Home
(Debajo en castellano)

Lenin eguneko manifestu internazionalista

Iraultza Boltxebikeak internazionalismo proletarioaren eta iraultzarako bidearen beharra adierazten digu

Agora Galiza [Galiza], Boltxe [Euskal Herria], Comunistas de Castilla [Castilla], CUP [Països Catalans], Iniciativa Comunista [Estado español], Nación Andaluza [Andalucía] Plataforma Laboral e Popular [Portugal]

 

Urriko iraultzatik 100 urte eta Che Guevararen erailketatik 50 urte pasa direnean, Kapitala idatzi zenetik 150 urte pasa direla ahaztu gabe, 2017ko Lenin Egun honetan
herrion eta zapaldutako klaseon askapenerako konpromisoan berresten gara; zapalkuntza hirukoitza pairatzen dugun emakumeon askapenean eta ekologismo eta internazionalismo proletarioan berresten garen moduan.

Compostelako Manifestu Internazionalista osatzen dugun kolektibook sortze-agiria publiko egin genuenetik lau hilabete igaro dira. Bertan kapitalismoa berritzea ezinezkoa zela baieztatzen genuen; penintsulako Estatu burgesen baitan, edozein herrialde kapitalistaren baitan edo Europar Batasunean edo NATOn langileok eta herriok ez daukagu etorkizunik. Langile klasea prozesuaren lehen lerroan egon, bide erreformistak eta elektoralistak gainditu eta aurrean daukan erronkaren gordintasuna bere gain hartu behar duela ere adierazten genuen.

Gure etorkizuna sozialismoaren eraikuntza egikaritzeko herrion autodeterminazioan datza; ekosistema iraun dezan ekologia bat praktikan martxan jartzean eta sistema patriarkalarekin bukatuko duen emakumeon emantzipazioan datzan bezala.

Kapitalak ezartzen dizkigun esplotazioaren aurrerapausoen aurrean, helburu hauen beharrean eta urgentzian berresten gara.

Azken hilabeteotan eremu batzuetan borrokak berpizten eta kasu batzuetan gainezka egiten ari direla ikusi ahal izan dugu. Prozesua gidatzen duen frakzio burgesaren aurreikuspenak gainditu dituen bere independentziaren biderako herri katalanaren borrokak erakusten du autodeterminazio eskubidearen erabileran interes gehien duenak herritar klaseak, katalan herri langilea dela. Era berean, independentzia eta sozialismoaren eraikuntzaren gaurkotasuna egiaztatzen du.

Manifestu honetatik Catalunyako Errepublika aintzat hartzeaz gain, Catalunyako askapen borroka aurrera daramaten katalan herri langilea, errepublikaren defentsa komiteak (CDR) eta langile, ikasle eta herritar erakunde guztiak aintzatetsi nahi ditugu. Euren borroka gurea da.

Era berean, katalan herri langilearekiko beharrezko internazionalismoaren gainetik espainiar proiektu inperialista defendatzea nahiago izan duten «ezker» chauvinista guzti horiek salatu nahi ditugu. Estatu borbonikoarekin bukatzeko herritar borrokak piztu beharrean, herrion eta langile klaseon kartzelako barroteak defendatzea aukeratu dute; herriok ukatzen gaituen eta esplotazio sistema kapitalistapean gauden langileon ustiapen maximoa ahalbidetzen duen kartzela.

Estatu espainolak, beste behin ere, bere autoritario izaera bortitza agerian utzi du Catalunyan 155. artikulua ezarriz, errepresio basatia zabalduz eta Estatu espainolean nagusia den oligarkiaren interesekin apurtzeko edozein bide galarazteko faxismoa berpiztuz; kapitalismoaren interesak defendatzen dituen Europar Batasunaren parte den oligarkia; herrioi eta langile klaseoi behin eta berriz bizkarra ematen diguna, euren mozkinak pitin bat ere ez jaitsi ez daitezen.

Herriok eta zapaldutako klaseok Estatu kapitalisten bortizkeria ezagutzen genuen eta pairatu izan dugu; hamarkadetan preso politikoak egotea; torturaren erabilera; hedabideen itxierak eta herritar zerrenden ilegalizazioak… Orain, metodo guzti hauek era intentsiboago batean ezartzen dira herrion emantzipazioa galarazteko; katalan herriarena lehenbizi, baina argi izanda Estatu espainolak zapaltzen dituen beste herrioi ere baldintza berdinak datozkigula.

Gure maitasuna eta elkartasuna eta amnistiaren exijentzia preso politiko guztientzako; azken asteotan batu direnentzako (katalan Govern-aren parte bat); twiter bidez iritziak publiko egiteagatik, grebetan parte hartzeagatik eta rap-ak idazteagatik atxilotutakoentzako eta kondenatutakoentzako; eta noski, hamarkadetan kartzela espainolak jasaten dituzten errepresaliatutako militante iraultzaileentzako.

Antolakuntza internazionalistan aurrera egiteko beharra argi dugu eta lehenengo pausuetan baldin bagaude ere, gure koordinazioan eta jardueran aurrerapausoak eman ditugu. Espazio berri honen eraikuntzan berresten gara eta bertan lanean jarraituko dugu.

Bakoitzak gure nazioetan talde sozialak eta hausturarako alternatiba iraultzaileak artikulatzea da gure lana eta horretan jarraitu behar dugu; izaera antikapitalista eta sozialista, antipatriarkala eta ekologista eta perspektiba internazionalista izango dituzten alternatibak.

Bukatzeko, gure omenaldia esplotazioarekin bukatzeko eta giza emantzipazioa lortzeko borrokatu zuten langile guztiei; orain dela ehun urte eta edozein garaitan eta munduko edozein tokitan borrokatu zutenei.

Borroka da bide bakarra.

———————-

Manifiesto internacionalista con motivo del Lenin eguna

 La Revolución Bolchevique nos marca el camino en la necesidad del internacionalismo proletario y de la vía revolucionaria

Agora Galiza [Galiza], Boltxe [Euskal Herria], Comunistas de Castilla [Castilla], CUP [Països Catalans], Iniciativa Comunista [Estado español], Nación Andaluza [Andalucía] Plataforma Laboral e Popular [Portugal]

 

A cien años de la Revolución de Octubre, a cincuenta años del asesinato del Che Guevara, sin olvidar que hace 150 años que se escribió El Capital, queremos reafirmarnos en este Lenin Eguna 2017 en nuestro compromiso con la liberación de los pueblos y clases oprimidas, con la liberación de las mujeres que sufren la triple opresión, con el ecologismo y con el internacionalismo proletario.

Han pasado cuatro meses desde que los colectivos que conformamos el Manifiesto Internacionalista de Compostela hicimos público el documento fundacional. En él afirmábamos que el capitalismo no puede ser reformado, que las trabajadoras y los pueblos no tenemos futuro dentro de los Estados burgueses de la península, ni dentro de cualquier país capitalista, de la Unión Europea o de la OTAN. En él afirmábamos también que la clase obrera debe caminar al frente del proceso, superar las vías reformistas y electoralistas, y asumir la crudeza del reto que tiene por delante.

Nuestro futuro se encuentra en la autodeterminación de los pueblos para la construcción del socialismo, en la puesta en práctica de una ecología que permita perdurar el ecosistema y en la emancipación de las mujeres acabando con el sistema patriarcal.

Ante los avances en la explotación a la que nos somete el capital nos reafirmamos en la necesidad y urgencia de estos objetivos.

En estos últimos meses hemos visto cómo en algunos ámbitos las luchas comienzan a reactivarse, incluso llegando a desbordarse. La lucha del pueblo catalán, que ha desbordado las previsiones de la fracción burguesa que dirige el proceso, hacia su independencia demuestra que quién tiene mayor interés en el ejercicio del derecho de autodeterminación son las clases populares, el pueblo trabajador catalán y confirma, al mismo tiempo, la actualidad de la construcción de la independencia y el socialismo.

Desde este Manifiesto queremos reconocer no solo la República de Catalunya sino también la lucha del pueblo trabajador catalán, a los comités de defensa de la república (CDR) y a todas las organizaciones obreras, estudiantiles y populares que están llevando adelante la lucha por la liberación de Catalunya. Su lucha es la nuestra.

A su vez queremos denunciar a todas esas «izquierdas» chauvinistas que han preferido defender el proyecto imperialista español por encima del necesario internacionalismo con el pueblo trabajador catalán. Han escogido defender los barrotes de la cárcel de pueblos y de las clases trabajadoras en vez de activar las luchas populares para acabar con el Estado borbónico, que no solo niega a los pueblos sino que exprime al máximo a los trabajadores sometidos al sistema de explotación capitalista.

El Estado español ha destapado, nuevamente, su violenta naturaleza autoritaria aplicando el artículo 155 en Catalunya, llevando a cabo una brutal represión y reactivando el fascismo para impedir que Catalunya tome cualquier camino que rompa con los intereses de la oligarquía que impera en el Estado español, que forma parte de esa Unión Europea que defiende los intereses del capitalismo. La misma que da la espalda una y otra vez a los pueblos y clases trabajadoras para que no disminuya, ni un ápice, su beneficio.

Los pueblos y clases oprimidas ya conocíamos y habíamos sufrido la extrema violencia de los Estados capitalistas, la existencia durante décadas de presos y presas políticas, el uso de la tortura, el cierre de medios de comunicación y la ilegalización de candidaturas populares… ahora se aplican todos estos métodos de manera más intensiva para impedir la emancipación de los pueblos, primero del catalán, pero siendo conscientes que al resto de pueblos oprimidos por el Estado español nos esperan las mismas condiciones.

Nuestro cariño y solidaridad, nuestra exigencia de amnistía para todas las presas y presos políticos, para los que se han sumado en las últimas semanas, parte del Govern catalán, los detenidos y condenados por publicar opiniones en twiter, por participar en huelgas, escribir raps y, por supuesto, para todos los y las militantes revolucionarias represaliadas que desde hace décadas sufren las cárceles españolas.

Tenemos clara la necesidad de avanzar en la organización internacionalista y aunque estemos en los primeros pasos hemos avanzado en nuestra coordinación y actividad. Reafirmamos nuestro compromiso con la construcción de este nuevo espacio en el que seguiremos trabajando.

Articular en nuestras respectivas naciones formaciones sociales, alternativas rupturistas revolucionarias, de genuino carácter anticapitalista y socialista, antipatriarcales y ecologistas y con perspectiva internacionalista, es la tarea en la que estamos inmersos y en ella hemos de continuar.

Para terminar, nuestro homenaje a todas las trabajadoras y trabajadores que lucharon, no solo hace cien años, en cualquier etapa y en cualquier parte el mundo para acabar con la explotación y conseguir la emancipación humana.

La lucha es el único camino.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s