
Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Haraba! Gasteizko Kanpuseko Proiektu Komunikatiboa
JAIKIALDIA Gasteizeko EHUko Campusean antolatzen diren Ikasle Eragile ezberdinen plataforma bat da ( Euskara Taldea, Gasteizko Unibertsitateko Emakume Taldea, Gizarte Langintzako Asanblada, Ikasle Abertzaleak, Farmazia Fakultateko Asanblada, Talde Internazionalista, Naturarekin Bat…) eta baita maila pertsonalean parte hartzen duten ikasleak ere.
Eragile guzti hauek kolaborazioan JARDUNALDI batzuk antolatzen ari gara Azaroaren 20tik 30era luzatuko direnak. Jardunaldi hauetan hezkuntza eremutik begiratua gure herriko problematika sozialean jarri nahi dugu begirada eta formakuntza eskaintza duin bat egin ikasle kontzientziazioa eta harremanak helburu. Transexualitatea, Errepresioa, Errusiar Iraultzaren urteurrena, Harreman sexual-afektiboak, Sendabelargintza, Nazio kontzeptua, boterearen kontzeptua, Kataluniako prozesu independentista… izango dira landuko diren gaietako batzuk.
—
Jardunaldiak badatoz!!
Urteak daramatza ikasleriak hamaika bide ezberdin erabiliz Euskal Herriko Unibertsitatea parte-hartzaileagoa, euskaldunagoa, doakoa, herritarragoa, autoritarismo gabea, kontrol sozialik gabea… bihurtzeko borrokan. Errektore talde ezberdinek baina, Legebiltzarrean, Españiako Gobernuan eta Europar Batasunean hartutako erabakien bide beretik, herritarren gehiengoaren hitzaren gainetik ezarri dituzte azken urteetako erreformak. Argia da erabaki hauen norabidea: krisi garaian hezkuntza egitura osoan egun eredu kapitalistaren baitan ematen den bizitzaren produkzio sozialaren (erre)produkziorako baloreak, edukiak eta metodoak txertatzea. Bide honetatik etorriko dira etorkizuneko “hezkuntzaren hobekuntzarako” plan proposamen guztiak.
JAIKIALDIA plataformak hautu argia du egoera honen aurrean. Gasteizko Unibertsitateko ikasle eragile ezberdinetatik eta lankidetzan, herriaren mesedetara egongo den unibertsitate eredu bat eraikitzeko bidea hartu dugu. Badakigu jakin UPV ez dela eraiki nahi dugun Euskal Herriaren Unibertsitatea eta jakinaren gainean gaude enpresa multinazionalekin, industria armamentistikoarekin, indar errepresiboekin eta klase politikoarekin dituen harreman interesatuetaz. Jaikialdiak ez du UPV eraldatzeko lan egingo ikasleon problematikaren kausa bere izaera eta funtzioa bera direlako, sistema ustel honen erreprodukziorako diseinatutako tresna izatea.
Hau da AZAROAREN 20tik 30era burutuko ditugun JARDUNALDIAK antolatzera garamatzan egoera. Euskal Herriko gazteon hezkuntza prozesuaren norabidea aldatu nahi badugu argi izan behar dugu ikasleok izan behar dugula borroko horren sortzaile eta bultzatzaile. Gasteizko Kanpusean borroka komunitate zabal bat sortzeko beharrean gaude kontzientziaz antolatu eta herriaren unibertsitate bat eraiki ahal izateko baldintzak sortzeko.
Jardunaldiak ditugu hurrengo mugarri. Unibertsitatearen Funtzioei buruzko hausnarketa, Transexualitatea, Feminismo korronteak, Eskola Kolektiboen Filosofia, Materialismo Historikoa, Harreman afektibo-sexualen tailerra, Langile Autodefentsa Sarea, Bertso afaria, Ongizate Estatuaren hausnarketa, Musika emanaldiak, Drogen inguruko hausnarketa… eta askoz gehiago. Zeren zain zaude?
Kontzientziak, antolakuntzak eta borrokak soilik ekarriko digutelako herriaren unibertsitatea!
