
Realizan una marcha a la cárcel de Alcalá-Meco para exigir la libertad de Ibon Iparragirre
Amnistia eta errepresioaren aurkako mugimendua
“Azken egunotan Ibon Iparragirreren osasunaren inguruko albistea jaso dugu. Bere gorputzak ez dauka defentsarik eta edozein momentutan hil daiteke. Garaian, bere gaixotasuna dela eta, zigorra etxean betetzea onartu zioten, baina beranduago baimen hori bertan behera utzi eta berriro kartzelaratu zuten.
Era berean, jakin genuen bihotzekoak jo zuela Mikel Otegi kartzelak inposatzen dizkion bizi baldintza kaxkarren eta osasun asistentzia ezaren ondorioz, hain zuzen ere uztailean Kepa del Hoyo erail zuten elementu berberek. Bitartean, kalean bai baina etxera itzuli ezinik jarraitzen duen Oier Gomez, Ewing sarkoma ari da pairatzen ezarritako konfinamenduan, eta Aitzol Gogorza, Txus Martin , Manu Azkarate eta gainontzeko preso politiko erien bizitzak espetxean itzaltzen doaz.
Krudelkeria honen atzean dagoena, ordea, ez da mendeku gose soila, herri oso bat ikaratzeko nahia eta batez ere preso politikoen damutzea lortzeko saiakera baizik. “Damutu zaitez ala hil”, hori da preso gaixoei mahai gainean jartzen ari zaizkiena, damutze honen bitartez Estatuak garaiezinak direla erakutsi nahian.
Y es precisamente eso, arrepientirse o morir, lo que el estado fascista español ofrece a lxs presxs políticxs vascxs. El mismo estado que secuestró, torturó, violó y asesinó impunemente a militantes vascxs por haber luchado por la liberacion nacional y social de su pueblo. Pero no les es bastante, quieren más, y no les valen presos, los quieren muertos o arrodillados, humillados… Pero tenenos claro, que con un pueblo combativo enfrente nunca podran ahogar las ansias de liberacion del pueblo vasco y que jamás podrán privar de su dignidad a estxs militantes.
Gaur, berriz ere eta esandako guztiagatik, amnistia osoaren gauzapena dela euskal preso politikoak eta baita Euskal Herria bera askatuko dituen aukera bakarra azpimarratu nahi dugu, eta gaurkoan ere euskal herriari antolatzeko eta borrokatzeko deialdia luzatzen diogu. Amnistiaren bidez askatuko gara, edo ez gara aske izango.
JO TA KE AMNISTIA OSOA LORTU ARTE!!!”

Ibon Iparragirreren eta Manu Azkarateren bila espetxe atariraino joan dira senideak anbulantzian
Larri gaixo dauden euskal presoen amak anbulantziaren gisara egokitutako furgoneta batekin joan dira Alcala Meco espetxera (Madril). Senideen anbulantziari ez diote sartzen utzi poliziek. Azkarateren eta Iparragirreren amei semeak bisitatzeko aukera eman diete.
Lorik egin al duzu?” galdetuta, “batere ez”, izan da bien erantzuna. Ibon Iparragirre eta Manu Azkarate euskal presoen amak urduri zeuden bidaia hasterako. Espainiako Gobernuak argi utzia du haien semeak aske uztearen kontrako borondatea, kartzelan eritasun larriekin dituzten arren; baina Sagrario Ramos —Azkarateren ama— eta Angelita Burgoa —Iparragirreren ama— ez daude prest, besterik gabe, semeek okerrera nola egiten duten ikusiz zain geratzeko. Eta lorik egin gabe abiatu dira gaur goizaldean Euskal Herritik Madrilgo Alcala Meco espetxera.
Gasteizko gasolindegiaren kanpoaldeko hotza gainetik kentzeko, kafe beroa eskatu dute 04:15ean. Ordurako, bi orduko bidaia egina zuten Ondarroatik. Errepidean, izotz arriskua, eta ibilgailurik apenas, kamioiren bat edo beste kenduta. Astebururo milaka kilometro egiten dituzten euskal presoen senide eta lagunek ondo asko ezagutzen duten errealitate bat.
Madrilera gerturatu ahala, trafiko astuna, klaxon zarata eta hiriko aztoramendua pixkanaka handituz joan diren bezala, haziz joan da bidaiarien urduritasuna ere. Ez da edozein bidaia. Oraingoan, senideen anbulantzian doaz Ramos eta Burgoa, anbulantzia baten gisara egokitutako furgoneta batean. “Hemen gaude, ea nire semea ateratzen dudan kartzelatik”, azaldu du Iparragirreren amak. “Oso gaizki dago, eta eskubide osoa du etxean egoteko. Orain dela lau urte sartu ere ez zuten egin behar. Ezin da gehiago hor egon, eta bila etorri naiz”, adierazi du kartzelako ataritik.
“Anbulantzia beharko du. Euskal Herriko ospitalera eraman nahi dugu, eta egin behar diotena egiten diotenean etxera ekarri. Lehenbailehen”. Iparragirreren egoera oso larria dela nabarmendu du. “Gaur egun oso baxu ditu defentsak, eta ez bakarrik hori, burmuinean duen orbana zabaldua du. Gutxi ikusten du, eta noizbehinka ikusmena galdu egiten du”.
Ramosek “beti beldurrez” dagoela adierazi du, Azkaratek urdailean eta exofagoan hemorragiak izaten dituelako. “Horrek ez du abisurik ematen, eta lasterka ibili behar izaten da”. Eritasun horrekin espetxean egoteak duen arriskua nabarmendu du. “[Hemorragiak] Hemen ematen dionean zer berme dugu ospitalera eramango dutela?”.
Kartzelaren atarian babesa ematera agertu dira hainbat ordezkari politiko. Bertan izan dira Unai Urruzuno eta Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak, Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatua, Jon Iñarritu EH Bilduko senataria, Teresa Jorda ERCko diputatua, Eduardo Santos Unidos Nafarroako Ahal Dugu-ko idazkari nagusia eta Zunbeltz Bedialauneta Ondarroako alkatea.
Senideen anbulantzia kartzelaren atarira hurbildu denean, geldiarazi egin dute poliziek, eta ez diote sartzen utzi. Aldiz, semeei bisita egiteko baimena eman diete Ramosi eta Burgoari. Alcala Mecoko udaltzaingoaren buruak hitz egin du espetxeko zuzendaritzarekin bisita hori errazteko.
Sarek azaldu du orain arte “ate asko” jo direla Iparragirreren eta Azkarateren egoerari erantzuteko. Plataformaren esanetan, ez da erantzunik izan, eta horregatik erabaki dute haien bila joatea, “senideekin batera eta medikuekin batera”. Hodei Iruretagoiena Sareko kideak nabarmendu du Iparragirreren eta Azkarateren eskubidea dela kalean egotea.
Alcala Mecora joan diren medikuek Ibon Iparragirreren eta Manu Azkarateren osasun egoera larriaz ohartarazi dute. Iparragarriren kasuan, ohiko tratamenduarekin haren egoera hobetzeko ezer gutxi egin daitekeela ziurtatu dute. Hala, hura aske uztea galdegin dute, fase terminaleko gaixoei dagokien zaintza eman ahal izateko. Iparragirreri egin dizkioten azken analisiek ia defentsarik gabe dagoela adierazten dute, eta, medikuen esanetan, beharrezkoa da presoa “berehala” aske uztea.
Azkaratek, berriz, haurtzarotik zirkulazio arazoak dituela adierazi dute, eta barne hemorragiak izateko arrisku larria duela. Hain zuzen, hemorragia batengatik “hil ala bizi” egon zela gogorarazi dute. Nabarmendu dutenez, 1992. urtean baldintzapean aske utzi zuten, “gaixotasun larria edo sendaezina duen preso” gisa. Gaur egun, espetxean berriz ere espetxean dagoela salatu dute, oraindik sendatu gabe eta gaixotasunari aurre egiteko “berme nahikorik” ez duela.
Iturria: Berria.eus/Ahotsa.info
Espetxea, gaixotasuna eta militantzia

Ibon Iparragirre oso gaixorik dagoen euskal presoak zure laguntza behar du.
Sinadura soil bat besterik ez da, baina milaka herritarrek eginez gero, eragin handia izan dezake.
Hori da gure helburua, “berandu baino lehen, Ibon libre” egotea.
SINATU hemen eta ZABALDU:
—-
Zapatun (az18), Ibonen aldeko eskualdeko MANIFI Ikasle Abertzalik deitxute!
Zapatu honetan (azaroak18) 13:00 etan institutu paretik eskualde mailako manifestaziñoi deitxu dabe Lea Artibaiko Ikasle Abertzalik, Ibon eta gaxoik dazen preso politiko guztin askatasune eskatzeko!

La prision se ha cobrado la vida de otra militante vasca, Belen Gonzalez Peñalba, deportada desde 1987, presa desde 2009.
http://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20171116/fallece-belen-gonzalez-representante-de-eta-que-negocio-con-dos-gobiernos-espanoles