Home

zad-2

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egileak: Hogei elkarteak*

Ambazada eraikitzeko deialdi bateratua

Euskal Herrian, Bretainiako Notre-Dame-des-Landes-ko ZAD eremuan bezala, uste baino gehiago gara erresistentzian baita eraikuntzan gabiltzanak. Elkarrekin bide egiteko gogoak perspektiba esperantzagarriak ireki dizkigu, pixkanaka sendotu eta zabaldu nahiz, epe luzera lanean elkarrekin jarraitzeko.

Testu hau sinatzen dugun hogei elkarteek, datorren agorrilean/abuztuan ZADen eraikiko den nazioarteko herrien eta borroken etxolaren auzolanera joateko deialdi bateratua egiten dugu. Munduko leku desberdinetatik etorriko diren beste hainbat talde eta jenderekin, Anbazadaren proiektua gorpuzteko aukera ukanen dugu hilabete osoan zehar. Gune berri horren eraikuntzak, etorkizunean, bakoitzaren egin molde eta helburuak trukatuko ditu, elkartasunari ateak irekitzeko.

Ildo beretik, joan diren ekainaren 14an eta 17an, bi bilkura ireki antolatu ziren Hazparnen eta Gasteizen, Euskal Herriko kolektibo eta norbanako batzuen parte hartzearekin. Aniztasuna euskarri, elkar ezagutza egin genuen, bakoitzaren errealitateak partekatuz. Saretzea, autogestioa eta elkar zaintza izan ziren, besteak beste, gehien entzun ziren hitzak eta praktikak. Kanporaketa mehatxupean dauden aske guneei arreta berezia jarriz (Errekaleor, Tosu), auzolanetan aritzea adostu dugu.

Sortu berri den eztabaida eta iniziatiba topagune honek balore inportante batzuk jarri nahi ditu martxan, beti ere molde irekian. Horizontaltasun, gardentasun eta inklusibitateari eman nahi die leku, Euskal Herrian zehar dauden herrigintza esperientzia eta dinamika militanteen indarberritzean parte hartzeko, esparru askotan burutzen ari diren hausnarketa eta proposamenen bateragarri.

Datorren urriaren 21ean, Getxoko Tosu aske gunean antolatuko dugun asanbladara etortzeko deialdia luzatu nahi dizuegu gaurtik, lehen bilkuretara agertu ez ziren elkarteei gomita berezia eginez, konbergentziaren ildotik norabide komunak asmatzeko, lanabes eraginkorrekin.

Ekar dezagun euskal alkimia munduko iraulketara. Lurra eta Askatasuna !

Deialdi honen sinatzaileak :

*

AHT Gelditu! elkarlana

Aldaxka kolektiboa (Baiona)

Amarauna kolektiboa (Ziordia)

Arditurriko errepublika (Oiartzun)

Askapena

Beasaingo gaztetxea

Bizi Toki (Behauze)

Ekologistak Martxan

Eleak-Libre dinamika

Errekaleor auzo askea (Gasteiz)

Euskal Herria Zuzenean

Firestone lantegi berreskuratua (Añorga)

Hendaiako Gaztetxea

Indar Beltza

Ipeh antifaxista

Lurralde Askea

Mamarigako kultur etxea (Santurtzi)

Stop Mines elkartea

Tosu Betirako (Getxo)

Txerrimuño baserria (Lezo)

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s