Home

zad

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Euskal Herria ZADista

Nantes Atlantique-ko nazioarteko aireportu proiektua hondoratzen ari da. Ambazada, munduko borrokak eta herriak lotzeko etxola intergalaktikoa, lurretik jalgi da. Uda honetan antolatu kanpamenduak ehunka pertsona bildu ditu, Italia, Euskal Herria, Alemania edo Txiletik etorriak. Notre-Dame-des-Landes-ko ZAD-ean erabiltzen diren praktika asmakorretan oinarritu dira auzolana eta eraikuntza: lanabes eta ezagutzen elkarketan, elkarrekin trebakuntzan, arkitektura esperimentazioan..

– Zurezko egitura Rohanne-ko basoan hartua izan da eta Bellevue etxaldean zerratua.
– Zutoin elektriko errekuperatuek zimendua osatu dute.
– ZAD-en hazi kalamuak du teilatua isolatzen.
– 1000 adreilu prestatu dira bertako buztinarekin.

Ambazadak hemengo eta hango borroken arteko topaketa eta trukaketak aterpetzea du xede, denen indartzeko. Nahi duenak eztabaidak, tailerrak, formakuntzak, aurkezpenak, erakusketak, emanaldiak eta asanbladak antolatzen ahalko ditu, baita elkartasunerako molde berriak asmatu.

Abuztuan iragan den aste intergalaktikoak Ambazadaren izaeraren ikuspena eman digu. Zubiak altxatu dira, adibidez ZAD eta Euskal Herriaren artean. Gasteizko Errekaleor auzotik senidetze proposamena luzatu dute, eta datorren urteko udaberrian, Euskal Herritik brigada berria etorriko da, eraikinaren lastozko hormak altxatzeko.
Ambazadaren auzolanaren lehen fasearen bukaera festatzeko, baita egon diren energia, material ekartze eta laguntza guztiak eskertzeko, eraikinaren armazoipean egingo den bazkari herrikoira gomitatzen zaituztegu, datorren urriaren 28an.

Liminbout ostatuak eta ZADeko kantina beganoak segurtatuko dute otordua.
Lurra eta Askatasuna !

Euskal Herritik elkarrekin abiatzeko, idatz ehzadista@yahoo.com helbidera. ZADera inoiz etorri ez direnentzat, hango bizi eta aktibitate leku batzuk ere ezagutzeko parada izanen da asteburu hau.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s