Home

7a27a0bfe4d7f4b462be22e67e2207a5

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Euskal Herria ZAD

2018ko OTSAILAREN 10EAN GOAZEN DENOK
NOTRE-DAME-DES-LANDES-ko ZADera 10:30rako

2018ko otsailaren 9an, Notre-Dame-des-Landeseko aireportu proiektuko Onura Publikoko Adierazpenak 10 urte beteko ditu. Duela 6 hilabete izendatu bitartekaritzak ondorioak emanik, gobernuak erabakitzen badu arren xede hiltzaile horren uztea, otsailaren 9a Onura Publikoko Adierazpenaren bukaera ofiziala izanen da. Azken hamarkadetako borroka luze horren historian parte hartu duten guztiekin poz handiz ospatuko dugu orduan berroalde horren begiratzea. Bilduko gara Notre-Dame-des-Landeseko ZADaren etorkizuna elkarrekin zedarritzen hasteko.

Sekula gobernua haize kontra bada ere tematzen balitz, indar eta saldo berean erakutsi beharko dugu ez ditugula utziko obren hasten eta ZADekoak kanporatzen.

Bitartekaritzak utzi txostenetik gobernuak hartu erabakia edozein izanik ere, eta gauzarik onenak desiratuz gerorako, dei egiten dizuegu gaurdanik antolatzera otsailaren 10ean zaden berean elkartzeko eta haren etorkizunaren errotzeko.

Nahi duenak kimuak, zuhaixkak ekar ditzake hango berroen aberasteko eta defendatu gune bakoitza are gehiago sustraitzeko.

BAIONA/NDDL BIDAIA

Ipar Euskal Herriko sustengu taldeak bidaia antolatzen du otsailaren 9 eta 11 artean, ostiraletik igandera. Baionatik abiatzea pentsatua da ostiralarekin.

Geheinez 55 lagunendako autobus baten ukaiteko aukera dugu, bi baldintzekin:
1- Joan/jina 40€ pertsonaka 2- Tokia erreserbatzea urtarrilaren 26a aitzin.

Bi baldintzak ez bagenitu betetzen auto partekatzeak antolatuko ditugu eskaera eta informazioak helbide hauetan bilduz: pb.nddl@gmail.com et ehzadista@yahoo.com

LO EGITEKO

Ohetegiak izan daitezke baina hobe oihaletxe eta lo zakuen hartzea. Jateko, jantegi batzuk izango dira baina badaezpada ekarri zuen janari eta edariak.

OROIT GOBERNUAK ERABAKIA EMANGO DUEN EGUNEAN ELKARRETARATZEA EGINEN DA BAIONAKO HERRIKO ETXE AITZINEAN 18:30ean

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s