
Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ikasle Abertzaleak
Des d’Euskal Herria als Països Catalans, solidaritat de classe!
Sarritan baieztatu dugun bezala, gure helburu estrategikoa den Euskal Eskola Nazionala garatzeko ezinbestekoa zaigu testuinguru apropos bat izatea. Beste hitz batzuekin esanda, Euskal Herriko langile klasearen mesedetara egongo den hezkuntza eredua guztiz garatu ahal izateko, ezinbesteko zaigu langile klasearen mesedetara eraikitako bizi eredu batean sakontzea, hots Euskal Herri sozialista eta feministan sakontzea.
Horregatik, badakigu hezkuntza ezin dugula elementu aislatu edo aparteko borroka gisara ulertu, sistema sozial politiko eta ekonomiko batenpean funtzio konkretu batzuk betetzeko helburua duen aparatua delako. Kapitalismoan, langileriaren esplotazioan oinarritutako burgesiaren dominazioa mantendu eta indartzeko funtzioa betetzen du hezkuntzak, beraz ezingo dugu inolaz hezkuntza kapitalista gainditu sistema kapitalista bere osotasunean gainditu gabe.
Analisi honetatik abiatuta eta Ikasle Abertzaleak antolakunde internazionalista izanik, kapitalismoa gainditzera begira ematen diren eta emango diren pauso oro gure egiten ditugu, hauek babestu eta indartuz. Izan Euskal Herrian, Venezuelan edo Katalunian. Honela kokatzen dugu Urriaren 1ean Katalunian burutuko den erreferenduma, hau da, Euskal Eskola Nazionala erdiesteko ezinbetsekoa dugun langile klasearen emantzipazio sozialerako aurrera pauso gisara.
Langile klasearen emantzipazio sozialerako eta bere autodeterminazio gaitasunerako aurrera pauso bat bezala ulertzen dugu, erreferendumak sortu ditzazkeen baldintza objetibo (burgesia katalanaren antolaketa politiko berria honek suposatzen duen guztiarekin) zein subjetiboengatik (kataluiniako langile klasearen kontzientzian, pentsamenduan… eman daitezkeen aldaketak, etab).
Azken egun eta asteetan argi geratu den bezala, urriaren 1ean Kataluinian burutuko den erreferendumak burgesiak bere dominazioa mantentzeko beharrezkoak dituen zenbait kategoria, jokamolde eta instituzio kolokan jartzeko gaitasuna erakutsi du: Legalitatearekiko sumisioa, poliziaren funtzioa, beldurra kontrol mekanismo gisara… Honetaz gain, gure ildo politikoan zein Euskal Eskola Nazionalaren eraikuntzan ezinbesteko zaizkigun hainbat praktika geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira, elkartasuna, autodefentsa eta desobedientzia esaterako.
Guzti honengatik eta laburbilduz, atxikimendu eta babes osoa adierazi nahi diogu Ikasle Abertzaleak antolakunde iraultzailetik urriaren 1ean Katalunian burutuko den erreferendumari. Honekin batera, Euskal Herriko hezigune eta unibertsitateak elkartasun eta babes aldarri zein dinamikez bete eta kaleak hartzera animatu nahi ditugu ikasleak. Intermazionalismoa konkretura ekarriz eta kataluiniar langile klasearen borroka gure eginez, langileon emantzipazio soziala helburu duen hezkuntza zein bizi ereduaren parte izatera ere gobidatu nahi zaituztegu. Horretarako, hezigune zein unibertsitate ezberdinetan burutzen ari diren eta burutuko diren proiektu eta dinamika ezberdinetan parte hartzeko deia egiten dugu.
Autodeterminazioz, hau da, gure nahi, behar eta proiektuak egikaritzeko boterez, Euskal Eskola Nazionala eraikitzen hasiak gara!
Zergatik heltzen da hain berandu horrelako irakurketa bat? Erreferendumaren data ezagutzen genuen aspalditik eta bagenekien dinamika ezberdinak aurrera eramango zirela. Euskal Herrian ere, anitzak izan dira hasieratik euren babesa eskaini izan diotenak Printzipatu Katalanean aurrera eramango den prozesu herritarrari.
IAk eta Ernaik hainbat dinamiketan elkarrekin agertu izan dira, egoera ezberdinetan koiuntura ezberdinak aurreikusteko gaitasuna erakutsiz. Zer gertatu da oraingoan? “Baimenik ez! Aske izateko” dinamika aurrera atera da, badirudi Gazte Antolakundeak bere kabuz jorratua. Bi hipotesi aurreikus ditzaket:
– Ernaik ez dio proposamenik luzatu ikasle antolakundeari, eta hortaz, IAk planteamendu propiorik gabe, bere babesa “berandu” eskaini izan dio prozesuari.
– Proposamena egon da, baina IAk ukatu izan du, Ezker Abertzalearengandik urruntzeko helburuaz, eta orain, gertatutako guztiaren harira, nolabaiteko keinua egitea erabakitzen du.
Horra hor nire zalantza. Edozein izanda arrazoia, indarren zatiketa eta aurreikuspen falta nabaria eman dela deritzot,
Independentzia ta sozialismoa.
Noiztik IA edo beste eragile Ernairen ildoak edo ekimenak bete behar ??
“Ezker abertzale erreformista” ez da ezker abertzale osoa. Gainera Sortuk erabaki zuen soilik haiek, lab eta ernai dira ezker abertzalea. Beraz ez eskatu lehenago ezeztatzen zena.
Ez naiz IAkoa baina batzutan erabiltzen diren argumentoak ez dauzkate zentzurik eta eragileak kontrolatzeko erabiltzen direla dirudi.
Ez dut planteatu ere egin IA edo beste edozein eragilek Ernairen ekimenik bete behar dutenik, ez baitut uste horretarako eskubiderik dudanik, ez baitnaiz ez IAko ez Ernaiko militante.
“Erreformista” da prozesu herritarra bera, “interklasista”, eta hemen topatzen dugu IAren atxikipena eta babesa (guztiz zilegia eta logikoa, haiek esan bezala, prozesuaren bitartez langile klasearen askapenerako baldintzak hobetzen baitira). Planteatu izan dudan gakoa beste zenbaitetan egon den elkarlanaren falta somatu izan dudala da, eta horri jarraiki, irakurketa hain berandu heltzearen zergatia, prozesua aspalditik hasia egonik.
Eta amaitzeko, inori aurpegia ateratzeko intentziorik gabe, ez dut uste “Sortuk” ezer erabaki izan zuenik. Abian prozesuari buruz ari bazara, ulertu nuenaren arabera (guzti hau urruntasunetik) partehartzaile izateko aukera edozeinek zuen, ez soilik Ernai, Sortu edo LABeko militanteek.
EA organikoa EA organikoa da EA EA deitzen denetik. IA ez da inoiz EA organikoan egon, ez da sorturen erabaki bat.
orain, materialismo dialektikoa erabiliz, masa eta kuadro estrategiak bereiziz eta gaur egungo koiuntura apur bat aurreikusten saiatuz, ernaik ia ri proposatu zion dinamika bat batera eramatea. erantzuna badakigu, eta ez “erreformismoagatik”, aitzakia ritmoen ingurukoa zen. behar bada batzuek aitzakiak nahiago dituzte eragitea baino, Oliba Gorriak ongi zioen bezala “eraginkortasuna dogma bakarra” izan behar duenean.
Bitartean, kaleak har ditzagun.
Hablas de dialéctica y defiendes la construcción de un estado burgués (construir mas capital como paso previo a destruirlo, totalmente dialéctico) a estas alturas de desarrollo del capitalismo? A eso no se le llama dialéctica, sino puro eclecticismo mecanicista. Magnífica dialéctica la de Oliba Gorriak, desde Aristoteles hasta Ilienkov.
Y por cierto, al adversario político se lo tendría que convencer mediante la razón, no mediante sofismas o tergiversación, que ha estas alturas conocemos el guión.
Animo bero bat ikasleei, segi aurrera!
kaixo anonimoa: noiztik da IA…… IA nik dakitela JARRAIK sortu zuen. Jarrairen taldeetan eztabaidatu eta erabaki zen, eta baita politikoki-ekonomikoki etab. babestu. Galdera agian, noiztik IA da antolakunde marxista, klase elkartasuna aldarrikatzen duena eta indpendentziarik nahi ez duena? Noiztik IAk ahaztu du zer den abertzale izatea, euskal herriko prozesuari lotua egotea, hezkuntza ildoa garatzea dela bere egitekoa? Noiz erabaki eta non erabaki du bestelako ildoak garatzea?
Bestalde, ez desitxuratu antxonen galderak. Nik ez dut ba ulertu IAk ernairen dinamikak bere egin behar dituenik. Are gehiago, diozunarekin plazaratutako bi hipotesietatik niri lehena berrestera eramaten nau: proposamena egon da baina IAk ez du bere egin nahi izan. Zergatik? ba haien zuzendaritzako kideek azaldu dezatela.
Irakurketari dagokionez aipamen pare bat egitera ere ausartuko naiz.
Lehena, izena eta izanari dagokiona. Komunikatu honen oinarri ideologikoak noiz erabaki dira ikasle antolakundean? Diot, izenenez behintzat ikasle eta abertzaleen antolakundea izaten jarraitzen badu ere, geroz eta gehiago GKK bezalako irakurketak egiten dira… kongresurik gabe horiek erabakitzeko?
Eta ildo honetatik jarraituz… “euskal eskola nazionala” zer da orain dena sartzeko balio duen zaku amaitezina? zuen proiektu politiko berria? EENren bidean “beharrezkoa da langile klasearen emamantzipazio prozesuan urratsak ematea” … baina nondik atera dituzue horrelako baieztapenak??? Nik uste iparra galdu duela IAk aspaldi, Hezkuntza Sistema Propioaren defentsa baztertuz, Euskal Eskola Nazionala etengabe errepikatuz eta edukiz hustuz, eta finean ikasle antolakundea baino hezkuntzan antolatzen den antolakunde bat izateko bokazioz baina inolako proposamen praktiko eta errealik gabe.
eta joño, zerbaitetarako balio badu euskal herrian eta gazte mailan PPCC-ko zati baten ematen ari den prozesua horretarako izan da, posizionatzeko.
Inork imaginatzen du 28koa Ernai eta IAren arteko elkarlanaz ateratako gazte mobilizazio egun bat? Milaka eta milaka gazte kalean, elkartasunez eta gurearen defentsan. Abangoardia. Baina klaro, IAko zuznedaritzako batzuk ez omen dute nahi euskal estaturik eta beraz “gurea” ez da horren konpartitua. Edo?
Irakurketa ona iruditu zait, zoritxarrez IA-ren barnean ez dut uste postura hau nagusia denik. Zati handi batek ez du konpartitzen eta konpartitzen dutenen artean askok ez dute barneratua. Errealitatea IA-ren militantziaren gehiengoarentzat sindikalismoa eta nazionalismoa ekintzarako gidari dena da, eta borroka ideologiko gogor eta latz baten bidez ez bada ezinezkoa izango da hegemonikoak diren nazionalismoa eta sindikalismoa garaitu.
Animorik handienak IA-ren baitako iraultzaileei.
Si tan mal os parece lo que hace Ikasle abertzaleak, si tan poco abertzale y tan en contra del estado vasco decis que estan (por cierto fue T. Etxebarrieta el que dijo que no estaba a favor del estado vasco, sino del estado socialista vasco), no se porque os parece mal que supuestamente se hayan negado a hacer una campaña concreta conjuntamente. Os deberia parecer normal y entonces no tendria q haber ninguna razon para el enfado, ya que no se piden cosas al que tu crees que no te las va a dar a no ser que tus intenciones sean otras.
De todas maneras desconozco si ha habido tal propuesta , en que terminos se ha dado y la respuesta, ya que no soy de ikasle ni de ernai, soy viejo y fui de jarrai. Estando en el insti tb organizado, IA hacia su trabajo (se le consideraba sectorial pero plenamente autonoma), nosotros el nuestro, nunca habia un mandato hacia ellos para que hicieran esto o lo otro.
Que yo sepa IA recientemente y tras un acuerdo con Ernai mediante un debate paso a ser una organización de pleno derecho, autonoma y revolucionaria y ya no sectorial sino integral, aunque centrada en los objetivos estrategicos de la enseñanza.
Me da la impresion, ya que supongo que sereis militantes de ernai o de sortu, que el problema que teneis con IA que os hace venir a un blog publico a hablar de conversaciones supuestamente privadas entre organizaciones es mas de fondo que puntual es que probablemente no este de acuerdo con el seguidismo hacia Sortu. Y como no existe tal seguidismo ni se plegan a ello pues solo queda el famoso insulto “español” y reparto de carneses identitarios.
A mi personalmene me parece muy sano el patriotismo de IA, mucho mas que el del supuesto abertzale que apoya a la UE o sigue al PNV por detras y en cierta manera estan recuperando la conciencia nacional de clase, algo que a la socialdemocracia abertzale no le gusta. Txillardegi llamaba comunista! y no abertzale a la ETA de Argala y compañía.
Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoarrek ez al dute eskubiderik blog abertzale bateko eztabaida ulertzeko?
Marxismoa tope, baina nazio ikuspegirik ezean denak erdaraz eta ipar-hego muga geroz eta handiagoa. Hau da pasatzen ari dena, eta ez IAn bakarrik. Agiri honen ikuspuntua joera handiago baten isla da. Ezker Abertzale eta EH osoan nazio kontzientzia gainbeheran doa, baina gero militante denak oso progreak dira. Martxa honetan belaunaldi batzuk barru euskara galduta, eta orduan, zertarako abertzaletasuna? Iada denok espainol-frantsesak izango gara, klase borrokarako bikain etorriko zaizue hori!
Abertzaletasuna esnatu behar da berandu baino lehen, batzuk labore horretan gabiltza:
http://askatasunarenliga.eus
Análisis del conflicto interburgues Catalán del marxista Argentino Rolando Astarita:
“Para que lo entienda cualquiera: la izquierda debe animarse a decirle a un trabajador catalán (pero lo mismo vale para un obrero argentino, ruso, estadounidense, etcétera) que es lo mismo que lo explote un capitalista catalán, que uno madrileño, alemán o estadounidense. En otras palabras, que el enemigo es el capital, en cualquiera de sus formas nacionales. Explicar también que es solo en este marco ideológico y político que los marxistas defendemos el derecho a la autodeterminación. No lo hacemos para fortalecer el nacionalismo, sino para debilitarlo. Procuramos que con la extensión de los derechos democráticos –incluido el derecho a la secesión- desaparezcan los prejuicios nacionalistas y se avance hacia la unidad sin distinción de nacionalidades, etnias o “razas”, de los explotados.”
Rolando Astarita: Nacionalismo Catalán y un texto de Lenin:
https://rolandoastarita.blog/2017/09/21/nacionalismo-catalan-y-un-texto-de-lenin/
Ya vale de manipular el marxismo para defender al nacionalismo español que es lo que hace astarita detras de tanta palabreria barata.
Ikusteko falta zitzaiguna, Mikelatsena bezalako iruzkina! Marxismoari Ezker Abertzakean eta EH osoan nazioaren ikuspegiaren gainbeheraren ardura leporatzea…HASIren likidaziotik , marxismoaren aplikazioa eta klase borroka ardatzatzat hartzen zuen ideologiatik gutxi zutenak nagusi izan dira ENAMen goiko erabakiguneetan…..eta gaur egun arte !! Beraz, ardura hori ,gertuago bilatu…Pozten nau Ikasle Abertzaleak egiten duen irakurketa klase ikuspuntutik izateak.
Ez jarri nire ahotan esan ez ditudanak. Marxismoari ez diot errurik bota (marxista ez naizen arren) nazio ikuspegia baztertzeagatik. Analisi marxistaren erabilera gaiztoa salatu dut nazio ikuspegia baztertuta ere agiri/ikuspuntu horri nolabaiteko zilegitasun iraultzailea emateko (IAko zuzendaritza edo egileak). Eta EHn, niretzat, nazio ikuspegia aintzakotzat hartzen ez duen analisi bat ez da iraultzailea eta ez ezer, asimilazio espainolaren zantzu bat gehiago baizik. Ondo izan
“Mikelats” FAXISTA da. Hemen adibidez bera eta bere lagunek botatzen dituzten abominazioak, kapitalismoaren krimenen parte baten “salaketa” ezin zinikoagoki eta nazkagarriagoki erabiliz, errua “bortizkeria feministari” egotziz !!!!, patriarkatu kapitalistaren krimenak zuritzeko eta goraipatzeko ere !!!! : https://askatasunarenliga.eus/forums/topic/lan-istripua-1/
Hala, orain euskal faxistak baditugu. ENAMen likidazio partzial eta krisiaren beste ondorio bat.
Aupa! Inorri faxista deitu baino lehen pare bat aldiz pentsatzera gomendatu nahi nizuke. Nire ustez faxismoa ideologia zaharkitu bat da komunismoaren antzera. Bere gauza on eta txarrekin, XXI. mendeko errealitatean gure herriari ez dio balio. Denok dakigu nora eraman duten gizateria horrelako ideiek, beraz ez erabili errazkeriaz.
Bestalde, aipatu duzuna beste erabiltzaile batek idatzitakoa da, nire oniritzia irakurri duzu nonbait? Foro hori euskara hutsekoa, librea eta zentsurarik gabekoa da, joera ideologiko jakin batekin baina denentzat irekia. Hemen bezala iritzi eberdinak daude, naturala den gisan. Era berean, arrazoia duzula uste baduzu eta gizalegez eztabaidatzeko prest bazaude ongi etorria izango zara.
Ongi izan
http://askatasunarenliga.eus/sarrera/
Txillardegi VS Argala 2017
IA guztiz independentista eta abertzalea da. Gertatzen dena sozialista ere bada. EH Bildu- Sortu ez da sozialista, sozialdemokrata baizik,
Sozialdemokraziarentzat independentzia estatu berri bat eraikitzea da, sozialismoarentzat estatua ez da neutrala, burgesa ala sozialista da. Sorturen estrategia estatu burges bat lortzea da (PNVrekin aliantzaz) beraz klase estrategia baztertuz. Hau da arazoaren parte bat. Beste partea da Sorturen zentralizazio politikoaren bidez IA kontrolatu nahi duela horregatik beraien estrategiarekin ados ez daudenenekin difamazioa, “pikoloak”, “espanolistak”,bazterketa, espulsioa etabar…erabiltzen du.
Eta hori da guztia.