Home

ZAD martxoa

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Euskal Herria ZAD

Topaketa eta elkartasun brigada 2018ko martxoaren 24tik apirilaren 1era,
Ambazadan eta Wardinen.

Bretainian Plogoff eta Carneteko zentral nuklearrak, Larzacen zelai militarraren handitzea geldiarazi eta Euskal Herrian Lemoizko zentrala hetsi arazi ondoren, Notre-Dame-des-Landeseko aireportu asmoa bertan behera gelditzea herritarren garaipen berria da. Proiektuaren aurka zeuden elkarteen aniztasunari esker lortu da, baita defendatzekoa den eremuko biztanleei eta leku askotatik etorri sostenguei esker. Beste borroka batzuei bultzada ematen die eta behargabeko azpiegitura baten mehatxutik askatu eremu horretan, hasi lanari jarraipena emateko hamaika proiekturen sortzeko eta indartzeko aukera ireki da.
Konbentzimendu berarekin borrokatu gara Bretainian eta Euskal Herrian ere aireportu xede horren kontra eta ZADa sostengatu. Ambazadaren eraikitzera etorri gara, halaber, eta aitzina jo nahi dugu: eraikuntza lanetan segitu nazioarteko etxola intergalaktiko horren ahal bezain laster estreinatzeko, mundu guziko herri eta jendeen arteko hurbiltzea eta elkartzea ahalbidetzeko.

Eraikinaren obretan eskukaldi baten emateko deiari erantzunez eta ZADeko egoeraren eta perspektiben berri zuzenean jakiteko, brigada berri bat bidean dugu 2018ko martxoko azken asterako. NDDLen Bretainiako sostengu talde batzuk, Euskal Herritarrak eta ZADeko biztanleak elkartuko gara orduan. Aste osoan topaketak, hitzaldiak eta bestak antolatuko dira Wardine gunean, euskal eta bretainiar gaiak jorratuz besteak beste; haien Historiak, hizkuntzak, borrokak…
Bretainian, aireportuaren kontrako garaipena urrats bat baizik ez da. Notre-Dame-des-Landesen aldeko Bretainiako hogeita hamar bat sostengu taldeek eraman borrokaz gain, beste hamarnaka badira proiektu suntsitzaileen kontrakoak: gas zentralaren kontra Landivisiaun, urre meategiaren aurka Arrée Mendietan, Lanniongo badiako ondar ateratzearen kontra, meategien kontra Tregor aldean ere, saihesbide baten aurka Redic ibarrean Bresteko iparraldean, eta beste hainbat. Ambazadak entzunarazi behar ditu borroka horiek, baita ere hizkuntza, kultura borrokak, sozialak eta feministak…
Euskal Herrian, badu bi urte zenbait kolektibok ZADarekin harreman hurbilak dituztela. Praktika eta ideia elkar-truke horrek bata-bestearen errealitate eta egin-moldeei buruzko bideak ireki ditu. Autogestioan eta elkarren osagarritasunean murgildua den eremu hura ezagutzeaz gain, Euskal Herritarrek nahi izan dute, beren aldetik, Estatu-nazio menderatzaileek ukatu herrien ahotsa ekarri. Joan den agorrileko kanpamendu autokudeatuari, topaketa intergalaktikoei eta Ambazadaren obrei esker, beste lurralde batzuetako dinamikak ezagutu dira, eta orotariko elkar aberaste hori indartuz joanen da.

ZADaren etorkizuna edozein izanik ere, segur dena hau da: bertan abiatu proiektu bakoitza bermatuz eta indarrak batuz dugu eragingo. Berehalako kanporaketa arriskuaren edo frantses erara egin legalizazio baten parean, agian gogo eta ahalik aski bilduko dugu ZADaren etorkizuna errotzeko, giro jabaldu eta eraikitzailean. Gaurdanik erein ditzagun, eremu askatu horretan, lurralde politika berri baten haziak, zentralismo jakobinotik eta bere adar energetikoetatik kanpo, herritarrek berek libreki hautatu eta zehaztu ibilmolde komunarekin.

Brigadan parte hartzeko : ehzadista@yahoo.com / pb.nddl@gmail.com

 

One thought on “Bretainiatik Euskal Herrira, ZAD errotzen segi dezagun

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

w

Connecting to %s