Home

liburu

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Harri Zulaika

Proiektu autogestionatu batean liburuak atontzen nengoela, beste proiektu batetik ekarritako liburuak agertu ziren. A ze altxorrak! Diktadura garaiko idatziak, baita 70. hamarkada osokoak ere.

Zergatik iraganeko dokumentu hauei “altxor” deitu? Ba, kasu pertsonalean, ez dudalako aurreko belaunaldien mota hontako ondarea jaso. Aspektu askotan bai, noski. Baina lan teoriko eta praktikoaren gaineko ezagutza ugari bertan geratu da, bidegurutzean. Halako indusketa lana egiteak sekulako poza sortarazten dit. Bat batean hitz potolo asko jarraian: “Sobre nacionalismo revolucionario, socialismo abertzale y marxismo nacional vasco”. Ostia, zer kontatuko dit Gaurhutsek? Editorialak berak (Editions Mugalde) iada lanaren jatorriaren eta ildoaren gaineko pistaren bat eman dit. Internetek gainontzeko dudak argitu dizkit. Oraindik ez naiz hasi sakon irakurtzen, orrialde sueltoren bat besterik ez.

Ez dut begirada atzera begira finko utzi nahi, ez. Baina ez dakit nola azaldu… dokumentu hauek nolabaiteko grina ematen didate. Ez dut idealizazioan erori nahi; ez dut ezer zaharrik mekanikoki errepikatu nahi. Baina fruitu berriek aurrekoen haziak dituzte, modu batean edo bestean.

Testutxo hau idaztera gonbidatu nauen liburuak, poxpolo bat zuen erdialdeko orrialdeetan. Lagun bati erakutsi, ta honek bere ezagun bati komentatu dio liburua esku artean nuela. Titulua aipatu ta “¿Qué es, el de las cerillas?” galdetu duela ezagunak. 41 urte altxor hau editatu zenetik. Ziega barnean eta kanpoan idatzi zenetik denbora apur bat gehiago igaro da.

Gizartea aldatzen doan heinean idatziak zaharkituta geratzen dira antza, baina idatzi zaharretako askok erabilgarriak eta ederrak diren edukiak eta analisiak dituzte. Hauek zaindu behar ditugu. “Horiek aspaldi gainditutako kontuak dira txo!”. Baliteke. Baina gizarte dinamika berriak badute zaharrekiko antzekotasunik; eztabaidak ere errepikatu ohi dira; tendentziak errepikatzen dira; jarrerak errepikatzen dira. Nahiago hauen aurrean erne egon.

Horrelako altxorrak partekatzea ederra da. Bai digitalizatuz, bai betiko moduan eskuz esku pasatuz. Izan daiteke hauek irakurrita lan gutxiago edukitzea aurrera begira. Edo tira, irakurtzeak berak egungo lana oztopatzea. Nire kasuan, orrialdeak usaintzeak irakurtzeko gogoa pizten dit. Horrelako lan asko eta asko ezagunak dira, publikoak dira eta hauetako dexente liburutegi publikoen bidez eskuragarri daude: udal, foru-aldundi edota unibertsitate publikoen liburutegietan. Eta noski, proiektu alternatiboen liburutegietan aurkitzen diren altxorrak!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s