Home

Kontzientzia eskuratu iraultza antolatu jardunaldiak

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea:  Leitza, Irurtzun eta Larraun – Jardunaldiak –

Maiatzak 1 Langileon Nazioarteko Eguna

‘Kontzientzia eskuratu, iraultza antolatu’ jardunaldietako irakurketa

Zientzia historikoak frogatzen duen bezala gizakia ez dela Lurrean betidanik egon, materialismo historikoak frogatzen du harreman sozial kapitalistak ere ez direla ahistorikoak. Hala, esklabutzan esklabuek eta feudalismoan basailuek zuten klase zapaldu posizioa langileriak du sistema kapitalistan.

Langileak gara egunero soldatapeko lanaren bidez gure kateak birsortzen ditugunak, egoera hobean edo hilabete amaierara iritsi ezinik gutxi batzuk aberasteko lan egiten dugunak, gure bizitzaren gaineko kontrolik izateko bitartekorik ez dugunak, desjabetuak.

Marxek esan zuen bezala historiaren motorra klaseen arteko borroka da eta historiak berak erakutsi digu zuzen zegoela. 1871ko Pariseko komuna, 1886ko Maiatzaren 1eko Chicagoko erailketak, 1917ko Iraultza Boltxebikea zein azken bostpasei hamarkadetan Europan, Latinoamerikan eta nola ez, Euskal Herrian egindako borrokak, burgesiaren eta langile klasearen arteko talkaren adibide dira. Bere boterea edozein modutan areagotu nahi duen klase burgesaren eta bere bizitzaren jabe izan nahi duen langile klasearen arteko borroka.

Borroka, beraz, botere burgesaren suntsipenean, gaindipenean, eta langile boterearen antolaketan, eraikuntzan, zentratu behar da. Izan ere, zapalduon existentzia oinarri duen sisteman ezinezkoa da zanpatu, bortxatu, iraindu eta salerosten gaituzten kateetatik askatzea. Gure aukera bakarra gure bizitzaren esparru guztiak kapitalaren dinamikatik at eraikitzea da, langile klasearen garapen erreala gauzatzea. Ezinezkoa baita botere burgesaren baitan klase zapaltzailearenak soilik diren eskubide, aukera, eta gaitasunak eskuratzea. Ezinezkoa baita burgesiaren diktadurapean aske izatea.

Horregatik dei egiten diogu langile orori askatasunaren alde borrokatzera. Jabetza pribatuaren ukapenetik jabetza komunalaren eraikuntzan parte hartzera. Bete ditzagun edukiz borroka eta iraultza! Izan dadila Maiatzak 1 kontzientzia eskuratzeko eta iraultza antolatzeko aitzakia!

Gora langileon borroka!

Langile boterea eraiki!


 

(Traducción al castellano)  pdf

3 thoughts on “Kontzientzia eskuratu, iraultza antolatu

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s