Home

M21-GREBA

Ikasle Abertzaleak

Ondo dakigu hau ez dela Euskal Herriko langile klasearen beharretara eraikitako hezkuntza, eta aspaldi konturatuta gaude horretaz gainera, ikusi besterik ez dago bestela, ikasturte honen hasieratik, Euskal Herriko ikastetxe ezberdinetan sufritzen ditugun problematika ezberdinei erantzunak emateko burutzen ari garen dinamika eta borrokak: Eunaten (Nafarroa) errebalidak geratu eta ikasle autodefentsa sarea sortu, Arrasateko ikastolan greba eskubidearen alde borrokan, Gasteizen herri eskolak, Tolosaldean ikasle gelaren aldeko borroka eta ikasle espultsatuen aurrean erantzun kolektiboa, Durangaldean euskararen aldeko borroka, Gernikan txirriñaren aurkako borroka, etxeko lanen aurkako borrokak…

Problematika hauek, ez dira ikastetxe bakoitzeko ezaugarri konkretuen ondorioz ematen diren arazo isolatuak. Esan nahi duguna da, ez direla ikastetxe batean, irakasle baten edo zuzendaritza talde baten ezaugarrien ondorioz sortzen diren arazoak. Baizik eta, hezkuntza besteak beste, egitura osoa eraikita duen (bizitzako esparru oro barnebiltzen dituena) klase dominatzaileak, hau da, klase burgesak, bere interes eta beharrei erantzuten dien gizarte eredu bat sortu, indartu eta etengabe erreproduzitzeko bideratuta dagoela ikusi dugu. Egungo hezkuntza sistema egitura eta helburu horien baitan kokatzen dugularik.

Laburki esanda, langile klasearen izerdiarekin aberasten jarraitzeko eta aberastasun hau etengabe handitzeko (gure miseria sakonduz noski), beharrezkoak dituen pertsonak (ondoren lan merkatura joango direnak) eta pertsona ereduak (logika burgesa, sumisoa, akritikoa, sexista, kultura burgesa, justizia ulerkera burgesa…) sortzeko tresna bat da burgesiarentzat hezkuntza. Honela, gizarte eredu edo harreman sozial kapitalistak indartu eta erreproduzitzen direlarik, horretarako komeni zaizkion zapalkuntza oro lejitimatu eta hauspotuz gainera.

Horregatik zaigu beharrezkoa, ikastetxe ezberdinetan ematen ari garen dinamikak barnebilduz eta denon artean hezkuntza sistema jomugan jarriz Martxoaren 21ean kaleak hartzea, hau ez dela gure hezkuntza aldarrikatuz. Gure indar eta haserreak kalera atera eta gure gaitasun propioei gorazarre egiteko eguna izango da, ez gara aterako inolako gobernu, sailburu edo zuzendaritzari ezer eskatzera, gure indar, gaitasun eta antolakuntza propioz hezkuntza kapitalista suntsitzen ari garela erakustera baizik.

Honekin batera, herri eta ikastetxe ezberdinetako kide berrien indar eta gaitasunak gurekin elkartuaz, aurrera begira jarriko gara, bereziki ikasturte amaieran daukagun erronkara. Antolakuntzaren bidez eragiteko gaitasun eta esparrua zabalduta, Martxoaren 21etik aurrrera ere, hezkuntza kapitalista borrokatzen jarraituko dugu ikastetxez ikastetxe, botere burgesaren euskarri diren adierazle oro gure antolakuntza eta botere propioaren bitartez konfrontatuz. Izan langile sumiso bilakatzea helburu duten forma ezberdinak (Irakasle autoritarioak, arau eta egin behar zapaltzaileak, infantilismoak…), logika kapitalista sartzen diguten edukiak (matematiketako buruketetan saldu/erosi dikotomia azalduz, errepresioaren figura presente izanez, jabetza pribatuaren forma normalizatuz,…), emakume izateagatik jasaten ditugun genero zapalkuntzaren espresioak edo etengabeko ebaluazio eta mailakatze sozial ankerrak.

Batez ere, ikasturte amaieran dauzkagun errebalidak, DBH4ekoak maiatzaren 7tik 18ra eta DBH2koak maiatzaren 5etik maiatzaren 16ra direla eta, LOMCEri ezetz esateko eguna ere izango da Martxoaren 21a, emango ditugun planto dinamika masiboak indartu eta hezkuntza komunitate osoari hauek babestu eta indartzeko deia egitearekin batera.

Esandako guztiagatik eta askoz gehiagorako helburuarekin aterako gara ikasleok Martxoaren 21ean kalera. Laburbilduz, Hezkuntza kapitalistari egurra ematen ari garela ohiukatuz, aurrera begirako erronketarako indarrak batzera. Horregatik zuri ere borroka honen parte izatera gonbidatu eta animatu nahi zaitugu, ahal den bezala antolatu eta zure ikastetxean hezkuntza kapitalistak ezartzen dizkizun traba eta arazoei aurre egitera! Animo eta egurra!!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s