Home

09-femmes

Borroka garaia da! webgunerako kolaborazioa, egilea: Olaia Arizkorreta

“Arnasik gabe geratu naiz bere begiak ikustean. Begirada gogorra du, boteretsua, baina arraroa da, irribarre egiten ari zait. Konturatu naiz hankak dardarka ditudala, egin dudan korrika saioagatik izango da, leher eginda nago, baina bizirauteko beharrezkoa zen, ihes egin behar nuen. Hala ere, gaurkoan aurkitu egin nau, beste behin, aurrez aurre gaude, elkarri hortzak erakutsiz. Eta hortxe du, beti bezela, arkua eskuetan. Gaurkoan ere ez du zalantzarik egingo gezia jaurtitzeko, ni odoletan uzteko. Eta badator, “hau emakume langile izateagatik” ohiukatu ondoren lehen gezia sentitu dut sabelean, “hau euskalduna izategatik”, bigarrena besoan, hirugarrena bularrean,…. Hainbat gezik zeharkatzen dute nire gorputza. Egunero berdina, egunero hiltzeko zorian, baina badakit behar nauela, bera ez da inor ni gabe, hil zorian mantenduko nau gaur ere. Bat-batean, atzoko ideia berdina datorkit burura: biharra ez da horrela izango. Bihar, kapitalista horri begietara begiratzean, bera izango da hankak dardarka izango dituena, zin egiten dut. Zin egiten dut arkua eskuetatik kenduko diodala, zin egiten dut arku hori desagerraraziko dudala, ezingo duela berriz gezirik jaurti, inoiz. Eta beraz, bera ere desagerrarazi egingo dut, arkurik gabe bera ez baita inor, ni gabe inor ez den bezalaxe“.

Istorioa ezaguna egiten zaizu? Protagonistarekin identifikatuta sentitzen zara? Ni emakume langilea naizenez, bai. Istorio horrek atzean ezkutatzen duen errealitatea gure egunerokotasunaren isla da. Beraz, bere analisi sakona egitea funtsezkoa da, eta horretarako behar-beharrezkoa da hainbat kontzeptu argitzea. “Hitz potoloak“ eta horiekiko kritikak modan dauden garai honetan, testu honen helburua modu xinple batean termino konkretu batzuk definitzen saiatu eta bereiztea da. Zehazki, zapalkuntzan eta esplotazioan sakontzea gustatuko litzaidake, eta horiek emakume langileongan duten eraginari buruz hausnartu nahi nuke.

Ezin dugu esan esplotazioa munduaren hasieratik existitu denik. Histoarian zehar, gizakia bere baliabideak eta tresnak hobetzen joan da, eta momentu batean, bizirauteko beharrezkoa zuena ekoizteaz gain, soberakina sortzeko gai izatera iritsi zen. Momentu horretan, bi talde bereiztu ziren: soberakin horretaz jabetzen zirenak, eta ez zirenak. Beste modura batera esanda, gainontzekoek ekoiztutakotik sortutako soberakinaz bizi zen giza taldea sortzen hasi zen, berak lanik egiteko beharrik ez zuena, eta beraz, biziraupen soilera mugatzen ez ziren beharrak asetzeko aukera zuena. Noski, klase bereizketa eman zenetik azken talde hori garatzen joan da (gaur egun kapitalista bezala ezagutzen da), baina izaera esplotatzaile berdina mantendu du.

Esplotazioa, bi klaseen artean sortzen den botere harreman gisa definitzen da, zeinetan klaseetako batek (bitarteko produktiboen jabea denak) besteak (desjabetuok) produzitutakoaz jabetuz/lapurtuz onura jasotzen duen. Gaur egun, sistema kapitalistan botere harreman horrek hartzen duen forma esplotazio kapitalista da. Bertan, kapitalista langileak sortatuko plusbalioaz apropiatzen da bere kapital metaketa etengabe handitzeko.

Zapalkuntza aldiz, klase beraren barnean ematen den botere harremana da. Sistema kapitalistak historian zehar eman diren hainbat zapalkuntza bereganatu ditu (arrazakeria, nazio zapalkuntza, genero zapalkuntza,…) bere eraginkortasuna handitzeko, hau da, klase burgesaren kapital metaketa biderkatzeko. Gaurkoan, gezi moreak eragindako minaz hitz egin nahi dut, genero zapalkuntzak kapitalismoaren barnean betetzen duen papera aztertu nahi dut.

Genero zapalkuntza funtsezkoa da sistema kapitalistarentzat, subordinatuta dago esplotazio kapitalistari. Argi izan behar dugu esplotazioaren onuraduna burgesia osoa dela, bai gizon zein emakume; beraiek dira lagileari plusbalioa lapurtuz kapital metaketa handitzen dutenak. Esplotazio hori bermatu eta ahalik eta irabazi gehien ateratzeko burgesiak genero zapalkuntza erabiltzen du.

Zergatik baieztapen hori? Hainbat zehaztapen egin ditzakegu, baina testu honen helburua kontzeptuak argi geratzea den heinean, nire ustez bi funtsezkoenak direnetara mugatuko naiz.

Langile klasearen barnean genero zapalkuntzak sortarazten dituen arrakalen edo zatiketen ondorioz, etsaiaren identifikazioa zaildu egiten da. Klase berekoak garenaren kontzientzia eta horrek dakarren klase batasuna oztopatzen du. Bizitzako arlo guztietan ematen den lan banaketa sexualak eta gune geografiko konkretu batzuetan emakume langilearen lan indarra merkatuan debaluatuta egoteak, besteak beste, kapitalari ekartzen dizion bi onura aipatu nahi nituzke. Alde batetik, azken kasuan ematen den emakumeen soldata baxuagoak plusbalio handiagoa xurgatzeko aukera ematen du eta bestetik, langile klaseko gainontzeko kideen artean lehiakortasuna sortzen da, klase osoan eragina izanik.

Esandako guztia laburtzeko, argi gelditu behar da klase esplotatzailea burgesia dela eta horrek genero zapalkuntza (beste zapalkuntzekin batera) baliatzen duela langile klaseari ahalik eta plusbalio handiena xurgatzeko. Horrela, emakume langileok esplotatuak eta zapalduak gara, baina bi botere harreman horien esentzia desberdina den momentutik, horiek gainditzeko borrokak ere desberdinak izan behar dira, esentzia horixe baita benetako borrokaren norabidea zehazten duena.

“Ehiztariari arkua eskuetatik nola kendu pentsatzen ari naizen bitartean ateratzen ditut geziak zauritutako gorputzetik. Badakit arku hori desagertu arte ez naizela benetan aske izango, gezirik gabe korri azkarrago egin dezaket baina inoiz diot harrapakin izateari utziko, berari ehiztari izateko aukera kentzen ez diodan arte, hau da, bere arma kentzen diodan arte“.

GORA EMAKUME LANGILEON BORROKA!

UTZI ERANTZUN BAT - DEJA UN RESPUESTA

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s