Home

26733715_563497054042750_8240333632480060291_n

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Txome Etxea (Idiazabal)

TXOME ETXEAREN KOMUNIKATUA

Lehen komunikatuari jarraiki, Txome Etxeko biztanleok hau elarazi nahi dizuegu:
Ezarri diguten badaezpadako hustutzea informe tekniko baten harira datorrela ikusita etxean eginiko asanblea ireki batean erabaki genuen, kaleratzea geldiarazteko, jabeekin akordio batetara iristen zailatzea. Jakin badakigu beste zenbait alditan nahiz espazioetan jabeekin akordioetara iritsi izan direla, eta gure aburuz, kasu honetan ere, hau da badaezpadako hustutzea gelditzeko bideetako bat.

Horrez gain, arkitekto tekniko batekin aurrez esandako informe teknikoa (ITE) egin genuen, badaezpadako hustutzearen arrazoi nagusiena hau egitea zela jakinda. Jabeei aurkeztu genien eta onartzeko itxaropenarekin gelditu ginen.

Gaur, 2018ko urtarrilaren 8an, irmoki esan genezake etxearen jabeek elkarrizketarako borondaterik ez dutela.

Aurkeztutako informe teknikoari muzin eginez prozesu judizialaren bidea inposatu digute. Gainera, gure beldurrak baieztatuz, esan digute beraien asmoa sustatzaile baten bitartez espekulatzea dela.

Prozesu judiziala martxan jarri zutenetik hamar egun eman zizkiguten etxebizitza uzteko. Eta epea pasa da. Etxean erroldatutako bi pertsonen izenean defentsako bi errekurtso aurkeztu genituen hustutzearen autoa geldiarazteko asmoz: Bata hustutze autoaren erantzun bezela. Eta bestea etxean erroldatutako pertsona bati sartutako salaketaren aurrean izan duen indefentsioa salatzeko.

Pertsona hau epaitua izan da epaiketan egon gabe, defendatzeko aukerarik eman gabe. Une honetan nahasmen egoera batean gaude. Alde batetik, autuak dioena betez, une batetik bestera Ertzaintza etxean sartu daiteke hau hustutzera. Eta bestalde, epaileak autua atzera bota dezake egoera judizial berri batean kokatuz. Egoera kezkagarria da. Bat-bateko hustutze mehatxuan gaude, edozein momentutan Ertzaintza etxeko portalean aurkitu genezake. Txomeko biztanleak izanik, gure asmoa, azken 10 urteetan bezalaxe, etxe honetan bizitzen jarraitzea da.

Ez dugu Txome Etxea utziko!!!
Atera egin beharko gaituzte!!!

Idatzi honen bitartez ere eskerrak eman nahi dizkiegu elkartasun mezuak elarazi dizkiguzuenoi, gastu judizialetarako laguntza zuzena eman diguzuenoi, ITErako, etab…

Gora Txome Etxea!!
Gora Okupazioa!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s