Home

Kiosco-de-prensa-–-Negocio-de-bajo-costo-texto3

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Sendoa Jurado – Amnistiaren aldeko militantea.

Badakit batek baino gehiagok, idazten dudana irakurri eta gero, komunikabideen independentziari eraso egiten diodala eta haien askatasuna ez dudala errespetatzen esango duela. Baliteke ere haien arteko korporatibismoak bultzatuta, testu hau paperean publikatzen duen inongo komunikabidek ez argitaratzea. Batek daki, agian kontrakoa gertatuko da, modu horretan esaten ditudan gauzetan ze erratuta nagoen erakusteko. Ikusiko dugu.

Bi gairen gainean jarri nahi dut arreta datorrena tratatzeko orduan: Iñaki Bilbao “Txikito” euskal presoaren gose greba mugagabea eta Lander Martinez Podemoseko parlamentariak Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurka prentsaurreko bidez bultzatutako kriminalizazio kanpaina.

Honakoa idazten ari naizen momentuan, Txikito bere 20. eguna gose greban betetzear da. Gose grebarekin batera itxialdia ere burutzen ari da, hau da, jateari uko egiteaz gain, ziegatik kanpo onartzen dizkioten 2 orduei ere uko egiten diela. Horren ondorioz, Txikitori buruz astean behin baino ezin dugu jakin, itxialdia eginez gero kartzelak telefonoz deitzea eragozten diolako.

Txikitok 33 urte daramatza kartzelan, gehienak isolamendu galerietan. Horretaz aparte, azken garaietan lehenengo graduaren lehenengo fasea aplikatu diote, kartzelan aplikatu daitekeen bizi modurik gogorrena, presoek beraien buruaz beste egin dezaten bultzatzeko tortura fisiko eta psikologikoa, pixkanaka (ez hain pixkanaka) apurtzen zaituen tortura kronikoa.

Honen guztiaren aurrean, Txikitok independentzia eta sozialismoaren aldeko borroka hasi du, eta norbaitek esango du, “ez litzateke hobea bere eskubideen aldeko borrokaldia hasi izan balu?” Bada, batzuek ulertu ez arren, bere jarrera guztiz logikoa da: “nire militantziari uko egiten ez diodalako zigortzen banauzue, nire militantziaren aldeko gose grebari ekingo diot zuen zigorraren zentzugabekeria agerian uzteko”.

Eta hemen dator arazoa euskal komunikabide handienei dagokienez. Txikito ez da sartzen ezarri nahi duten preso ereduan, eta hori nahikoa da beste batzuen giza eskubideekin asperdurara arte informatzen duten bitartean (barkatu horrela esatea, baina batzuen eta besteen arteko desorekak amorruz betetzen nau), Txikitoren inguruko zentsura agerikoa da, araua konfirmatzen duten salbuespen txikiak alde batera utzita. Txikitoren jarrera politikoa da errukirik gabeko zentsura zital honen oinarrian dagoena.

Garak gose grebaren 20. egunean Donostiako bi egun lehenagoko kontzentrazioaz informatzea ebatzi du, albiste horrekin batera Bilboko kontzentrazioarena bidali bagenien ere bigarrengo hau alde batera utzi duten arren, Lezamako asteroko kontzentrazioak estaltzen dituzten arren, aurreko larunbateko manifestazioarekin edota beste hainbatekin egiten duten arren, baina 20. egunean zerbait atera dute. Aurpegia zuritzeko nahikoa?

Konparatzen hasiak, ikus dezagun Garak Jose Mari Erdozainek Kalera Kalera dinamikaren baitan egindako lau eguneko gose grebari eman zion oihartzuna. Nire errespetu osoa Erdozaini erakutsitako konpromisoagatik, baina Gararen jarrera ez da inolaz ere orekatua, kontutan izanda Txikito, gainera, ze baldintzetan ari den gauzatzen. Ez zen batere orekatua izan iaz hainbat preso politikok 117 egunez luzatu zuten txandakako gose grebarekin edo bi preso ohik iaz Etxarrin 20 egun baino gehiago luzatu zutenarekin konparatzen badugu.

Berriaren jarrera irekiagoa da zentzu horretan, baina albisteen garrantzia neurtzeko langa bikoitza erabiltzen duela ez dago zalantzarik. Egun berean Sare eta Irekiren ekimenen, Idoia Lopez de Riañoren askatasunaren eta Altsasukoen egoerari buruzko berria eman zuen, baina Txikitori buruz txintik ez, informazio hori aurreko egunean jasoa zuten arren.

Erraustegiaren kontrako gose grebaren berri ematen zuten bi egunkari hauek, Herri Nortek Iñaki Bilbaorekin elkartasunean hasitakoari buruz ezertxo ere esan ez duten bitartean. Badakizue noiz lortu duen Txikitoren gose grebak oihartzunik handiena? Alderdi politikoen egoitzak pintatu dituztenean. Hala da, hori bezain tristea, eta larria aldi berean, komunikabideek zabaltzen duten inplizituzko mezua delako ekintza zuzena erabili ezean zenbait ekimen ezkutuan geldituko direla.

Hori bera izan zen komunikabideek Ibon Iparragirrerekin orain dela urte eta erdi zabaldutako mezu berbera. Zortzi autobus kiskali behar izan zituzten Derion bere egoerak benetako oihartzuna izateko, gaitzespen guztien gainetik eta garretan zeuden busek eragindako kearen artean Ibonen izena agertu zenean. Zoritxarrez oraindik jarraitzen du preso eta oso larri. Baina komunikabideek hausnartu beharko lukete beraien jarrerek eragiten dituzten erreakzioez.

Lander Martinezen kasura pasako naiz orain. Badira hiru hilabete berak Bilboko taberna batean pairatutako erasoa salatu zuela. Esan zuenaren arabera, “ATAko” kide batek kolpatu egin zuen eta iturri fidagarriek horrela baieztatzen ziotela gehitu zuen. Komunikabidez beteriko prentsaurreko batean esan zuen eta denek egin zuten Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren aurka, azkeneko honek ohar bidez azaldu baldin bazuen ere bere kide bat izan zela pentsatzeko inolako zantzurik ez zuela.

Garak espazio handia eskaini zion Lander Martinezen prentsaurrekoari, bai edizio digitalean zein paperezkoan. Amnistiaren Aldeko Mugimenduari, ordea, soilik digitalean eta labur. Ez al dute presoek gure mugimenduaren erantzuna jakiteko eskubiderik? Ez al dio kazetaritzaren kode deontologikoak afera bakarra osatzen duten eragile guztiek berdin tratatuak izateko eskubidea dutela? Ba Garak ez du betetzen kode hori ezta urrundik ere. Are gehiago, gai honetaz hitz egiteko hainbatetan saiatu nintzen Ramon Sola Garako Politika saileko arduradunarekin kontaktatzen, eta era guztietako aitzakiak jaso nituen: “Orain bilduta dago”, “Oraintxe bertan joan da”, “Utzi zure telefonoa eta berak deituko dizu”… Gaur arte, guri editorialak zuzentzeko badaukatelako denbora, baina gurekin tratatzeko ez.

Bada, hilabeteak pasatu dira eta Lander Martinezek salaketa egiteko orduan informazio okerra jaso zuela onartu du, bere iturriak ez omen zirelako hasieran esan zuen bezain “fidagarriak”. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak bere irakurketa plazaratu zuen aste honetan bertan. Inork ez zuen bere orrialdeetan horren berri eman, garaian bere egoitzan jaso gintuen Berriak ere ez.

Euskal Herriko komunikabide handienak herriarenak ez direla onartzeko garaia heldu da, ezta euskaraz hitz egiten digutenean ere. Hauek burgesia txikiaren eskutan daude eta herri ekimenak zapalduak eta baztertuak izaten ari dira, soldatapeko militante gutxi batzuek dinamizatzen dituzten beste ekimen handi eta aurrefabrikatuen mesedetan.

“Kontatzen ez dena ez da”, dio Gararen kanpaina batek. Lan mardula daukagu aurretik herri proiektu komunikatiboei dagokienez. Baliatu beharko ditugu eskura ditugun bitartekoak, sare sozialak eta abar, baina ez dezagun inoiz ahaztu biderik zuzenena kalea berreskuratzea dela, hormak direla gure bozgorailu nagusia, eta mobilizazioak direla batzar tokirik handiena. Ekainaren 24an hitzordua daukagu Bilbon. Gora Txikito! Amnistia osoa!


 

¿Y SI NO SE CUENTA?

Sendoa Jurado – Militante pro amnistía.

Ya sé que habrá quien después de leer lo que escribo, dirá que ataco a la independencia de los medios de comunicación y que no respeto su libertad. También podría ser que impulsados por el corporativismo entre unos y otros, ninguno de los medios que publica en papel dé luz a este texto. Quién sabe, puede que pase lo contrario, para demostrar lo equivocado que estoy en todo lo que digo. Ya veremos.

Quiero centrar la atención sobre dos temas a la hora de tratar lo que viene: la huelga de hambre indefinida del preso político vasco Iñaki Bilbao “Txikito” y la campaña de criminalización impulsada contra el Movimiento Pro Amnistía mediante rueda de prensa por el parlamentario de Podemos Lander Martínez.

En el momento en el que escribo esto, Txikito está a punto de cumplir su 20º día en huelga de hambre. Junto a la huelga de hambre está llevando a cabo un encierro, es decir, que además de no comer, también está rechazando las dos horas que le aceptan fuera de la celda. Como consecuencia de ello, sólo podemos saber de Txikito una vez a la semana, porque si hace el encierro la cárcel le impide llamar por teléfono.

Txikito lleva 33 años en la cárcel, la mayoría en galerías de aislamiento. A parte de eso, últimamente le han aplicado la primera fase del primer grado, el régimen de vida más duro que se puede aplicar dentro de la cárcel, una tortura física y psicológica para empujar a los presos al suicidio, una tortura crónica que te rompe poco a poco (no tan poco a poco).

Ante todo esto, Txikito ha iniciado una lucha a favor de la independencia y el socialismo, y alguien dirá, “¿no sería mejor si hubiera emprendido una lucha a favor de sus derechos?” Pues, aunque algunos no lo entiendan, su posición es absolutamente lógica: “si me castigáis porque no renuncio a mi militancia política, comenzaré una huelga de hambre a favor de mi militancia para dejar al descubierto lo absurdo de vuestro castigo”.

Y aquí viene el problema en lo que respecta a los medios de comunicación vascos más grandes. Txikito no entra en el modelo de preso que quieren imponer, y eso es suficiente para que mientras informan hasta el aburrimiento sobre los derechos humanos de unos (perdón por decirlo así, pero me llena de rabia el desequilibrio entre unos y otros), la censura alrededor de Txikito es palpable, dejando de lado las pequeñas excepciones que confirman la regla. La postura política de Txikito es lo que está en la base de esta mezquina censura sin compasión.

Gara ha decidido informar sobre la concentración de dos días antes en Donostia en el vigésimo día de la huelga de hambre, a pesar de que junto a esta noticia les enviamos la concentración de Bilbo que han preferido no sacar, a pesar de que esconden las concentraciones de cada jueves en Lezama, como han hecho con la manifestación de Bilbo del pasado sábado y con otras tantas, pero en el vigésimo día han sacado algo. ¿Suficiente para lavar su imagen?

Puestos a comparar, veamos el eco dado por Gara a la huelga de hambre de cuatro días que hizo Jose Mari Erdozain dentro de la dinámica Kalera Kalera. Todo mi respeto a Erdozain por el compromiso mostrado, pero la actitud de Gara no es en absoluto equilibrada, teniendo en cuenta, además, en qué condiciones la está desarrollando Txikito. No es en absoluto equilibrada si la comparamos también con la huelga de hambre rotativa que durante 117 días mantuvieron varios presos políticos, o con la que alargaron por más de 20 dos ex presos el año pasado en Etxarri.

La actitud de Berria es más abierta en ese sentido, pero no hay duda de que usa doble rasero a la hora de medir la importancia de las noticias. Dio la noticia de las iniciativas de Sare e Ireki, de la salida de Idoia López de Riaño y de la situación de los de Altsasu el mismo día, pero sobre Txikito no dijo ni pio, aunque esa información la tenía desde el día anterior.

Estos dos diarios daban la noticia sobre la huelga de hambre contra la incineradora, mientras no decían lo más mínimo sobre la iniciada por Herri Norte en solidaridad con Iñaki Bilbao. ¿Sabéis cuándo ha conseguido la huelga de hambre de Txikito más notoriedad? Cuando han pintado las sedes de los partidos políticos. Es así, tan triste como eso, y grave al mismo tiempo, porque el mensaje implícito que difunden los medios de comunicación es que determinadas iniciativas quedarán ocultas si no se recurre a la acción directa.

Ese fue exactamente el mensaje difundido por los medios con Ibon Iparragirre hace ahora año y medio. Tuvieron que calcinar 8 autobuses en Derio para que su situación tuviera verdadero eco, cuando su nombre apareció por encima de todas las condenas y entre el humo generado por los buses en llamas. Por desgracia Ibon sigue preso y muy grave. Pero los medios de comunicación deberían reflexionar sobre las reacciones que generan sus actitudes.

Pasaré ahora al caso de Lander Martínez. Hace tres meses que denunció la agresión que sufrió en un bar de Bilbo. Según dijo, le golpeó un miembro de “ATA”, y añadió que se lo afirmaban fuentes fidedignas. Lo dijo en una rueda de prensa llena de medios de comunicación y todos la emprendieron contra el Movimiento Pro Amnistía, a pesar de que éste explicó por medio de un comunicado que no tenía indicios para pensar que se hubiera tratado de ninguno de sus miembros.

Gara concedió gran espacio a la rueda de prensa de Lander Martínez, tanto en la edición digital como en la de papel. Sin embargo, al Movimiento Pro Amnistía sólo en el digital y corto. ¿Acaso no tienen derecho a saber la respuesta de nuestro movimiento los presos y presas? ¿No dice el código deontológico del periodismo que todos los agentes que forman una sola cuestión tienen derecho a ser tratados de igual manera? Pues Gara no cumple ese código ni de lejos. Es más, sobre este tema traté de hablar en varias ocasiones con Ramón Sola, responsable de la sección de Política de Gara, y recibí excusas de todo tipo: “Ahora está reunido”, Se acaba de marchar”, “Deja tu teléfono y él te llamará”… Hasta hoy, porque tiempo para dedicarnos editoriales sí tienen, pero para tratar con nosotros no.

Así pues, han pasado los meses y Lander Martínez ha reconocido que recibió información equivocada a la hora de hacer su denuncia, porque al parecer sus fuentes no eran tan “fidedignas” como dijo al principio. El Movimiento Pro Amnistía hizo pública su lectura esta misma semana. Nadie dio la noticia al respecto, tampoco ese Berria que en su día nos recibió en su sede.

Es el momento de reconocer que los mayores medios de comunicación de Euskal Herria no son del pueblo, ni cuando nos hablan en euskera. Estos están en manos de la pequeña burguesía y las iniciativas populares están siendo pisoteadas y marginadas a favor de grandes dinámicas prefabricadas y dinamizadas por unos pocos militantes a sueldo.

“¿Y si no se cuenta?”, pregunta una campaña de Gara. Tenemos mucho trabajo por delante en lo que respecta a los proyectos comunicativos populares. Tendremos que utilizar los recursos que tenemos a mano, redes sociales etcétera, pero no olvidemos nunca que el camino más directo es recuperar la calle, que las paredes son nuestro principal altavoz, y que las movilizaciones son nuestro punto de reunión más grande. El 24 de junio tenemos una cita en Bilbo. Gora Txikito! Amnistia osoa!

13 thoughts on “Kontatzen ez dena ez da | ¿Y si no se cuenta?

  1. Txikitok hartu duen erabakia nire errespetu osoa eukinda, ez nago batere ados egiten duen, edo duzuen irakurketarekin.
    Alde batetik, ez dut uste gizartea prest dagoenik Independentzia eta Sozialismoa lelopean dinamika ulertzea.Zuek logikoa ikusten duzue, ondo, baina beste batzuk indarrak galtzeko, gizartean presoekiko egiten ari den kontzenziazio lana dinamitatzea …duela helburu pentsatzen dugu. Ez dakit oso ondo zertarako, baina holan ikusten dut.
    Que la situacion de Ibon Iparragirre se dio a conocer debido a la quema de los autobuses, o que se comenzo a trabajar por ese sabotaje? No creo que lo digas en serio. Sería insultar al compromiso de mucha gente, a no ser que creas que el mundo gira entorno a vosotros.
    Y por último, me parece muy saludable el debate sobre medios de comunicacion populares, y que tiene que ser constante. Pero quizas, hay noticias, que no son todo lo importantes que creeis, o mejor, no merecen tanta atencion. Sin más, espero descalificaciones, a ver si me quitan esta mania de creer en debates respetuosos y me pegan algo de creer que somos los unicos que luchan y los demas son mierda, que mienten y trabajan para el enemigo

    • Hasteko, ez zait egokia iruditzen Txikitoren gose grebaren helburua ezer dinamitatzea denik esatea. Artikuluan azalduta dago ze logika izan dezakeen protesta honek, baina esatea norbaitek 20 egun baino gehiago jan gabe emango dituela soilik beste inor izorratzeko, horrek dakartzan ondorio fisikoekin, ez zait argudio serioa iruditzen. Are gutxiago desadostasun puntuak adieraztea bere borrokaldiaren inguruan dagoen zentsura justifikatzeko. Albiste bat emateko ez da zertan ados egon behar.

      Dinamiken garrantziei dagokienez, hainbat adibide agertzen dira, eta zaila da ulertzea zergatik kalean dagoen norbiten lau eguneko gose grebak izan behar duen preso baten gose greba mugagabeak baino garrantzi handiagoa, eta gainera Txikito dagoen baldintzetan. Nik uste dut jende askok ez dakiela zer den lehenengo graduaren lehenengo fasea, eta hori ez da isolamendu galerietan egotea, isolamendu galeriatean are gehiago okertu baitaitezke bizibaldintzak, eta hori da lehenengo fasearen kasua. Lehenengo fasea ez da ohikoa ezta preso politikoentzat ere. Azken urteetan errejimen horretan, gogoratzen ditudan batzuk: Xabier Garcia Gaztelu, Harriet Iragi, Hodei Ijurko, kartzelak eraildako Arkaitz Bellon, Jabi Abaunza, Gari Etxeberria, Sergio Polo… Arantza Zulueta eta Jon Enparantzari ez dakit lehenengo fasea aplikatu zieten ofizialki baina bai praktikan. Eta baten bat ahaztuko dut, baina askoz gehiago ez dira izango.

      Bukatzeko, Ibon Iparragireren gaia. Nik ez dut inon aipatu ez denik bere alde ezer egin, hori zure interpretazio nahiko okerra da. Ibonen alde dinamika pilo egin dituzte, batez ere Iparra Galdu Baik plataformak, Zinemaldian egin zuena oso entzutetsua gainera. Esan dudana da ez duela, oro har, merezi duen oihartzuna izan, eta kasu honetan ez diot Gara edo Berriagatik. Baina ez jarri nire ahoan nik esan ez dudanik. Zentzu horretan eta Derioko sabotajeari dagokionez, orduan Martxelo Otamendik berak idatzitako artikulua uzten dizut hemen (http://www.berria.eus/paperekoa/1851/027/001/2015-11-08/ekuazio_arriskutsua.htm). Argi dago sabotajearen kontra dagoela, baina oihartzuanari dagokionez nik esaten dudan antzeko zerbait esaten du. Kazetaria izan gabe ere horretaz konturatzea ez da zaila.

      • El 24 hay una manifestación y yo lo veo muy correcto decirlo. Otra cosa es que no sea decoroso, y suene mal. Buscar el enfrentamiento, generar represaliados y crear tensiones dentro de SORTU y del EPPK.
        Me equivocó? puede, pero llevo muchos años en esto y la frase”hay que encender la mecha” la he escuchado demasiado. Igual es casualidad.

        La Huelga de hambre la ha puesto Iñaki en marcha, no me siento responsable de lo que derive de ella, si, de no hacer más para traer a los presos a casa.Esto me lleva a entender el porqué de la atención en los medios, Una dinámica de un preso Vs la de un movimiento que debate para ponerse de acuerdo. Que algo tenía que haber salido en prensa, pues si. Que esperaís una entrevista a página entera? Las condiciones que vive Iñaki son de salvajismo puro y duro , hay que denunciarlas,como las de las demás presas y hay que exigir como poco, el derecho a ser tratados dignamente dentro de la prisión, mientras permanezcan encerrados. Ahora viene el Idependentzia eta sozialismoa, encaja perfectamente.

        Si en vez de los autobuses, se quema la estación de Garellano entera, el altavoz hubiese sido el doble. El problema es que se buscan formas de lucha y discusión que permitan en un futuro no tener represaliadas, ni asesinados por el estado, ni manifestaciones prohibidas..labor muy complicada, bastante más que dar fuego a un autobus, pero más eficaz. Ver estos 40 años permiten creer en la fuerza de este pueblo, agotar los caminos por los que hay que transitar y la necesidad de impulsar nuevas formas de lucha, cuando la gente que sostiene el movimiento, se agota . Repetir formas de lucha,que son llevadas a cabo por grupos reducidos, puede estar bien en alguna fase de guerrilla si los grupos son numerosos y hacen daño realmente, a no ser que te erijas en el altavoz del pueblo por orden divina. Yo creo que el pueblo se quiere representar a si mismo, tomar parte y decidir las acciones que elija oportunas, las vanguardias mejor las dejamos hasta donde fueron útiles y las sustituimos por la movilizacion continua.

        • “Dinámica de un preso VS. la de un movimiento que debate para ponerse de acuerdo”. Son frases que no dejan de sorprenderme, porque la dinámica de Txikito, en todo caso, será contra el sistema penitenciario o contra la represión de los estados, y porque el lema bajo el que la lleva a cabo, “independencia y socialismo”, no debería suponer ningún problema para nadie que este a favor de ello, como tampoco lo debería suponer que nadie levante la bandera de la amnistía.

          También hablas de labores más complicadas que dar fuego a un autobús, y desde luego que algunas de las que comentas lo son, sí al menos si te da igual terminar en la cárcel por largos años. En caso contrario supongo que la dificultad es grande y comienza por hacer frente a un montón de miedos, y continúa por la de hacerlo evitando que una policía con multitud de medios técnicos acabe deteniéndote. Creo que al menos a mí, me resultaría más fácil ir a una manifestación.

          Y sobre segundas intenciones, pues creo que vuelve a salir a la luz ese doble rasero, porque hay dinámicas que si preparan marchas a las cárceles en medio de un debate lo hacen para “decirles que les queremos” (jamás para tratar de decirles cuál es la solución buena), y si otras las convocan después de que el debate haya acabado lo hacen para dividir.

          En cualquier caso, ese no era el objeto del artículo, sino la función de los medios de comunicación, y múltiples estudios demuestran (no me lo invento yo) que estos tienen una capacidad altísima a la hora de crear opinión. El propio director de Gara admitió y se enorgulleció de haber ayudado a propiciar el cambio de estrategia, y dijo que seguirían alimentándola. No creo en el periodismo 100% objetivo y además no lo quiero, pero eso es una cosa y otra muy distinta la censura y la manipulación. Que haya medios que juegan este papel propicia que los debates se den siempre en una desventaja clara para los que disponen de menos medios, y ayudan a que las desigualdades entre unos movimientos políticos y otros sea cada vez más grande. Es la lucha de clases llevada al mundo de la información.

          Para terminar, ya que dices que no te sientes responsable de lo que derive de la huelga de hambre de Iñaki, recordarte que quien toma actitudes de ese tipo pierde toda la legitimidad para pedir solidaridad en otros casos, ya que siempre habrá algún punto en el que las reivindicaciones generarán diferencias de opinión. Quien no es capaz de diferenciar lo que es estar de acuerdo de lo que supone solidarizarse ante la represión y encima alardea de ello se retrata a sí mism@.

  2. “Puestos a comparar, veamos el eco dado por Gara a la huelga de hambre de cuatro días que hizo Jose Mari Erdozain dentro de la dinámica Kalera Kalera. Todo mi respeto a Erdozain por el compromiso mostrado, pero la actitud de Gara no es en absoluto equilibrada, teniendo en cuenta, además, en qué condiciones la está desarrollando Txikito. No es en absoluto equilibrada si la comparamos también con la huelga de hambre rotativa que durante 117 días mantuvieron varios presos políticos, o con la que alargaron por más de 20 dos ex presos el año pasado en Etxarri.”

    Creo que aqui tienes noticias que fueron silenciadas de manera total o parcial, mientras que a la huelga de kalera kalera se le dio todo el bombo. Hablamos de una estrategia de ocultamiento, mas alla de que los sabotajes sean ocultados(algo que se puede esperar de medios “tradicionales”, como Gara, Berria, El correo…) hablamos de que se ocultan las huelgas de hambre de unos, mientras que se publicitan las de otras dinamicas, segun su revindicaccion. Haciendo de esos periodicos, en este caso Gara(y en menor medida y distinta forma Berria), herramientas de propaganda de lineas politicas concretas. Eso se denuncia, y creo que es una denuncia totalmente logica y esperable, ya que la deriva de Gara hace mucho que le llevo a panfleto, y le alejo de medio de comunicacion referente.

    • ¿Sabotajes ocultados?
      El pasado sábado algunos volcaron dos contenedores de vidrio en el Casco Viejo de Bilbao y en “El Chorreo” de domingo le dedican casi una página.
      Intereses mutuos que se retroalimentan.

  3. Todo esto sólo subraya la imperativa necesidad de medios “propios” o, mejor aún, genuinamente independientes pero con un compromiso de izquierda, abierto a todo: lo “grande” y lo “pequeño”. Lamentablemente parece haber un desinterés grandísimo por ello, como si las relaciones personales y el boca a boca fueran suficientes: definitivamente no lo son. La EH luchadora de los 80 y 90 nadaba en gran medida en las ondas de las radios libres, hoy día no vale con radios (que además son relativamente caras y complejas): hace falta medios en Internet (por lo menos), tanto escritos como audiovisuales.

  4. Batzuk badirudi ez direla oraindik konturatu Gararen ildo editoriala Sortuk maniatzen duen sektore batek erabakitzen duela. Sektore horrek (nola ez) LABen eta Ernaien batuta ere badu. Beraz ez espero ezer ezker abertzale ofizialetik, beraiek nahikoa lan badute ardiak bezala bildutako artaldea isil-isilik amildegira eramatearekin.

    Txikitoren eta AAMren konpromezua mireseka da, baita Ezk. Abr.ren ezkerretara sortutako mugimenduarena ere. Baina gizarteko gehiengoaren dinamikak beste batzuk direla onartu beharra dago, jendearen gehiengo handiarentzat planteamentu eta dinamika hauek erabat lekuz kanpo daude, iragan hurbileko trapu zaharrak datozte gogora. Eta ez badira aldatzen, mugimendu hau sortu den bezala itzaltzen joatera kondenatua dago, indar guztiz marginal eta sektarioa bihurtzera. Bestela ikus espainiako PC(r)ren panorama, eredu bat nahi baduzue.

    Iruzkin hau ez da kritika merkea, errealitate gordin baten kronika baizik, borroka politikoa momentuko arazo eta egoerei alternatibak eskaintzearekin dago lotua, eta horretan ezker abertzale ofizialaren ‘disidentzia’ ez da aukera sinesgarri bat kaleko jendearen begietara

  5. ¿Una lucha particular en favor de la independencia y el socialismo?
    No creo que haya mas de catorce personas que hagan una interpretación así.

    Nik beste irakurketa erabat ezberdina egingo nuke baina gose greba egiten duen pertsona batekiko errespetoagatik ez dut egingo.

  6. Mikelats:

    Mugimendu hori ez dago itzaltzerik sekulan ez delako piztu.
    “Mugimendu” hitza hartzen dut kontuan nire burutazio hau egiteko eta ez beste bat.
    Eta dagoen horrek (ez dut zelan definitzen bere neurria kontuan harturik) ere esan lezake ” Eskertzen diogu GARAri ez esatea 68 pertsona bilgu ginela Durangoko Aberri Egunaren konbokatorian”.
    68 izan zirela dakit han egon zen guztiz etsituta batek esan zidalako.

    Ondo ibili!

  7. “Mucha gente pequeña en muchos lugares pequeños harçan cosas pequeñas que transformarán el mundo” EZLN Que la monstruosa boca de la burguesía que acalla con su dinero y poder a los medios de comunicación no logre lo que tanto buscan: Anularnos. Anular la capacidad de criticar y protestar para defender al caído, al que se sabe que está en lo justo y verdadero. No hace falta una marejada apoyando basta con que uno solo lo haga y el efecto se multiplicará si se usan estrategias de comunicación adecuadas. Que no nos anulen el sentimiento, que ni Gara, ni Berria, ni la CIA, ni nadie por más capacidad de alienación que posea nos robe la creatividad y la capacidad de reaccionar.

  8. Lo digo con todo el respeto del mundo, pero no sera que esta huelga de hambre le ha quedado grande a la militancia de AAM? Porque no nos engañemos, el fracaso esta en la movilización, no tanto (que también) en la censura del GARA.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s