Home

Itziar Bardaji Goikoetxea / Argia

Iruñeko auzo aberats batean, etxe abandonatu baten teilatua zulatzen hasia da. Okupazio mugimenduko gazte batzuk eta kalean bizi ziren etxegabeko batzuk bertan bizi dira elkarrekin, eta etxea konpontzen ari dira. Elkarlana eta elkarbizitza aurrera doaz, arduratze aktiboaz eta elkartasunez. Etxe Ikusezina deitu duten horretan ematen den bi munduren loturak, gizarte zerbitzu eta abarren asistentzialismoa eta ondoriozko mailakatze soziala gainditu lezake.

Handik ez oso urrun, alde zaharrean, Marques de Rozalejo jauregiko ateak irekitzen dira auzoari eta hiriari gaztetxe berrira ongietorria emateko. Gaztetxe okupatu, hau da, gune aske batean garatu daitekeenak, hiritar umetuak nahiago dituen sistemaren neurrira diseinatutako instituzioetatik, bihotz onez bada ere, gazteriari eta auzoari eskain dakiokeen espazio sasiautogestionatu eredu oro gainditzen du. Atzeko hamarkadei begira, nik uste garbia dela gaztetxerik gabe Euskal Herria desberdina izango zela. Edo alderantziz, beste toki batzuen igualagoa, igualegia.

Bi proiektuak dira legez kanpokoak, eta horrela behar dute izan beren izaera ez galtzeko. Biak daude momentu honetan arriskuan. Babestea merezi du.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s