Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Askapena
Aurten ere badator Bilboko aste nagusia eta bertako Karpagunean hainbat ekialdi antolatu ditugu Askapeña konpartsako kideekin batera.
Alde batetik Visca la Terra eguna izango da abuztuak 20an (igandea). Gure elkartasunik beroena eskainiko diegu gure bidelagun ditugun Herri Katalanei. Festa giroan bustita gure harremanean sakondu eta zubiak eraikitzeko aukera bikana dugu, sustraiz guztiz desberdinak bagara ere, zapalkuntza berdina pairatzen dugu estatu frantsez zein espainiarrarengandik; nazio, klase eta generoarena. Hona hemen egitaraua:

12:30 Ongi etorria
12:45 Dantzak / Colla bastonera del Montserratí / Colla castellera de Berga
14:00 Ekitaldia
14:30 Bazkariak bertsolariekin
18:00 Eskalada bilbotarra
23:00 KONTZERTUAK: Ebri Knight eta DJ La Terra

Honetaz gain, datorren abuztuaren 25ean (ostirala) Askapenaren 30. urteurrenaren ekitaldia burutuko dugu Karpagunean, arratsaldeko 19:30tan.
Ondoren La Jodedera taldea arituko da, Askapenaren 30. urteurreneko abestia joko dutelarik bertan.

Hemen duzue abestia entzungai: