Home

kartel

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Egiako gazte asanblada

Azkenaldian modan jarri den kontzeptu bat da “Gentrifikazioa”. Horrek ez du esan nahi ordea, Gentrifikazioaz izendatzen den prozesu eraldatzaile hori, orain bizitzen hasi garenik. Espazioen birmoldaketa, auzo langileen “zentroratzea”, tankera postmoderno eta urbanoak diren denda, lokal eta beste espazioen irekiera, auzoko harreman sozialen haustura, eta interes ekonomiko jakin batzuekin lotzen da Gentrifikazioa. Izan ere, kapitalismoaren bilakaera historikoan zehar, kapitalak beti aprobetxatu izan du edozein hauspo, desjabetuen aurrean ahalik eta etekin handiena lortzeko, kapital akumulazioa bermatzeko, horretarako bere jarduera hainbat modutara moldatu duelarik uneoro. Espazio sozialak behin eta berriz birmoldatzen ditu fenomeno honek, beti ere interes konkretuen mesedetan.

Gentrifikazioak, hirigune espazio baten prozesu eraldatzailea suposatzen du, (askotan hirigune hauek, langile auzoak direlarik) elite ekonomikoek bultzatuta, aldaketa sakonak ematen dituelarik. Prozesu bortitza da, izan ere, klase antagonikoak existitzen diren abiapuntutik, ekoizpen baliabideak dituenak, hau da, burgesiak, bere egiten ditu prozesu honetan ateratako etekinak, hiri-eredua ere zeharo moldatzen duelarik. Kaltetua nola ez, langileria da, berak jasaten baititu prozesu honen ondorio negatibo guztiak. Ez da soilik afera ekonomikora mugatzen, auzoko/hiriguneko harreman sozial, kultural eta politikoak eraldatzen baititu, askotan auzoaren izaera hautsiz eta beste termino guztiz aldakorrak txertatuz. Honek beste tribu urbanoen sarrera eragiten du, beste mota bateko komertzioak, dendak, eta saltokiak sortzen ditu, ondorio garbiak uzten dituelarik, arestian aipatutako harreman sozialen haustura, etxebizitzen espekulazioa eta horri lotutako turistifikazioa kasu. Laburbilduz, komunitatea moldatzen duela esan dezakegu, betiko komertzioen itxiera bultzatuz, harreman sozialak espazio murriztuetara kondenatuz, eta auzoko desjabetuenak auzotik ateraraziz, auzoa elite ekonomiko konkretu baten eskura utziz.

Prozesu hori, oso ondo ikusi dezakegu Egian. Urte gutxitan, Tabakalera birmoldatu egin dute, auzoko sarreraren birmoldaketa eraginez eta zentro-periferia lerroa hautsiz. Horrela, Donostiako hiri eredu nazkagarriak eragin zuzena izango du orain Egian. Gainera, auzoan zehar, betiko komertzio askok itxi behar izan dute, eta etekin ekonomikoa ateratzera bideratuta dauden komertzio modernoak sartu zaizkigu, “La farandula” kasu, auzoarekiko inongo loturarik ez dutenak hain zuzen ere. Okindegi modernoak, arte galeriak, etxebizitza eraikin berriak eta ilegalki dauden pisu turistifikatuak prozesu honen lehen ondorioak besterik ez dira. Hauen atzean, enpresa handiak eta luxuzko inmobiliariak daude (Engel & Völkers kasu),eta jarduera bortitz honek, auzoaren izaera sozial eta langilearekin apurtu egiten du.

Honen aurrean, Egiako gazteok badugu zer egin. Prozesu honen jabe izaten ari gara, eta lanean hasi gara jada. Beharrezko ditugun analisirako tresnak eskuratu, eta udan zehar prozesu honen ondorioak aztertu eta eztabaidatuko ditugu, eta gonbitea egiten diogu Egia osoari berdina egin dezan. Kapitalismoak era postmodernismoak sustatutako kultura eta harreman sozialak borrokatu egin behar ditugulako, desjabetuon interesak defendatuko dituen auzoa behar dugulako, Egia bizirik nahi dugulako!

Kalea hartu, borrokan jarraitu, eta Egia astindu!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s