Home

GERNIKA

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Abuztuaren 17an Gernika-Lumon, HERRIA BIZIRIK! Aski ezaguna da Bizkaiko jauntxokeriak eta PPNVk herri eta herrialde honi egiten dioten eskaintza. Gazteok miseriara kondenatzen gaituen zapalkuntza estrukuturala da; elite ekonomiko, politiko eta mediatikoen eskaintza bakarra. Herri gisa bizirauteko bermerik eskaintzen ez duen eredua. Postalekoa.

Udan gaude eta dinamika politikoaren beherakada ematen den momentu honetan, etsaiak bere ofentsiba neoliberala areagotzen du. Are gehiago, herri ereduen arteko talkak udan jotzen du punturik gorena: hilik dagoen herria vs. herri bizia.

Jakina denez, eredu honen defentsan agertzen dira gazteon kontura aberasten diren horiek. Postalen atzean gaudenak. Honen adierazle dira Eusko Jaurlaritzatik Euskadiren turismoaren egoeraren inguruan egindako adierazpenak. Hala ere, ez gaude lurraldearen turistifikazioaren eraginez sortzen den saturazio egoera batetaz hitz egiten soilik, ereduaren atzean badaude aintzat hartu beharreko elementu gehiago.

Gazteon prekarizazioa dugu PPNVren ereduaren oinarri. Soldata miserableak eta baldintza penagarriak dituzten lanetan oinarritzen baita Euskadiren postala. Lekeitioko portuko tabernetatik hasi eta Gaztelugatxera; Durangaldeko kale hutsetatik Sopelako hondartzara, gazteok gara jauntxokeriaren aurpegirik gordinena ezagutzen dugunak. Horrez gain, patriarkatuak ere ez gaitu bakean uzten: parrandaren eta desfasaren aitzakipean, emakumeon kontrako erasoak biderkatu egiten dira hilabete hauetan.

Inposatu nahi diguten eredu horren aurrean, argi aldarrikatu behar dugu herri honek bizirik behar duela. Herri honentzako alternatiba independentziatik, sozialismotik eta feminismotik pasatzen da. Ez da aldarri hutsa, inoiz baino errealagoa den egitasmoaz ari gara. Harreman eta jendarte eredu sozialista eta feministan oinarrituko den herri burujabea behar dugu bizirauteko.

Beraz, udan etsaiak atsedenik hartzen ez duen bezala, gazteok ere inoiz baino biziago egongo gara. Postalen atzean gaudenok beharrezkoa den erantzuna ematera goaz, bizirik dagoen herria eraikitzera. Hilik nahi duten horren aurrean, gurea.

Dei egiten diogu Bizkaiko gazteriari abuztuaren 17an Gernika-Lumon egingo dugun manifestazioan parte hartzera. “Herria Bizirik! Antolakuntzaz: independentzia, sozialismoa, feminismoa” lemapean, Pasilekuko eskailerapetik abiatuko gara iluntzeko 21:00etan.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s