Home

 

DVwPrpnWsAAiger.jpg large

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Ernai

37 urte igaro dira otsailaren 13an Joxe Arregiren gorpua heriotzeraino birrindu zutenetik. Ordutik, irudi beldurgarriz gogoratu behar izan dugu egun hau. Begiak estali, ahoa isildu eta belarriak itxi nahi izan dizkigute, torturaren erabilpen sistematikoa ukatuz, egia itzalean inkomunikatuz. Gatazka politikoa ukatu nahi duten berdinek, Euskal Herriari hitza eta erabakia erautsi nahian erabilitako bortizkeria ezkutatu nahian dabiltza egun ere.

Ilunean eta isilpean mantendu nahi duten errealitatea gordina den arren, torturaren erabilpena baieztatu eta eragindako kalteak argitara atera dituzten ikerketa ezberdinak kaleratu dira azken urteetan. 2016an Euskal Memoriak 5.600 tortura kasu baino gehiago baieztatu zituen, eta orduan egindako lana Urkulluren gobernuak zinikoki gutxietsi zuen: “¿Es lo mismo tener de pie a una persona en un interrogatorio o lo que puede ser la práctica de la bolsa o la práctica de electrodos? No, no es lo mismo”. Bai, berdina da, berdina zarete.

2017an Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak Kriminologiaren Euskal Institutuari eta EHUri enkargatu zien txostenean, 1960tik 2014ra bitartean Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban emandako 4113 tortura kasu baieztatu ditu. Zenbakiak zenbaki, adin ezberdinetako eta hamaika tortura formen testigantzen ahotz urratua entzun dutenek aski ongi dakite oraindik ere kasu ugari dokumentatu gabe geratu direla. Espainiar Gobernua hiru lurraldeetan egindako ariketa ekidin nahian dabil Nafarroan, berriro ere beraien legea inpunitatea bermatzeko erabiliz.

Bide luze baten emaitza izanik, torturaren erabilpen sistematikoaren gaineko aitortza instituzionalean aurrera pausuak eman badira ere, oraindik urrats asko falta dira emateko. Aitortza abiapuntu izanda, haritik tira eta honen arduradun politikoak eta konplizeak argitu, kaltetuak erreparatu eta berriro ez gertatzeko bermeak zehaztu behar dira. Kopuruak mahai gainean jarri behar dira, baina baita arduradun eta konplizeen izen abizenak ere. Kolore desberdinetako poliziek torturatu dute. Komunikabideek isilarazi. Epaileek babestu. Nortzuk dira agindu dutenak? Zeintzuk dira beraien siglak?.

Txostenen datu hotzek ez dute inondik inora islatzen gazte belaunaldi ugariri torturak eragin digun kalte humano eta politikoa. Euskal Herriaren askatasunaren aldeko militanteak birrintzeko tresna izan da tortura, eta mugimendu politiko gisan torturaren erabilpen sistematikoak bezain beste garrantzi izan du torturaren mamuak berak. Jarraipenak, atxiloketa mehatxuak, zerrenda beltzak, inkomunikazioa, erbestea, espetxea ….barrenean sartutako beldurraren ahots isilduak.

Jazarpenaren gainetik, euskal gazteriaren konpromisoa, determinazioa eta eskuzabaltasuna azpimarratu nahi ditugu gaurko egunean. Gaur garenaren testigu mutua da haria eten ez denaren seinale. Ez torturak, ez bestelako jazarpenek ez dute euskal askapen borroka geldituko.

Zapalkuntzarik gabeko Euskal Herrian amesten dugun gazteok bidean aurrera jarraitzeko determinazioan berresten gara. Bakarturik, isilik, entzungor eta bazterrean nahi gintuztenen aurrean kalera irtenaz. Askatasuna dugu amets eta hori ez dago birrintzerik. Gazteria aurrera!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s