Home

(Debajo en castellano)

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Bingen Mendizabal, Oihane Perea, Txema Ramirez de la Piscina

Duela hilabete pasatxo gu hirurok, Bingen Mendizabal, Txema Ramirez de la Piscina, Oihane Perea eta guztira 141 lagunek sinatu genuen testu bat non aldarrikatzen genuen auzoaren eraispena gelditzea eta auzotarrak eta udalaren artean elkarrizketa abiatzea.
Kezkaturik geunden eta kezkaturik jarraitzen dugu, batetik esaten zitzaigun auzoko etxeak ez zeudela bizitzeko moduan, baina bestetik ez zegoen txostenik eskura -hain zuzen ere aste hau arte-.

Guri ere aste honetan heldu zaigu auzoaren egoeraren gainean Almudena Perez beste 15 arkitektok babesturiko txostena. Txostena alderdi politikoei helarazi diegu eta udalean erregistratu dugu.

Udal gobernuko bi alderdiek eta Gorka Urtaran alkateak behin baino gehiagotan aipatu dute Errekaleor Bizirik kolektiboak, autogestioaren bidez, aurrera daraman bizi proiektua interesgarria dela, baina ezin dela Errekaleorren garatu segurtasun faltagatik, bizigarritasun ezagatik. Horregatik Errekaleor hustu eta eraitsi nahi dute eta Errekaleorren dauden auzotarrak Aretxabaletara mugitzea proposatu diete.
Txosten honek frogatu du Errekaleorreko etxeen egoerak ez duela botatzeko arrazoirik azaltzen. Auzoko bizilagunak ez daude arriskuan. Guk ere uste dugu, Errekaleor Bizirikena, hiriaren aniztasuna aberasten duen proiektu bat dela, eta txosten tekniko honek Errekaleor auzoan garatu daitekeela erakusten du.

Kanpoaldeko auzo honek hiriari egiten dion ekarpena kontuan hartu eta milaka gasteiztarrek babestu zuten proiektua ekainaren 3ko manifestazioan, gu kultur munduko 141 lagunek ere egin genuen bezala. Orain eguzki plakak lortzeko finantziazio kolektiboko kanpaina babesteko gertatzen ari den bezala. Gasteiz anitzaren ikur bihurtu da.

Horrez gain Errekaleor Gasteizko hirigintzaren historian txoko berezia duen auzoa da. Aurreko mendearen bigarren erdian Gasteizko bizilagun berri bilakatu ziren pertsonen historia bizia da auzoa, hiriko bizilagun askoren jatorriaren erakusgarria. Segurtasun arazo larririk ez egonik, Gasteizko ondare historiko hau eraistea ez da ekologikoa, ez da errentagarria, ez da positiboa.

Eraisketa prozesua gelditzea eta elkarrizketa abiatzea eskatzen dugu beraz, berriz ere.

————-

Hace poco más de un mes, nosotras tres, Bingen Mendizabal, Txema Ramirez de la Piscina, Oihane Perea y un total de 141 personas firmamos un texto, donde reivindicábamos que se parara el derribo del barrio, y que comenzara un dialogo entre las vecinas y el Ayuntamiento.

Estabamos preocupadas y seguimos estándolo. Por un lado se nos decía que las casas del barrio no estaban en condiciones para vivir, pero por otro lado no había acceso a ningún informe -hasta esta semana precisamente-.

Nosotras también hemos recibido esta semana este informe sobre el estado del barrio avalado por Almudena Pérez y 15 arquitectos y aparejadores más. Hemos hecho llegar el informe a los partidos políticos, y lo hemos registrado en el Ayuntamiento.

Los dos partidos del Gobierno Municipal y el alcalde Gorka Urtaran han mencionado en varias ocasiones que el proyecto de vida que mediante la autogestión lleva adelante el colectivo Errekaleor Bizirik es un proyecto interesante, pero que no se puede desarrollar en Errekaleor por falta de seguridad y habitabilidad. Por eso quieren vaciar y derribar Errekaleor, y han propuesto a las vecinas de Errekaleor que se muevan a Aretxabaleta.

Este informe demuestra que el estado de las viviendas de Errekaleor no presenta razones para su derribo. Las vecinas del barrio no están en peligro.

Nosotras también creemos que el proyecto de Errekaleor Bizirik es un proyecto que enriquece la diversidad de la ciudad, y este informe técnico demuestra que sí se puede desarrollar en el barrio de Errekaleor.

Teniendo en cuenta la aportación que este barrio de las afueras hace a la ciudad miles de Gasteiztarras mostraron su apoyo al proyecto en la manifestación del pasado 3 de Junio, tal como hicimos nosotras, 141 personas del mundo de la cultura. Igual que ahora está ocurriendo para apoyar la campaña de financiación colectiva para conseguir placas solares. Se ha convertido en un símbolo de la diversidad de Gasteiz.

Aparte de éso, Errekaleor es un barrio que tiene un lugar especial en la historia urbanística de Gasteiz. El barrio es historia viva de las personas que en la segunda mitad del siglo pasado se convirtieron en nuevas vecinas de Gasteiz, símbolo del origen de muchas vecinas de la ciudad. Al no existir graves problemas de seguridad, derribar este legado histórico de Gasteiz no es ni ecológico, ni rentable, ni positivo.

Por lo tanto, pedimos una vez más que se detenga el proceso de derribo y comience uno de dialogo. Bingen Mendizabal Oihane Perea Txema Ramirez de la Piscina

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s