Home

Sin nombre

Beñat Hach Embarek / Zuzeu

%12,6. Horixe da euskarak kaleko eztabaidetan daukan lekua.

2006an puntu bat handiagoa zen, %13,7. Araban eta Nafarroan aitzinera doa; gainerako herrialdeetan, ordea, gibelera. Badirudi Euskal Herriak une honetan bizi duen “hizkuntzen arteko bizikidetza” aulki txikiz (hizkuntza txikiz) inguratutako hiru eserlekuko sofa bat dela, eta bertan jazarria daukate beraien ipurdi erraldoia bi erdarek; euskara bien artean dago, ito beharrean, tokirik ezin aurkituta.

Lehen kale-neurketa egin zenetik (28 urte) 1,8 puntu egin du gora euskararen erabilerak. Hasiera hartan, 1989an, % 10,8ko erabilera jaso zen. Baina duela hamar urtetik hona euskararen kale-erabilera apaldu egin da. Gaztelaniaren erabilera % 76,4koa da, frantsesarena% 8,3koa, eta beste hizkuntzen erabilera % 2,7koa. Beste hizkuntzen kale-erabilerak azken bost urteotan behera egin du, eta duela hamar urte jasotako erabilera maila bera jaso antzematen da (%3,7koa duela sei urte).

Euskara baino gaztelania gehiago mintzatzen da Baionan”

Euskaldun trinkoak

Euskal Herriak hiru milioi biztanle dauzkala kontutan hartuta, horietatik %16,5a da euskaldun trinkoa, 8200 laguneko lagina duen Inkesta Soziolinguistikoaren arabera. Euskaraz erdaraz adina egiten dutenak (%6,2) eta euskaraz gehiago mintzatzen direnak (%10,3) batuta osatzen da ehuneko hori. 440.000 hiztun inguruk osatutako komunitatea litzateke. Datu honek, beste askoren antzera, badauzka bere argi-ilunak. 1991n euskaldun trinkoak 325.000 inguru ziren, eta horrek esan nahi du azken 25 urteetan komunitate honen gorakada %34,43koa izan dela. Baina igoera hau lurraldetasunean herrena da, Ipar Euskal Herrian beherakada bortitza izan baita: 29.300 lagunetik 20.300era (%30,7ko jaitsiera).

Lurralde desoreka

Gune bakoitzeko azterketari heldu aurretik, komeni da txapel orokor bat izatea. Hego Euskal Herriaren kasuan, biztanle gehienak euskararen ezagutza %25 baino txikiagoa den guneetan bizi dira (kontutan izan behar da biztanleriaren ia hiru laurdenak hiriguneetan bizi direla). Eremu hau eta ezagutza %25-%50 tartean kokatzen diren lur-guneak egonkor mantendu dira azken bosturtekoan; ez da hori, tamalez, ezagutza handiagoa den zonaldeetako kasua. Euskararen ezagutza %50tik gora dagoen esparruetan atzerakada nabaritu da. Beraz, Hego Euskal Herriari dagokionez, honakoa litzateke ondorio orokorra: ezagutza gutxiagoko eremuetan euskararen erabilera egonkor dago, eta ezagutza gehiagoko eremuetan atzera egin du. Ipar Euskal Herrian, aurkakoa.

Gasteizen gertatu da kale-erabileraren igoerarik nabarmenena: 0,6koa”

Gipuzkoa. 1989 urtetik hasita, goranzko joera etengabea izan da Gipuzkoan, 2011 arte (%23,3tik %32,6ra). Tendentzia hori eten da, ordea, puntu eta erdi jaitsi baita kale erabilera azkeneko bosturtean. Lurraldeak bizi duen egoeraren isla are eta gordinagoa da hiriburua. Donostian %10,3koa zen erabilera 1989ean, eta %18,2koa soilik 2006an. Une honetan donostiarren %15,2a mintzo da kalean euskaraz; hori Igeldo eta Añorga kontutan hartuta (azkeneko inkestan ez ziren bertako datuak neurtu), bestela emaitza %13,9koa litzateke.

Bizkaia. 1997tik 2006ra bitarte erabilera-indizea egonkor zegoen, ez atzera ez aurrera, baina azken hamar urteetan behera egin du, %10,6tik %8,8ra. Bilbo da euskaldun gehien bizi diren hiria, baina dena den, kale erabilerak beherakada latza jasan du azken hamabost urteetan, %4,6tik %2,5era. Geure hiriburu populatuenean, gaztelaniaz aparte mintzatzen diren beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira.

Nafarroa. Azken urteetan goranzko joera nabari da, baina perspektiba luzeko irakurketa eginez gero, jabetuko gara mugimendua urria izan dela azken 28 urteetan. 1989ean %6,5ekoa zen euskararen kale erabilera; %6,7koa da egun. Iruñean emaitza 1997ko berdina da: %2,9.

Ipar Euskal Herria. 1997tik beheranzko joera etenik gabea da. Inoizko erabilera-indizerik baxuena jaso da azken inkestan: %5,3. Hiru eremu bereizi behar dira hemen. BAMen (Baiona, Angelu, Miarritze eta Bokale) ezagutza %8koa da, eta erabilera %1,6koa. Lapurdi barnealdean %25ekoa da elebidun kopurua, eta %5,4koa erabilera. Nafarroa Beheran eta Zuberoan %50eko da euskaraz dakien herritar kopurua, eta inkestak igoera sumatu du erabileran: %10etik %14,6ra. Baionan %2,3tik %1,9ra jaitsi da kale erabilera; gaur egun, euskararen erabilera gaztelaniaren erabileraren bezainbestekoa da Lapurdiko hiriburuan.

Araba. Azken 28 urteetako joera goranzkoa da, baina apala oso: %3,9tik (1989) %4,6ra (2016). Duela bost urtetik hona, Gasteizen gertatu da kale-erabileraren igoerarik nabarmenena, 0,6ko igoera izan bada ere.Dena den, azpimarratu behar da 2006an %4ekoa zela, eta egun %3,7koa.

Zahar eta gazteen arteko parabola

Euskara ezin daiteke adin batez molda, baina Soziolinguistika Klusterrak garbi dio: Euskal Herrian zenbat eta gazteago, orduan eta gehiago erabiltzen da euskara. Txakurrekin izandako berriketak ere kontutan hartuko balituzte, ziur estadistikak igoko liratekeela euskararen mesedetan.

Adin-taldeak gehien hitz egiten dutenetik gutxien hitz egiten dutenera ordenatuz gero, edade odena jarraitzera derrigotuak gaude: haurrak daude lehen tokian (% 18,3), gero gazteak (% 12,3), helduak (% 11,5) eta, azkenik, adinekoak (% 8,1).

Azken hamar urteotan atzerakada eman da adin talde guztietan”

Araban, Gipuzkoan, eta, oro har Euskal Herrian gazteenak mintzo dira gehien euskaraz. Nafarroan gazteek eta helduek erabilera bera dute. Bizkaian eta Ipar Euskal Herrian,ordea , gazteen euskararen erabilera helduena baino baxuagoa da. Ipar Euskal Herrian gazteen erabilera adinekoen parekoa da.

Irakurketa orokor bat eginez gero, berriz ere errealitate gordinarekin egingo dugu tupust: azken hamar urteotan atzerakada eman da adin talde guztietan.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s