Home

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

Porrot egin duen espainiar estatuak ataka larrian bizi du aurtengo hispanitatearen eguna. Egun honetan, iragan basatia harrotasunez aldarrikatzeko darabil izaeraz inposizioa eta ukazioa dituen egitasmo politikoak.

1492.urtetik aurrera Ameriketan barrena sarraski ugari gauzatu zituen inperio berdinak, 1512.urtean Nafarroa menpean hartu zuen indarrez. Geroztik ordea, gure hizkuntzaren, kulturaren eta burujabetza nazionala ezabatzearen ahalegin guztien gainetik, Euskal Herriak bizi nahiaren borrokaz aurre egin dio espainiar inposizioari.

Justizia sozialaren eta askatasun indibidual eta kolektiboen alde borrokatzen dugunontzat, espainiar inposizioarekin haustea ezinbesteko urratsa da erroko ariketa demokratikoa eman ahal izateko. Ez dago gatazka politikoa gainditzerik mugarik gabe Euskal Herriak bere buruaren jabe beharrezkoa duen eredua askatasunez erabakitzeko duen eskubidea aitortu ezean.

Franco hil osteko erreforma politikoak mendeetako kultura politikoari jarraipena eman zion. 1936ko estatu kolpe faxistaren atarian Calvo Sotelok esan bezala “antes una España roja que rota”. Euskal Herria zatikatu, nazio gisa ukatu, autodeterminazio eskubidea debekatu eta eredu neoliberalaren inposizioa izan da 78ko erregimenak Euskal Herriari eskaini diona. Gatazkaren luzapena, errepresioa eta sufrimendua. Biak ala biak, burgesia erregionalistaren zipayismo politikoaren laguntzaz.

Gaur, inoiz baino gehiago, espainiar batasuna auzitan jartzea inposizioan oinarritzen den dominazio sistema osoa zalantzan jartzea da. Hitz ponpoxo edota anbiguetatezko diskurtsoen gainetik, independentziaren aldeko egitasmoa da autodeterminazio eskubidearen alde egiten duen egiazko egitasmo bakarra. Autodeterminazio eskubiderik gabe, eta nazio burujabetzarik gabe, Euskal Herriari ezinezkoa zaio emantzipazio sozialaren alde eta bestelako jendarte eredu baten alde urrats erabakigarriak ematea. Ate guztiak irekitzen dituen giltza da independentzia. Dena aldatzeko aukera.

Hispanitatearen eta indar okupatzaileen oldarraldirako eguna da urriaren 12a, egun handia. Euskal gazteriarentzat aldiz, inposizioari aurre egiteko borroka egun bat da. Euskal Herriarentzako prozesu independentista aldarrikatzeko eguna dugu, Kataluniak irekitako bidea bihar Euskal Herriak jorratu dezan. Atzera pausurik gabe, azkenengo bururaino, kalera irteteko deia egiten dugu. Uneak eskatzen duen erantzukizunez lerratzeko unea da.

Katalunian egin bezala, espainiar inposaketari herri desobedientziaz erantzun diezaiogun. Eraiki eta borrokatu dezagun gure oraina egunez egun, bizirik dagoen Euskal Herrian bizi gaitezen. Franco hil zen baina erregimena ez. Irten gaitezen kalera erregimenarekin haustera eta Euskal Herria independentziaren ortzimugara eramatera. Aurrera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s