen golf zelaia izan ezik. Testuinguru horretan erabateko zentzua zuen 8.000 etxebizitza eraikitzeko asmoak, baina ikusi dugunez tiradera batean uztea beste irtenbiderik ez zuen izan Udalak 2007an. Handik urte batzuetara prozesu parte hartzailea ireki zuen alternatibak lantzeko, 2011tik 2015era iraun zuena.

Prozesu hartan parte hartu zutenetako bat Iñigo Elortegi Getxoko Auzokideok plataformako kidea da. “Udal gobernu taldeak hiru aukera ipini zizkigun mahai gainean: euren ikuspuntutik baikorra zenak 8.000 etxebizitza egitea zekarren; moderatuak 2.500 eta 4.000 bitartean; eta ezkorrak 2.000. Eurak moderatuaren alde azaldu ziren”. Hortik behera ezer ez. Baina prozesuan parte hartu zutenen %55ek “zero garapen” izeneko hautuaren alde egin zuten, hasierako aukeren artean ez bazegoen ere: 2013-2017 epean etxe berririk ez eraikitzea Getxon, eta udalean hutsik eta erabiltzeko moduan dauden 3.500 etxebizitzak erabiltzea eskaintza berria egiteko. Elortegiren esanetan, proiektua idazteko ardura zuen lantaldeak ez zuen aukera aintzat hartu eta horrek eragin zuen partaideen erdia baino gehiago prozesutik irtetea.

“Ez dituzte 8.000 etxebizitza eraikiko, baina agian 4.000 bai, horretan dabil EAJ”, dio Elortegik. Ez du erraz, eta HAPOa ere ez du berriztu nahi horretarako EH Bildurekin eta Podemosekin negoziatu beharko lukeelako udalean. Seguruenik garai hobeen zain dago, ea gehiengo zabalagoa lortzen duen hurrengo hauteskundeetan”. Beste oztopo bat etor dakioke luze gabe argitaratuko diren EAEko Lurralde Antolamendu Gidalerroetatik, itxuraz filosofia aldaketa ekarriko baitute 2007ko testuinguruarekin alderatuta. “Badirudi orain hiriguneen inguruetako eraztun berdeak babesteko joera dagoela”, dio Elortegik, “krisi garaian lurzorua gorde beharra dago nonbait, amaitu dira udalak eraikuntzako plusbaliekin sostengatzen ziren garai oparoak”.

Etxebizitza premiak ez du justifikatzen milaka etxe berri egin nahi izatea, Elortegiren esanetan. Bat datoz Tosu Betirakoko Gorka eta Nagore. Azken urteetan Getxok biztanleak galdu dituela gogorarazi digute: 83.000 ingurutik 78.000ra.

Beste gizarte eredu baten bila

Joko horren erdian, pertsona talde batek bizimodu bat eraiki du, urteen poderioz, Tosuko landan. Edo horretan dabiltza behintzat. 2011tik beti egon da mugimendua bertan. Guztira bost kanpaldi egin dituzte. Lehen hirurak iraupen mugatukoak, hirigintza planen aurka protesta egiteko antolatuak. Azken biak erresistentzia kanpaldiak izan dira, mehatxu zehatzei aurre egiteko abiaraziak eta hasiera batean iraupen mugagabekoak. Horietan azkenekoa 2017ko urtarril amaieran izan zen, itxura osoz obrak hasi behar zituztenean. Momentuz, ordea, topografoak izan dira bertara joan diren langile bakarrak. Lasai egin dute egitekoa, Tosu Betirakoko kideek inolako oztoporik jarri gabe. Makinak doazenerako, berriz, protokolo bat dute prest.

Bien bitartean, hasieran lau horma xume besterik ez zituen etxola negua bertan emateko moduko etxe bihurtu dute, sukalde eta literekin, horma batzuk adobez eta besteak kartoiz eginda, material birziklatua erabiliz. Baratzeek ere bidea egin dute. Bazterketa arriskuan dauden pertsonekin lan egiten duen elkarte bat hurbildu zitzaien orain pare bat urte eta geroztik haientzat da ortuetako bat. Pertsona bat dago erroldatuta Tosuko landako etxolan, eta atean itsatsita daukate beste baten etxebizitzan bortxaz sartzea galarazten duen legearen pasartea, polizia doanerako. Udaltzaingoaren bisita izan zuten behin, erroldatutako pertsona benetan han bizi zela egiaztatzeko. Baina jendearen joan-etorria da Tosuko giroaren ezaugarri nagusia. Hitzaldiak, ekitaldiak, igande arratsaldeetan hanburgesa salmenta… Mugimendua dago, eta gainera bizilagunekin, oro har, harreman ona izateaz harro daude.

“Orain momentua da patxadaz elkarrekin jesarri eta hemen eraiki nahi dugun bizimoduaz hitz egiteko, gure arteko harremanak hobetzeko, konpromiso mailak orekatzeko, botere harremanik ez egoteko”, azaldu digute Nagorek eta Gorkak, “batzuetan asanblada mitifikatzen dugu baina egunero landu behar dira harremanak. Azken kanpaldiaren ostean enpresek ez dute mugimendurik egin eta lasaitasun une hau aprobetxatu nahi dugu barne mailako hausnarketa egiteko”.

“Ez gaude hemen lurra defendatzeko bakarrik”, dio Gorkak, “beste gizarte eredu bat sortu nahi dugu, energetikoki, elikadura aldetik, harremanen aldetik… Plaka fotovoltaikoak dauzkagu, material guztia berrerabilitakoa da, afarietan alboko ekoizleei erositako janaria ematen dugu, edo gure ortukoa. Ez da aparkalekuaren kontrako borroka hutsa”.

One thought on “Tosu betirako: Porlan ustela ala ortu biziak? | ¿Cemento corrupto o huertos vivos?

  1. Una mas del PNV. Y ya van muchas… en su ofensiva capitalista desde hace unos meses que empezó geroa bai contra la okupación y el mov.popular.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s