Home

auzolana

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Txapa ahotsa asanblada

Bederatzi urte honezkero. Bederatzi urte Gasteizko Alde Zaharreko hainbat pertsona eta mugimenduren artean ideia bat zabaltzen hasi zela ahopeka: “lotsagarria da nola ari diren pilotalekua usteltzen uzten… eta zer edo zer egiten badugu?”. Turistifikazioak oparitzen digun auzokideentzako espazio publikoen galeraren aurrean, auzoarekiko ardura eta maitasuna antolatzen hasi ginen. Eskolako Gurasoen Elkartea, Gaztetxea, Gao Lacho Drom ijitoen elkartea, Campillo Kirol eta Kultura Elkartea, Egin Ayllu, auzotarrak… entsalada askotariko hartatik, pilotalekuaren okupazioan amaituko zuen kanpaina jaio zen, erronka kutsuko bere lelo nagusiarekin: Mila gorri!! Baietz auzoak frontoia berreskuratu!! Hilabete pare batera, hainbat ekimen publikoren zein isilpeko konponketa lanen ondoren, kalejira batek San Jose pilotalekua okupatu eta Auzolana pilotaleku birbataiatu zuen.

Estreinako erronka berreskuratzearena izan bazen, bigarrena bizi-berritzearena. Are gehiago, auzoa eginaz bizi-berritzearena. Asanblea ireki baten bidez kudeatuz; erabiltzaileak mantenuaren arduradun ere eginaz, auzoaren (eta gure aurreikuspenak gaindituz baita ere hiriaren) edozein beharri ateak zabalduz, burutu behar izan diren konponketa lan ugarientzako dirua eta jakintzak geure kabuz lortuz… Autoantolaketa, autogestioa finean. Erabileraren zenbatekoak eta bere aniztasunak gu geu harritu gintuen hasiera-hasieratik: kirolak eta jolasak, ekimen politiko zein kulturalak, langile komiteen asanbleak, herri bazkariak, GOIAN egitasmoaren eskolaz kanpoko jarduerak, pilota txapelketak.. Udalak berak ez ditu ba hainbat talde eta ekimen gurera bideratu urteotan horrela interesatu zaionean!

Eta hara non gurean, eguneroko auzogintzan ari ginela, udaletik berria heldu zitzaigun. Kafe Antzokia eraiki nahi zuen udal gobernuak Auzolana pilotalekuaren gainean. Gure hasierako galderak erantzunik gabe jarraitzen du ordudanik: Zergatik altxatu proiektu bat beste bat eraitsiz? Zergatik euskaren aldeko proiektua altxatu nagusiki euskaraz aritzen den eta euskara ere bultzatzen duen proiektu baten kaltetan? Erantzun fundamentuzkorik bat ere ez, baina inposaketak nahi beste. Azkena iragan otsailekoa. Auzoko hainbat eragilek, Antzokiaren elkarte sustatzaileak, oposizioko udal talde ezberdinek edo guk geuk prozesua gelditu eta beste modu batean ekiteko eskaerei entzungor eginaz, Kafe Antzokirako ideia lehiaketa abiatu zuen udal gobernuak. Orain dela bi aste jakinarazi zen epaia. Eta lehiaketaren oinarriek ezinbesteko egiten zuten moduan, proiektu irabazleak Auzolanaren eraisketa aurreikusten du. Ez gara horren analisian luzatuko. Proiektuaren informazio zehatzik ez dugulako, eta ez diogulako urrats honi behar baino garrantzi gehiagorik eman nahi. Izan ere, lehiaketaren oinarriek zehazten zuten proiektu irabazlea ez dela zertan izan gerora gauzatuko dena. Lehen bezala orain, hortaz, erabaki politiko hutsa izaten jarraitzen du.

Baina bada azpimarratu nahi dugun kontutxoa. Hasieratik azaldu dugu susmo bat egitasmo guzti honen inguruan: Antzokia eraikitzearen atzean auzoaren turistifikazioari bultzada berria emateko nahi ezkutua, Paseo de Ronda delakoarentzako espazioa irabaziz besteak beste (kasualitatea: turistei zabalik eta auzokideei itxia dagoen espazio.. publikoa?). Bada, hara zer ohartarazpenekin hasten den epaimahaiak epaia ezagutzeko txostena: aurkeztutako proiektuei errieta egiten die, zeren eta

“.. han sido relativamente escasos los participantes que han sido verdaderamente conscientes del alcance y trascendencia de la ubicación sobre la que se plantea esta intervención, a pesar del esfuerzo realizado en aportar documentación relativa al valor documental e histórico de sus preexistencias y de sus potencialidades”. Zehatzago: “.. la metodología de estudio de los paños exteriores del conjunto de la muralla para su puesta en valor, ha sido muy limitado en la mayor parte de los equipos”.

Ez al zen Antzokiarena euskara bultzatzeko ezinbesteko egitasmoa? Zertara datoz aurreko ohartarazpenak? Zergatik ez dago inongo aipamenik euskarari dokumentu osoan? Argi dago non dauden batzuen egiazko kezkak eta helburuak.

Tamalez, gure jaiotzako Mila Gorri! Baietz auzoak frontoia berreskuratu!! moldatu beharrean izan gara: Mila gorri!! Baietz auzoak frontoia defendatu!! Eguneroko auzogintza isilari defentsaren lerro nabarmenagoa gehitu diogu. Baina penarik ez, biak elkar-elikatzeko moduan ari gara eta. Argi dugu frontoia ez ezik auzoko eta hiriko anai-arreba okupatu eta autogestionatu guztiak behar-beharrezkoak ditugula bestelako auzo, hiri eta jendarte ereduen bilaketan. Maite dugun hori gozatzen, esperimentatzen, jolasten, borrokatzen, konpartitzen jarraituko dugu. Maite dugun hori defendatuko dugu.

—————————

¡YA SON 9 AÑOS DISFRUTANDO DE LO QUE AMAMOS!

Ya son 9 años. 9 años desde que una idea empezó a extenderse en voz baja entre diferentes personas y colectivos del casco viejo de Gasteiz: “es vergonzoso ver como están dejando pudrirse el frontón… ¿y si hacemos algo?”. Frente a la pérdida de espacios públicos para el barrio que nos regala la turistificación, empezamos a organizar la preocupación y el amor hacia el barrio. El AMPA de la escuela, el Gaztetxe, la asociación gitana Gao Lacho Drom, la Asociación Cultural y Deportiva El Campillo, Egin Ayllu, vecinas, etc. De esa diversa mezcla, nació la campaña que culminó con la okupación del frontón, con un lema que reflejaba el reto: Mil a rojo!! A que el barrio recupera el frontón!! En un par de meses, tras alguna acción publica y unos silenciosos trabajos de reparación, una kalejira culminaba con la okupación del frontón San José y lo renombraba como Auzolana Pilotalekua.

Si el primer reto fue el de la recuperación, el segundo fue el de revivirlo. Más alla, revivirlo haciendo barrio. Gestionándolo a través de una asamblea abierta; haciendo responsables a las personas usuarias del mantenimiento, abriendo las puertas a cualquier necesidad del barrio (y superando nuestras expectativas, también de la ciudad), logrando el dinero y saberes necesarios para los múltiples arreglos por nuestros medios… Autoorganización, autogestión en definitiva. El número y diversidad de los usos nos sorprendió desde el principio: deporte y juegos, actividades políticas y culturales, asambleas de comités de trabajadores, comidas populares, las actividades extraescolares de GOIAN, campeonatos de pelota… ¡Hasta el ayuntamiento ha derivado en estos años a diferentes grupos y actividades cuando le ha interesado!

Y en estas estábamos, trabajando para hacer barrio, cuando nos llegó la noticia desde el ayuntamiento. El gobierno municipal quería construir el Gasteiz Antzokia encima del Frontón Auzolana. Nuestra pregunta inicial continúa sin respuesta a día de hoy: ¿Por qué levantar un proyecto a costa de derribar otro? ¿Por qué levantar un proyecto en favor del euskara en contra de uno que mayormente se desarrolla en euskara y que también lo impulsa? Ni una sola respuesta con fundamento, pero muchas imposiciones. La última el pasado mes de enero. Haciendo oídos sordos a la solicitud de diferentes asociaciones del barrio, de la asociación que impulsa el Antzoki, de diferentes grupos de la oposición y a la nuestra propia para paralizar el proceso y escuchar las voces que le pedían afrontarlo de otra manera, el gobierno municipal lanzó el concurso de ideas para el Kafe Antzokia. Hace dos semanas conocimos el veredicto, y tal y como obligaban las bases del concurso, el proyecto ganador implica el derribo del frontón Auzolana. No nos vamos a detener en analizar este proyecto. Porque no tenemos información concreta sobre el mismo y porque no le queremos dar a este paso más importancia de la que tiene. Las propias bases del concurso han definido que el proyecto ganador del concurso no será necesariamente el que se construya en el futuro. Ahora igual que antes, la cuestión sigue siendo una decisión política.

Pero si que hay un aspecto que queremos subrayar. Desde el principio hemos tenido una sospecha entorno a este proyecto: detrás de la construcción del Antzoki aparece un interés oculto en dar un nuevo impulso a la turistificación del barrio, ganando entre otros el espacio del llamado Paseo de Ronda (casualidad: espacio publico(?) abierto para turistas y cerrado para vecinas). Solo hay que ver la bronca con la que el jurado comienza el informe en el que da a conocer su veredicto:

“.. han sido relativamente escasos los participantes que han sido verdaderamente conscientes del alcance y trascendencia de la ubicación sobre la que se plantea esta intervención, a pesar del esfuerzo realizado en aportar documentación relativa al valor documental e histórico de sus preexistencias y de sus potencialidades”. Y más claro: “.. la metodología de estudio de los paños exteriores del conjunto de la muralla para su puesta en valor, ha sido muy limitado en la mayor parte de los equipos”

¿No era el del Antzoki un proyecto imprescindible para el impulso del euskara? ¿A qué vienen esos avisos? ¿Por qué no hay ni una mención al euskara en todo el documento? Esta claro donde están las verdaderas preocupaciones y objetivos de algunas.

Por desgracia, hemos tenido que adaptar el inicial: Mil a rojo!! A que el barrio recupera el frontón!! por un: Mil a rojo!! A que el barrio defiende el frontón!! Al silencioso hacer barrio del día a día, le hemos sumado una línea más clara de defensa. Pero no tenemos pena por ello, porque estamos en situación de alimentar ambas. Tenemos claro que, además del frontón, necesitamos al resto de espacios hermanos okupados y autogestionados del barrio y de la ciudad en esa búsqueda de otros barrios, ciudades y modelos de sociedad. Seguiremos disfrutando, experimentando, jugando, luchando, compartiendo aquello que amamos. Defenderemos aquello que amamos.

One thought on “Gozatuz maite dugun hori… 9 urtez jada| ¡Ya son 9 años disfrutando de lo que amamos!

  1. Erantzun errealak etsaiaren ahotik jasotzea, ezerezaren esperoan egotearen funtzio bera du. Noiz demontre hasi behar gara gauzen zergatien galderei erantzunak bialtzen? Zergatik irrazionalizatu udalaren irudia hauek inposatutako proiektuen diseiñuan (euskararen alde euskaraen kontra ekiteko), iñoz baino arrazionalagoa errepresentatzen zaigun unean? Zergaitik ez planteatu galdera egokiak erantzun egokiak eskuratzeko?
    Gasteizen – eta oro har administrazioak espazioaren balorizazioan inziditu nahi duen (edo indar efektiboagoa duen) lurraldetan- Auzolana Pilotalekuan gertatzen ari den operazioa beste eremu askoetan gertatu izan dira, errepikatzen ari dira eta dirudienez, intentsitate handiarekin emango dira ( dela gune okupatuekin).
    Dakidala, fenomeno hau ulertzerako orduan, “turista” kategoria epistemologiko bezala ez du iñongo indarrik, Euskal Herria ez baita Hawaii. Turistak ( gu) urteko denboraldiaren instante batean soilik agertzen dira, lan-indarraren explotazio zuzeneko markotik “liberatzen” diren unean, zoritxarrez asalariatuak jarraitu behar izaten duten beste askoen lana kontsumitzeko. Turistak, kasi identitario bihurtu den hau, espektakularizatua izan den kontsumo eredu bati enajenatua izan den faktore humanoa da (gehienak langile asalariatuak ganera). Aht-aren fabrikazioa ez dio erantzuten bidaiari kosmopoliten aldeko politikei, urbanizazioaren domeinurako kapital inbertsioak mas de lo mismo turistekin. Indibiduoen kontsumo importazioa supefiziala da, tabernetan lanean gaudenean berealako instantanea udalak eskeinitako zerbitzuak giriek kontsumitzen ikusten ditugulako, aparientzia kaptatzen dugu eta horrekin geraten gara, esentzialki gertatzen ari dena etsaiaren erantzunaren esku utziz.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s