Home

Internetentzat

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Euskal Herria Zadista

Notre-Dame-des-Landes-eko ZAD bihotzean, egitasmo berri bat lurretik jalgi da: zentro intergalaktiko baten sortzea, hemengo eta beste nonbaiteko borrokak biltzeko.

Etxola antzekoa izanen da, kolektiboen, dinamika ekintzaileen eta herri minorizatuen eskura, ekitaldi mota guztiak gauzatzeko. Gure indarrak biltzeko tresna, mugarik gabekoa, elkartasun, konbergentzia eta laguntzan finkatua. Leku funtzional eta atsegina, non etxean bezala eta besteekin bat senti baikintezkeen.

Mundu osoan zabaldua da deiadarra anbaZADa proiektu hau irekitzeko, errotzeko eta margotzeko, dagoeneko bizi praktika ugarik eta erresistentzia anitzek zeharkatzen duten lurralde honetan, sare interplanetario baten oinarriak finkatu nahian.

Eraikuntza kolektiboko gune bat antolatuko da uda honetan. Parada egokia izanen da kulturen, gaitasunen, esperientzien eta elkarrekiko bizitzen gurutzatzeko, eta hain segur handik egitasmo berriak aterako dira: hori dugu helburua.

Uztailaren amaieran kanpamendu auto-zuzendu eta parte-hartzailea apailatuko da, abuztuaren amaiera arte; beste egitekoen artean, agorrilaren 7tik 15era aireportuaren aurkako laguntza batzordeekin batzarrak izanen dira, eta agorrilaren 12tik 20ra ihardunaldi intergalaktikoak ospatuko ditugu.

Beraz, agorril honetan badugu hitzordua elkarrekin etorkizun berri baten izerdia altxarazteko, aireporturik eta bere mundurik gabekoa.

Lurra eta Askatasuna !

Euskal Herrian zehar, hitzordu hauetara etortzeko dei kanpaina martxan jarria da. Abuztuan etorri nahi duen edonori, bere izena helbide honetara bidali dezan eskatzen diogu : ehzadista@yahoo.com. Bakoitzari xehetasunak emanen dizkiogu (nola heldu eta zer ekarri, auzolanen eta kanpaldiaren ibilmoldea, etab).

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s