Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Gazteak kalean

Errepresioaren aurrean, lege eta borreroen aurrean, Kapitalismoaren Aurrean, Gazteak Kalean.

Azkenaldian jasaten ari garen golpe errepresiboen aurrean kalera atera behar dugu! Ez soilik 3 hauen kasuengatik, Altsasu, Orereta eta herri guztietako gazteengatik!

Uztailak 12 – 13an Donostian ikusiko gara!

19399894_468179730214711_9112113541330871960_n

..

ataria.eus

Gazteak Kalean taldeak, uztailaren 12an, Donostian, egingo duten manifestaziorako deia zabaldu du. Hurrengo egunean, goizeko 9:00etan dute epaiketa Intxurren atxilotutako hiru gazteek.

Donostiako epaitegian izango da, ostegunean, eta horren aurretik, asteazken gauean, Donostiako Boulevardean manifestazioa amaitutakoan antolatuko duten kanpaldian lo egin eta babesa ematera joateko dei egiten dute.

————-

Gazteak Kalean! – DOKUMENTALA

 

Errepresioa klaseen arteko borrokan burgesiak darabilen arma

Errepresioa deritzogun errealitate abstraktu hori analizatzen tematu gara azken hilabeteetan berau osotasunean gainditzearen intentzioarekin. Ez da lan samurra izan eta are konplexuagoa izango da gaurdanik eraikitzeke dugun bidea errepresioarekin amaitzeko. Izan ere, errepresioa izeberg-aren punta baino ez dela konturatu gara; gure etsaiak darabilen aurpegirik zikoitzena.

Errepresioa sistema oso baten parte da, sistema kapitalistaren parte. Sistema kapitalista, Kapitala deritzon ekoizpen-harreman sozial historikoaren balorizazioa (erreprodukzioa) gauzatzera begira antolaturiko sistema da, Estatu burgesa deritzon forma politikoarekin eta egitura-sorta honek gordetzen dituen botere legegile, betearazle eta judizialekin zein biolentziaren monopolioa deritzonarekin jarduten du. Sistemak mekanismo alienatzaileak ditu kapital-harremanak gordetzen duen antagonismoa baretzeko, burgesia eta langileriaen arteko klase-borroka lausotzeko alegia. Horrekin batera, Estatu burgesak berezkoak ditu kapital harremana arriskuan jar dezaketen errealitateen aurkako dispositibo errepresiboak, biolentzia bitartez gauzatzen dituenak. Hortxe kokatzen dugu errepresioa.

Ez dugu uste errepresioa bat-batean sortzen denik. Sistema egituratu eta kohesionatu baten parte dela ulertzen dugu, gure etsaiaren boterea betikotzen saiatzeko: burgesiaren boterea.

Euskal Herrian burgesiaren interesak Estatu espainiar eta frantsesen laguntzarekin errealizatzen dira. Burgesiak egitura politiko horiek erabiltzen ditu bere irabaziak bermatzeko eta horri trabak ezartzen dizkion orok, errepresioa jasaten du: isunak, epaiketak, atxiloketak …

Nahikoa da egungo status quoa zalantzan jar daitekeen testuinguru politizatu batean egotea parranda egiten errepresioaren gordina pairatu behar izateko.

Eta honen guztiaren aurrean ulertzen dugu gazteok ez daukagula ihesbiderik. Sistema kapitalistaren eraisterako borrokan murgiltzera beharturik aurkitzen dugula geure burua, ez soilik egun existitzen den errepresioa gainditzera begira; honen jatorrian aurkitzen den ekoizpen eredu kapitalistaren iraultza gauzatzera bidean baizik.

Hau da, ezin dugu ulertu errepresioaren aurkako borroka sistema kapitalista guztiaren aurkako borrokatik kanpo: batak bestea barnebiltzen du ezinbestean.

Eta gainera, errepresioa klaseen arteko borrokan burgesiak darabilen arma izaki, klase-borroka hau modu kontzientean garatzen denean eta langile klaseak sistema kapitalista eraisteko estrategia iraultzaileak marrazten doan heinean, burgesiak errepresioaren nolakotasuna aldatuko duela ulertzen dugu, klase gatazkak hartuko dituen erritmo eta formetara egokituz. Horren baitan estrategia antierrepresiboa estrategia iraultzaileak baldintzatuko duela argia da. Ezin dira, beraz, bi estrategia paralelo moduan identifikatu, estrategia oso baten momentu gisara baizik: langile estrategia iraultzailearen parte gisara.

19366045_468179513548066_774906370680077068_n

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s