Home

Hamabost-minutuko-bilkura-isila-egin-zuten-Ekairen-omenez-Ondarroako-udaletxe-aurrean.

Maddi Imaz / Argia

Amorrua, tristura, hasarrea.

Ekai, joan zaren unetik, hutsune izugarria nabaritu dut nire barnean, zurekin batera, nire zatitxo bat ere joan delako. Gogorra izan bada ere, ez dakizu zeinen ondo ulertzen zaitudan, zeinen ondo dakidan bizi izan duzuna, guk ere etxean bizi izan dugulako.

Gorrotatzen dut, psikiatra batek zehaztu beharra izatea zer zaren/diren zu bezalako pertsonak, baita honen arabera zure bizitza baldintzatzea, hormonak ez baitzaizkizu garaiz iritsi. Gorrotatzen ditut errespetu faltak, zarena/garena izateagatik jasandako eraso guztiak, fisiko zein psikologikoak. Gorrotatzen dut gizartearen ezjakintasuna, aro “aurrerakoi” honetan hain “atzerakoiak” izatea. Min ematen dit gertatu zaizuna, barnean, errailetan.

Zure bizitza borrokak eraman du, eta badakizu zer Ekai? Niretzako eredu bihurtu zara. Eredu azken uneraino ausarta izan zarelako, eredu, borrokatu duzulako, eredu zu zarena azaldu duzulako, eta hori, hori ez da erraza Ekai, gizartearen barruan dauden estereotipo horien aurka joatea oso zaila da, jendeak ez zaituelako ulertzen, ez onartzen eta okerrena, ezta errespetatzen ere, baina hala ere hor egon zara jo ta su borrokan, joatea erabaki duzun arte.

Zure aitak esan bezala, zure joanarekin gizarteak galdu du, gizarteak galdu du borroka, gizarteak galdu du miresmena, gizarteak galdu du dena. Ezin delako horrelakorik onartu, ezin dugulako hau urte gehiagoz jasan, nazkatuta gaudelako horrelako uneak igaro behar izateaz, hain latzak direnak.

Gauza bat esan nahi dizut mattea, zure borrokarekin guk jarraituko dugu, hemen azpitik zure arima sentitzen dugu eta zure izenean dena emango dugu, gizarte askeago bat izateko eraikitzen ari garen bide hori tinko jarraituz, bide berriak gehitzen, aniztasunean koloreztatuz, atzetik datozen guztiei bizitza errazteko, eta zuri gertatu zaizun hau inoiz inorri ez gertatzeko. Nahiz eta ez ezagutu Ekai, nik ere Maite zaitut.

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s